www.santurtzieus.com

IRAKASLEEN 2. HIZKUNTZ ESKAKIZUNA:

ATARIKO PROBA

1998-6-6

 

1. Baietz laster telebista gehienak ordaindu beharrezkoak izan! Bilatu baliokiderik hurbilena.

  1. Ez dakit seguru, baina baliteke laster telebista gehienak ordaindu beharrekoak izatea.
  2. Nire ustez telebista gehienak ordaindu beharrezkoak izango dira laster.
  3. Telebista gehienak ordaindu beharrekoak izatea nahi nuke.
  4. Esan didatenez, telebista gehienak ordaindu beharrekoak izango dira laster.
2. Bihotzean sumatzen zuen, sastada legez, ezbehar hark ekarri zion tristura eta ................ latza.
  1. bozkario
  2. mingots
  3. nahigabe
  4. ezuste
3. Zein da zuzena?
  1. Batzarra larunbatan izango da, ekainaren 5ean.
  2. Batzarra larunbatean izango da, ekainak 5ean.
  3. Batzarra larunbatan izango da, ekainak 5ean
  4. Batzarra larunbatean izango da, ekainaren 5ean.
4. Hauetatik zein da, ezinbestean, emakumezkoa?
  1. suhia
  2. erraina
  3. neba
  4. aitaginarreba
5. Antzinako gizakiek gaurkoa bezain hizkuntza korapilatsua erabiltzen ................... uste osoa dut.
  1. zutela
  2. zutenez
  3. zutelaren
  4. zutelako
6. Lagunartean egin ditudan gehiegikeria guztiez .........................
  1. damu dut.
  2. damu dit.
  3. damu nago.
  4. damutzen dut.
7. Ez dute ezagutu hura ....................... egun berorik. Halere, kutxak igotzeko .................. kemena izan nuen.
  1. bezalako / bezain
  2. bezain / besteko
  3. adinako / adina
  4. besteko / bezainbat
8. Azalpen luzeak eman zituen arren, ez ...................... oposizioko diputatuak konbentzitzerik izan.
  1. zuen
  2. zegoen
  3. ditu
  4. zituen
9. Ez .............. batere harritu Jesus Mari eta andrea apartatu ..................
  1. zait / direla
  2. nau / izanak
  3. naiz / izatea
  4. zait / izateaz
10. Denak ziren harri-jaurtilari bikainak, ............................ indartsuagoak.
  1. zein baino zein
  2. bata bestea baino
  3. ahalik eta
  4. elkar baino
11. Gaur jaitsi ei dira mendigoizaleak menditik: atzo saiatu ziren arren, ..................... mendi-gaina zapaldu.
  1. ezin omen izan zuten
  2. ezin izan omen zuten
  3. ezin omen zutela
  4. ezin omen zuten
12. Aizkorrira igotzeko ez da egun osoa behar, asko ....................... hiru ordu.
  1. botatzen
  2. kalkulatuz
  3. emanda
  4. jota
13. Ez iezaiozu kasurik egin Jose Ramoni .........................du horrek buruan.
  1. erabat fantasia
  2. zeharo fantastikoa
  3. fantasia hutsa
  4. txoriak bakarrik
14. NASAkoek ez dute ezer aurkitu Marten, harria eta hautsa ....................
  1. salbuespenez
  2. ez ezik
  3. baino gehiago
  4. ez bada
15. Astronautak ........ itzuliko dira ....................
  1. apirilean / Lurrera
  2. apirilean / Lurrara
  3. apirilan / Lurrera
  4. apirilan / Lurrara
16. Maitagarriak bere makilaz ukitu zuen eta, bat batean, ................... bihurtu zen
  1. igel
  2. igelan
  3. igela
  4. igelean
17. Ez du inoiz itsasoan sartzeko aukerarik izan eta .................. ibili da uretan.
  1. gogo betez
  2. grinaz
  3. erotuta
  4. zoratzen
18. Mesede handiak eginak zizkioten batak besteari eta asko ..................
  1. zor zuten elkar
  2. zortzen zioten elkarri
  3. zor zioten elkarri
  4. zortzen zuten elkar
19. Bereterretxe lo zegoelarik, bila etorri .................. soldaduak.
  1. zitzaien
  2. zitzaizkion
  3. zitzaizkien
  4. zitzaizkioten
20. Orain ez dut bidaia luze batean joateko denborarik, bestela laster asko joango ............. zuekin.
  1. nintzen
  2. nintzateke
  3. nintzatekeen
  4. naiz
21. Zein EZ da giza gorputzaren atala?
  1. garondoa
  2. ukondoa
  3. maskuria
  4. maskorra
22. Esaldi bakar bat da gramatikalki zuzena. Zein?
  1. Lorategiaren erdian egon arren, ez zituen inondik arrosarik ikusten.
  2. Lan gehixeago egitea merezi du, emaitza askoz hobea izango da eta!
  3. Datorren urtean ez zuen autoz aldatzeko aukerarik izan.
  4. Nire ustez pilota-partidu hori ez dela oso ikusgarria izango.
23. Dagoeneko hainbat ................ proba egin ondoren egin ondoren, orain zenbait ................ zain gaude.
  1. sendagaiekin / analisien
  2. sendagairekin / analisiaren
  3. sendagairekin / analisiren
  4. sendagaikin / analisien
24. Bilbo-Behobia autobieak bidesaria kobratzen jarraituko ................. zurrumurrua entzun dut.
  1. dela
  2. denaren
  3. duelako
  4. delakoaren
25. Iheslaria kale-kantoi ikun batean harrapatu eta hantxe bertan ................ zuten.
  1. matxuratu
  2. jipoitu
  3. ernegatu
  4. beratu
26. Salgai zuten etxea ................. eskatu genien birritan.
  1. erakuts zigutela
  2. erakuts ziezatela
  3. erakuts ziezagutela
  4. erakuts zeniezagula
27. ....................... egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala?
  1. Noski
  2. Jakinekoa
  3. Ziur aski
  4. Horixe
28. Ez zaitez kezkatu, alabatxo: gurasook sarri joango .................... bisitan barnetegira!
  1. gatzaizkizu
  2. zatzaizkigu
  3. gatzaizu
  4. zaizkigu
29. Erosleak etortzen diren heinean atenditzen ditut. Bilatu baliokiderik hurbilena.
  1. Erosleak etortzen diren bezala atenditzen ditut.
  2. Erosleak etortzen diren planean atenditzen ditut.
  3. Erosleak etorri ahala atenditzen ditut.
  4. Erosleak etorritakoan atenditzen ditut.
30. Bat gramatikalki TXARTO dago. Zein?
  1. Bost gudariak lur hotzean zeutzan hilik.
  2. Bere mundua bertan behera zetorkiola zirudien.
  3. Harik eta zure jokabidea zuzendu arte, ez natzaizu mintzatuko.
  4. Ahalik et bitxi gehienak harrapatzen dihardu lapurra.
31. Garbitzen ................., amantala jantzi, ............ ederra eman beharko baitzaio sukalde honi.
  1. hastekotan / astindu
  2. hasterakoan / dastaketa
  3. hasten bagara / goitibehera
  4. hasitakoan / birpasa
32. Zergatik ibili behar duzue beti .............. joka eta ........ tontolapiko deitzen?
  1. elkarri / elkarri
  2. elkarri / elkar
  3. elkar / elkar
  4. elkar / elkarri
33. Oso lasai egon zen goiz osoan, baina gero, ..................., zalapartaka hasi zitzaigun.
  1. din-don
  2. ez bat ez bi
  3. zirt edo zart
  4. dilin-dalan
34. Elizabeth .................... bakarrik ezkondu zen, nahi amorante asko izan.
  1. berritan
  2. sarritan
  3. birritan
  4. aldi bi
35. Zein EZ da metalezkoa?
  1. aingura
  2. emagina
  3. garabia
  4. ingudea
36. Zein esalditan ageri da ortografia akatsen bat?
  1. Lehiaketa batean egokitu zitzaidan bidaia zoragarri hori.
  2. Arte-lantegian buztinezko gauzak egiten ari gara une honetan.
  3. Horrialde batean adieraz ezazu, mesedez, eskatzen duzuna.
  4. Eguratsa kutsatuta dagoela zioen andre ile horiak.
37. Zein EZ da besteen baliokidea?
  1. Eugik irabazi du txapelketa. Haatik, ez da oraingo pilotaririk onena.
  2. Eugik irabazi du txapelketa. Halere, ez da oraingo pilotaririk onena.
  3. Eugik irabazi du txapelketa. Hortaz, ez da oraingo pilotaririk onena.
  4. Eugik irabazi du txapelketa. Alabaina, ez da oraingo pilotaririk onena.
38. Zein EZ da besteen baliokidea?
  1. Lanean jarraitu zuen, ahalik eta indar guztiak ahitu zitzaizkion arte.
  2. Lanean jarraitu zuen, indar guztiak ahitu zitzaizkion arteraino.
  3. Lanean jarraitu zuen, harik eta indar guztiak ahitu zitzaizkion arte.
  4. Lanean jarraitu zuen, indar guztiak ahitu zitzaizkion arte.
39. Zein esalditan kokatuko zenuke behinik behin hitza?
  1. Ez dakit zeintzuk ziren; Josebe ................. ikusi ei zuen Estherrek.
  2. Diskete hori .............. eta ez gehiago erabil daitekeela esan didate.
  3. Erramunek alde egitea erabaki zuen, baina ............... eta ez betiko.
  4. Irakasle .................... delakoa omen da orain Joxe Martin.
40. Senar on bat aurkituko ahal duzu! Aurkitu baliokiderik hurbilena.
  1. Senar on bat aurki dezakezu!
  2. Aurki ezazu senar on bat!
  3. Nahiago nuke senar on bat aurkituko bazenu!
  4. Aurkituko ote duzu senar on bat?
41. Zuzendariaren izenpea duten idatziak .......................... ez ditut onartuko.
  1. ezik
  2. baina
  3. ez ezik
  4. baino
42. ........................ bazkalduko dugu ordu biak .............. kafetegi berrian.
  1. Elkarrekin / inguruan
  2. Elkar / inguruan
  3. Elkartutik / inguru
  4. Elkar / inguru
43. Har ezazu lasai kontu hau. ....................................................
  1. Ez duzu zertan erantzun behar horri.
  2. Ez duzu zergatik erantzun beharrik.
  3. Ez duzu zertan erantzun.
  4. Ez duzu zergatik erantzun.
44. Otoitz egizue horrelako ezbeharrik gerta ez ................................
  1. diezagun
  2. dakigun
  3. zaigun
  4. zaigula
45. Ni ez naiz ..................... eta ................... plastikozko poltsetan zintzilik garraiatzeko gai.
  1. sei litro esne / zorro bat patata
  2. sei esne litro / patata zorro bat
  3. sei esne litro / pataten zorro bat
  4. sei esne litro / patata bat zorro
46. Zuk dituzu gibelak! Zer esan nahi du?
  1. Gibela gaixorik duzu.
  2. Patxada handia duzu.
  3. Ipurdi handia duzu.
  4. Parte onekoa zara.
47. Marianori ez ......................... batere kostatu bi karrera batera .......................
  1. dio / ikasteak
  2. zaio / ikastea
  3. zaizkio / ikastea
  4. zaio / ikastea
48. Orduan ......................... jakinarazi zien nondik ihes egin zezaketen.
  1. Martinak berak
  2. Martina berak
  3. Martina bera
  4. Martina berberak
49. Kazetariek politikariek ................ eragin ................ izaten dute batzuetan.
  1. baina / gehiago
  2. baino / gehiago
  3. bainoa / handiago
  4. baino / handiagoa

50. Ismaelek ez zuen asmatu sua .................... Ainhoak, berriz, ondo asmatu zuen nola .........

  1. piztu / pizten
  2. pizten / pizten
  3. pizten / piztu
  4. piztu / piztu
51. Tomasek etsi egin zuen, jende harekin ................ ez zuela garbi baitzegoen.
  1. ezer eginik
  2. zer egiteko
  3. zer eginik
  4. ezer ez egiteko
52. Erruki ditut aberatsen bizimoduan erori diren langile horiek. Zer esan nahi du?
  1. Inbidia diet aberatsen bizimoduan erori diren langileei.
  2. Higuina diet aberatsen bizimoduan erori diren langileei.
  3. Gupida diet aberatsen bizimoduan erori diren langileei.
  4. Gorroto diet aberatsen bizimoduan erori diren langileei.
53. Presondegi horretan HIESa oso zabaldua dago: hiru ................. batek omen du.
  1. presotatik
  2. presoengandik
  3. presorengatik
  4. presotatik
54. Zein dago gramatikalki ondo?
  1. Eliz eder batean bildu ziren beren batzarrerako.
  2. Ez zioten graziarik egiten anai txikiaren txantxek.
  3. Malizi handirik ez zuten ume mukizu haiek.
  4. Txorikumeak habiatik atera zituen emeki.
55. Gobernuaren bozeramaileak: Entzun, ..................... badakizkigu bozketaren emaitzak. Zein EZ da egokia?
  1. honezkero
  2. jadanik
  3. dagoeneko
  4. orain
56. Ezezagun bat ikusi duzu etxearen aurrean. Zer esngo diozu zure buruari?
  1. Nor omen da hori?
  2. Nor ote da hori?
  3. Nor litzateke hori?
  4. Nor bide da hori?
57. Lanetik bota naute; ....................... lan bila hasi behar .....................
  1. hortaz / osterantzean
  2. ondorioz / birritan
  3. horregatik / bestela
  4. beraz / ostera ere
58. Zein ez da zuzena? .......................... maitagarria ......................... Agirreneko alaba!
  1. Zein / dela
  2. Nolako / den
  3. Ze / da
  4. Bai / dela
59. Ez dakite ............... ekarriko duten auto berria. Agian ................
  1. noiz / aste bat
  2. noizko / biharko
  3. noizkorako / biarkorako
  4. noizerako / biharrerako
60. Edurne beti konpondu zen hobeto gizonezkoekin. Halere, ez zuen problemarik izan bere ....
  1. arrebekin
  2. anaiekin
  3. nebekin
  4. ahizpekin
61. Indurain ......................... igaro zen eta ez genuen ia ikusi.
  1. jo eta ke
  2. leher eginda
  3. ziztu bizian
  4. txispa eta guzti
62. Zein EZ dago ondo?
  1. Amore emateko irrika egon nintzen, baina jarraitu egin nuen.
  2. Amore emateko zorian egon nintzen, baina jarraitu egin nuen.
  3. Amore emateko puntuan egon nintzen, baina jarraitu egin nuen.
  4. Amore emateko egon nintzen, baina jarraitu egin nuen.
63. Zein EZ dago ondo?
  1. Isil zaitez! Egidazu fabore!
  2. Isiltzekoa egin didazu?
  3. Isilduko bazina!
  4. Isil zaitez, mesedez!
64. Maider, non .................. nik behar ....................?
  1. zenbiltzan / zintudanean
  2. zebiltzan / nizunean
  3. zebiltzaten / nizuenean
  4. zenbilen / zintuztedanean
65. Eskolako lanak ez dira .......................... egin behar.
  1. desgogoz
  2. gogoz kontra
  3. nahiaren aurka
  4. nahi gabe
66. Zure esplikazio xelebre horrekin ................... utzi nauzu. Zein EZ da zuzena?
  1. txunditurik
  2. harriturik
  3. zur eta lur
  4. hezur eta azal
67. Ondoko zerrendetatik zein da tokiz KANPOKO hitz bat duena?
  1. hozbera, hegabera, bihozbera, sentibera
  2. baikor, ezkor, hilkor, maitekor
  3. iletsu, saldatsu, kakatsu, urtetsu
  4. beldurti, lotsati, kakati, basati
68. Jon, mesedez, ................... zara hona gainerako ................... zure proposamena azaltzera?
  1. etortzen / irakasleoi
  2. etorriko / irakasleoi
  3. etor / irakasleriari
  4. zatoz / irakasleriari
69. Lehorte harekin landareak ere ........................... ziren. Zein EZ da egokia?
  1. idortu
  2. zimeldu
  3. ihartu
  4. urdindu
70. Euri asko egin du eta ibaia .................... dator.
  1. hazita
  2. eskerga
  3. puztuta
  4. goitik

 

ZUZENKETA ORRIA

 

1

B

11

B

21

D

31

A

41

D

51

C

61

C

2

C

12

D

22

B

32

D

42

A

52

C

62

A

3

D

13

C

23

C

33

B

43

C

53

D

63

B

4

B

14

D

24

C

34

C

44

B

54

D

64

A

5

D

15

A

25

B

35

B

45

A

55

A

65

B

6

A

16

A

26

C

36

C

46

B

56

B

66

D

7

B

17

D

27

D

37

C

47

B

57

D

67

A

8

A

18

C

28

A

38

A

48

A

58

D

68

B

9

B

19

B

29

C

39

A

49

D

59

B

69

D

10

A

20

B

30

D

40

C

50

C

69

D

70

A

Sartu eusk@ltegira!