www.santurtzieus.com

2. HIZKUNTZ ESKAKIZUNA: ATARIKO PROBA

2002ko bigarren eredua

 

1. Nola esango zenuke telefonoz deitzean?

  1. Badago Maiderrik etxean?
  2. Maiderrik etxean da?
  3. Dago Maider etxean?
  4. Maider etxean da?

2. ...... egin nau, eta eskaileretan behera erori naiz.

  1. Hustu
  2. Irauli
  3. Bultzatu
  4. Hautsi

3. Mirenek lan hori egitea nahi izan du, baina nik ez diot jaramonik egin. Zein da esaldi horren PAREKOA?

  1. Neuk esan diot Mireni lan hori egin behar duela.
  2. Mirenek egin behar zuen lan hori, baina nik ez diot kasurik egin.
  3. Lan hori nik egitea nahi zuen Mirenek.
  4. Lana neuk egin behar nuen, baina ez diot kasurik egin, eta Mirenek egin du.

4. Nik ez nuen lanpostu hori hartu nahi, baina aitak ... . . . . . ... . ...

  1. harrarazi ninduen.
  2. harrarazi zidan.
  3. harrarazi nuen.
  4. harrarazi nintzen.

5. Maitanek adarra jo dio Kepa gizagaixoari. Zein da esaldi horren PAREKOA?

  1. Maitanek ez du inoiz Kepak esandakoa sinesten.
  2. Maitanek adar bat hartu, eta jo egin du Kepa.
  3. Maitanek harrituta utzi du Kepa.
  4. Maitanek barre egin du Keparen kontura.

6. Zein dago TXARTO?

  1. Zu etorri zinenerako, filma amaituta zegoen.
  2. Bat baietz, besteak ezetz; beti berdin!
  3. Beharbada, eguraldia antzekoa izango da han zein hemen.
  4. Nagusiarekin bagoaz ere, ez digu ezer konponduko.

7. Eman segida hitz zerrenda honi: inprimakia, oharra, eskutitza, ........

  1. eskabidea.
  2. hiztegia.
  3. txartela.
  4. albistea.

8. Janari dendan denbora luzean egon ginen ..........

  1. zuei zain.
  2. zuen zain.
  3. zuek zain.
  4. zuengan zain.

9. .......... ordaindu dizkigute.

  1. Hirurogeina euro
  2. Hirurogei eurona
  3. Hirurogeiko euro
  4. Hirurogeinaka euro

10. Ikusi gintuenerako guk bizpahiru aldiz agurtu genuen.Zein da esaldi horren PAREKOA?

  1. Guk behin eta berriro agurtzen genuen, baina berak ez ikusiarena egiten zuen.
  2. Bigarrenez agurtu baino lehen ikusi gintuen.
  3. Bi edo hiru aldiz agurtu ondoren ikusi gintuen.
  4. Berak ikusi gintuen guk agurtu baino lehen.

11. Gure arazoak azaldu nahi ............

  1. nizkizuke.
  2. dizut.
  3. nizueke.
  4. gaituzte.

12. Nola esaten zaio etxean zure zerbitzura lan egiten duen gizonari?

  1. Gizasemea.
  2. Morroia.
  3. Serbidorea.
  4. Maindirea.

13. ........... ez dago hain txarto, baina ........... ere ez dago ondo.

  1. Batak / besteak
  2. Bat / beste
  3. Bata / bestea
  4. Bata / beste

14. Aitonak gerratean gorriak ikusi omen zituen. Zer esan nahi du azpimarratutakoak?

  1. Gaizki ibili zela.
  2. Errusiarrak ikusi zituela.
  3. Odola baino ez zuela ikusi.
  4. Ez zuela hain gaizki pasatu.

15. Gurekin ............, ez litzateke hainbeste aspertuko.

  1. etorriko bazen
  2. etortzen bada
  3. badator
  4. baletor

16. Bulegoan zer EZ duzu aurkituko?

  1. Malda.
  2. Egutegia.
  3. Bolaluma.
  4. Idazmakina.

17. Beldurti hutsa bada ere, ausartu egin da guregana etortzera. Zein da esaldi horren PAREKOA?

  1. Beldurti hutsa izatearren ausartu egin da guregana etortzen.
  2. Ausartu egin da guregana etortzera beldurti hutsa izateagatik.
  3. Beldurti hutsa izanez gero, ausartu egin da guregana etortzen.
  4. Ausartu egin da guregana etortzera, beldurti hutsa izan arren.

18. Nola eskatuko zenuke baimena etxera beranduago heltzeko?

  1. Beranduago etor ninteke?
  2. Beranduago etorriko nintzateke?
  3. Beranduago etortzen naiz?
  4. Beranduago etorriko banaiz?

19. Argi gehiago emateko, aretoko ......... jarri zuten lanpara zintzilik.

  1. solairutik
  2. sabaitik
  3. lurretik
  4. zerutik

20. Ander Aneren mutila da, edo hobeto ........, senargaia.

  1. esango
  2. esanda
  3. esaten
  4. esateari

21. Mikelek bere autoan isuna ikusi duenean, "se ha enfadado".

  1. kopeta beltza jarri du.
  2. ziztu bizian atera da.
  3. gorriak ikusi ditu.
  4. han ere txakurrak oinutsik.

22. Ama-alabak etxe .......... bizi dira.

  1. bera
  2. berean
  3. bertan
  4. berakoan

23. Lanpostua lortzeko zeregin horretan fina dela erakutsi behar digu; bere erakutsi behar digu.

  1. ondasuna
  2. errua
  3. gaitasuna
  4. aitzakia

24. Zer esango zenioke lagun baten familiari doluminak adierazteko?

  1. Doluminatan nago!
  2. Goraintziak!
  3. Atsekabean lagun!
  4. Minak ditut!

25. Zein dago ONDO?

  1. Ahalik eta diru gehien irabazi, orduan eta hobeto biziko gara
  2. Ahalik eta liburu gehien irakurri behar dituzue.
  3. Ahalik eta etxe txukuna izan, hobea da osasunerako.
  4. Ahalik eta hobeto bizi, zoriontsuagoa izango zara.

26. Apropos jar ............ gaixorik, eta horrela ez naiz bulegora joango

  1. naiteke
  2. nintzateke
  3. nuke
  4. nezake

27. Artaziak ......... gabe zeuden baina hala ere, ilea moztu zizun.

  1. zuritu
  2. zorroztu
  3. zulatu
  4. zuhurtu

28. ................ joan beharko litzateke lana lehenbailehen amaitzeko.

  1. Zuetariko bat
  2. Beste
  3. Nagusia eta biok
  4. Berauek

29. Lapurra harrapatu, eta jo eta txikitu ez duenean! Zein da esaldi horren PAREKOA?

  1. Lapurra harrapatu duenean, lo ez ezik txikitu ere egin du.
  2. Lapurra, harrapatu ondoren, lo eta txikitu egin du.
  3. Lapurra jo du harrapatzean, baina ez du guztiz txikitu.
  4. Lapurra harrapatu duenean, ia-ia jo eta txikitu egin du.

30. Zein dago OND0?

  1. Elektrikaria etorri beharko litzateke zer gertatzen dena ikusteko.
  2. Elektrikaria etorri beharko litzateke gertatzen dena zer den ikusteko.
  3. Elektrikaria etorri beharko litzateke zer dena gertatzen dela ikusteko.
  4. Elektrikaria etorri beharko litzateke gertatzen dela zer den ikusteko.

31. Ibai ondoan bizi gara eta gure etxean ........... handia nabaritzen da.

  1. apaltasun
  2. hezetasun
  3. uholde
  4. ingurumen

32. Ez da auto berria ............ izan, baina bere emazteak konbentzitu du.

  1. erosita
  2. erosterik
  3. erostea
  4. erostekotan

33. Zein dago LEKUZ KANPO?

  1. Larri.
  2. Gaixo.
  3. Makal.
  4. Maiz.

34. Mikel, ama deika duzu! Zer erantzungo zenioke?

  1. Joaten naiz!
  2. Nator, ba!
  3. Bai, banoa!
  4. Noa, noa!

35. Eraman ezazue ospitalera, odola ........ dago eta.

  1. dagokiola
  2. dariola
  3. deritzola
  4. daramala

36. Liburu honetan argitaratutako ipuinak .... jasotakoak dira.

  1. ahoetatik
  2. ahoz aho
  3. ahoarekin
  4. ahoan

37. Zein dago ONDO?

  1. WORD programa jakiteaz gain, EXCELa ere badaki.
  2. WORD programa jakitean gain, EXCELa ere badaki.
  3. WORD programa jakitez gain, EXCELa ere badaki.
  4. WORD programa jakitearekin gain, EXCELa ere badaki.

38. Udaltzainek neskarekin hitz egingo ....... bere portaera hobea izango ........

  1. balute / lirateke.
  2. balu / litzateke.
  3. balitu / lirateke.
  4. balute / litzateke.

39. Zein dago TXARTO?

  1. Hogeita hamar zentimo baino ez du balio; dena den, ez du erosiko.
  2. Hogeita hamar zentimo baino ez du balio; ez du erosiko, ordea.
  3. Hogeita hamar zentimo balio du; hala eta guztiz ere, ez du erosiko.
  4. Hogeita hamar zentimo balio du, ahala ez du erosiko.

40. Batzuentzat txokol atea gaitz guztien sorburua zen; beste batzuentzat, berriz, onuragarria. Zein da esaldi horren PAREKOA?

  1. Ez dago argi non sortu zen lehenengo txokolatea, osasunerako ona izan arren.
  2. Bai batzuentzat, bai beste batzuentzat, txokolatea gaitz guztientzako osasungarria da.
  3. Txokolatea osasunerako ona zein txarra izan daiteke, iritzi desberdinen arabera.
  4. Txokolatea ona nahiz txarra izan, inork ez daki nondik datorren.

41. ............. ondo egiten badakizu zergatik ez duzu zeuk egiten, ba?

  1. Hainbeste
  2. Hain
  3. Hainbat
  4. Ahalik eta

42. Egunkariak oraintxe bertan eraman .............. zuzendariei

  1. iezaiezue
  2. diezazkiezu
  3. diezaiezuen
  4. diezazkiozu

43. Benetan poztu nintzen zure eskutitza hartzean. Zein da esaldi horren PAREKO?

  1. Zure eskutitza hartuz gero, benetan poztuko naiz.
  2. Zure eskutitza hartzekotan, ez naiz poztuko, bai
  3. Benetan poztu ninduen zure eskutitza hartzeak.
  4. Zure eskutitza hartu beharrean, poztu egingo naiz.

44. Non dago TXARTO erabilita «behintzat» hitza?

  1. Barkamena eskatu beharko luke, behintzat.
  2. Behintzat, eskerrak eman ditu.
  3. Kirol hori ona da. Behintzat, sasoian egoteko egokia bada.
  4. Laguntza behar du; behintzat, ez du lortuko.

45. Arazo horretan ez dago konponbiderik, ez dago ezer ..........

  1. egitea.
  2. egitekorik.
  3. egitekoa.
  4. Egiterik.

 

 

 

ZUZENKETA-ORRIA

1 .

D

2.

C

3.

C

4.

B

5.

D

6.

B

7.

A

8.

B

9.

A

10.

C

11.

A

12.

B

13.

C

14.

A

15.

D

16.

A

17.

D

18.

A

19.

B

20.

B

21.

A

22.

B

23.

C

24.

c

25.

B

26.

A

27.

B

28.

A

29.

D

30.

B

31.

B

32.

D

33.

D

34.

c

35.

B

36.

B

37.

A

38.

D

39.

D

40.

C

41.

B

42.

B

43.

C

44.

D

45.

D

 

Sartu eusk@ltegira!