www.santurtzieus.com

IRAKASLEEN 2. HIZKUNTZ ESKAKIZUNA:

ATARIKO PROBA

2000-3-11

 

1. Azkenean nik esandakoa gertatu zen. Banengoen bada, ni! Zer esan nahi du?

  1. Eskerrak han egon nintzela, bestela ez zen hori gertatuko.

  2. Banuen susmo hori gertatuko zela.

  3. Ni egon izan banintz, ez zen hori gertatuko.

  4. Hori gertatu izan ez balitz, ez nintzen han egongo.

2. Zein da gramatika aldetik zuzena?

  1. Ez dut ezagutu zu adina ederra den neskarik.

  2. Irakasleak kale-garbitzaileak baina beharrezkoagoak dira.

  3. Jakin izan banu, neuk eramango zintudan.

  4. Nire ustez Athletic-ek ez duela irabaziko.

3. Ez .................. damutuko hori egin izanaz.

  1. zaizu

  2. dizu

  3. duzu

  4. zaitu

4. Bilatu amaiera egokiena: Oraingo arazoa konpondu dugu eta .....

  1. gero gerokoak

  2. geroko gero

  3. gero ikusiko

  4. geroari gero

5. Bere horretan utzi zituzten arazo guztiak. Zer esan nahi du?

  1. Arazo guztiak konpondu zituztela.

  2. Arazoak zeuden-zeudenean utzi zituztela.

  3. Arazo bakoitza bere lekuan jarri zutela.

  4. Arazo guztiak beretzat hartu zituztela.

6. Zer bazkaldu duzu gaur? Aukeratu gramatika aldetik zuzena.

  1. Urdaiazpiko-tortilla eta ardo-baso bat.

  2. Tortilla-urdaiazpikoa eta ardo basoa.

  3. Urdaiazpiko-tortilla eta baso bat ardo.

  4. Tortilla-urdaiazpiko bat eta baso ardoa.

7. Zure adiskide horiek badaezpadako negozioetan dabiltzala egingo nuke. Zer esan nahi du?

  1. Zure lagunak gezurrezko negozioetan dabiltzala froga dezaket.

  2. Zure adiskideen negozioak oso ahulak direla esan didate.

  3. Zure adiskideak, badaezpada, negozioetan sartu direla imajina dezaket.

  4. Zure lagunak negozio susmagarrietan dabiltzala uste dut.

8. Bilatu zentzurik EZ duen esaldia.

  1. Lurrera erori eta bihurritua egin nuen hankan.

  2. Lasterka nindoalarik zaintiratua egin nuen.

  3. Labaindu, erori eta zuritua egin nuen.

  4. Odolbildua daukat izandako kolpearen ondorioz.

9. Zein da zuzena?

  1. Badira ikasleak etxeko lanak egiten dituztela.

  2. Gero eta beranduago, gero eta zailago da afaltzeko lekua aurkitzea.

  3. Leku ezezagun batera ginderamatzaten kamioi zahar batean.

  4. Ni ez noa lantegira: etxe bertan egiten dut lan.

10. Bilatu GAIZKI dagoen esaldia.

  1. Aita Bartolomerekin konfesatzea gustatzen zitzaion Xixiliri.

  2. Bost metro luzeko sokatik tiraka zekarren idia.

  3. Datorren hilaren bigarren larunbatan elkartuko gara.

  4. Justu horregatik esan nion tabakoa erretzeari uzteko.

11. Zein esalditan dago ere hitza egokien erabilita?

  1. Baditugu Pariseko azken nobedadeak ere.

  2. Ere baditugu Pariseko azken nobedadeak.

  3. Baditugu ere Pariseko azken nobedadeak.

  4. Baita ere ditugu Pariseko azken nobedadeak.

12. Zenbakitutako txartelak eman dizkigute zinemako leihatilan, zenbakitu ........... eman ............

  1. Gabeak / beharrean

  2. gabe / baino

  3. gabekorik / beharrean

  4. gabekorik / ordez

13. Zein da zuzena?

  1. Casting batera aurkeztu nintzen eta ez zidaten hartu.

  2. Aurrekoari harrapatzera joan ziren, baina esku hutsik itzuli ziren.

  3. Otordua uste gabean iragan zitzaien bazkalkideei.

  4. Faktore horiei dagokion erantzuna eman behar zaie.

14. Zein bikotek jasotzen ditu sinonimoak?

  1. Balentria / boluntarioa

  2. Adatsa / ardatza

  3. Garondoa / lokia

  4. Hondatu / matxuratu

15. Loteria egokituz gero, uharte batera abiatuko ................. han ...........

  1. nintzen / gelditzerako

  2. nuke / gelditu arren

  3. nintzake / gelditze arren

  4. nintzateke /gelditzeko

16. Zer moduz, Elena? Erantzun hauetako bat EZ da egokia.

  1. Hortxe-hortxe.

  2. Hainbestean.

  3. Sekula santan.

  4. Ondo esan beharko.

17. Hitz hauetatik zeinek EZ du esanahi negatiboa?

  1. Alproja

  2. Petrala

  3. Tematia

  4. Pertxenta

18. Sendagileak bazekien Erramun une batetik bestera joan ............................

  1. zezakeela

  2. zeikeela

  3. litzakeela

  4. zitekeela

19. Etxeko lanak bukatu dituela ikusi dut. Aukeratu baliokiderik hurbilena.

  1. Etxeko lanak honezkero amaituta izango ditu.

  2. Etxeko lanak ia amaituta ditu.

  3. Etxeko lanak dagoeneko amaitu ditu.

  4. Etxeko lanak amaitu ei ditu.

20. Ortografikoki zein dago GAIZKI?

  1. Heltze bete baba jango nuke.

  2. Ospelak irten zaizkit behatzetan.

  3. Alabaina, bekatariak egin dezake auhen.

  4. Urrunetik hurreratu zaizkio bezeroak.

21. Sortzeak heriotza zor. Zein da esaera honen esanahia?

  1. Jaio dena hil egingo da.

  2. Zor horrek heriotza merezi du.

  3. Heriotza hain hurbil ikusita, zor eta lor gelditu da.

  4. Horrelako kalteak eragin dituena hil egingo dute.

22. Gure neskatoa sasoiz helduko da. Zer esan nahi du?

  1. Garaiz etorriko dela.

  2. Osasuntsua izango dela.

  3. Urte-sasoi honetan helduko dela.

  4. Neska heldua izango dela.

23. Zein esaldi dago TXARTO?

  1. Ikaragarri polita izan zen pelikula

  2. Bai opari ederra egin dizutela!

  3. Kristoren ondo pasatu genuen!

  4. Itzelezko zartakoa hartu zuen.

24. Euskal Herrian, ostera, nekazaritza ez da sektore handia. Ordezkatu ostera hitza baliokide batez.

  1. hortaz

  2. horregatik

  3. aldiz

  4. nabarmenki

25. Zein esaldi dago GAIZKI?

  1. Hemen berton egingo dugu lo.

  2. Merezi du lan hori egitea.

  3. Arkitekto horrek artistatzat dauka bere burua.

  4. Nire ustez euria egingo duela.

26. Nik esandakoa argi dago, baina zuek zer .............. niri?

  1. diozue

  2. didazue

  3. diostazue

  4. emadazue

27. Hitz hauetako bat EZ da gorputzaren atala. Zein?

  1. Letagina

  2. Erraia

  3. Garondoa

  4. Ukaldia

28. Ez zaitez lagunekin mendira joan gero! Bilatu baliokiderik hurbilena.

  1. Beranduago ez zaitez mendira joan lagunekin.

  2. Joatekotan orain joan zaitez mendira lagunekin.

  3. Mendira ez bada beste norabait joan zaitez lagunekin.

  4. Ez zaitez inondik ere mendira joan lagunekin.

29. Saia zaitez burua zuritzen. Zer esan nahi du?

  1. Garbiago jokatu behar duzula.

  2. Zure jokabidea justifikatu behar duzula.

  3. Gauzak garbi azaldu behar dituzula.

  4. Ilea tindatu behar duzula.

30. Ba al dakizu zenbat ....... Argentinarako ..............?

  1. kostatzen den / bidaia

  2. kostatzen duen / bidaiak

  3. kosta da / bidaia

  4. kostatzen du / bidaiak

31. Zure emaztea zain ei daukazu etxean. Bilatu baliokiderik hurbilena.

  1. Zure emaztea zain omen daukazu etxean.

  2. Zure emaztea zain ote daukazu etxean.

  3. Zure emaztea zain eduki dezakezu etxean.

  4. Zure emaztea ez daukazu zain etxean.

32. Jazoera larria izan zen hura. Zer esan nahi du?

  1. Justu altxatu zuela harria.

  2. Gertakizun latza izan zela.

  3. Gauzak egiteko modu larria izan zela.

  4. Zorionez ez zela ezer jazo.

33. Gogotik egin zuen barre. Zer esan nahi du?

  1. Oso ozen egin zuela barre.

  2. Gogorik gabe egin zuela barre.

  3. Isilka egin zuela barre.

  4. Barre asko egin zuela.

34. Ez dizuet deus ematen ahal. Zer esan nahi du?

  1. ez dizuet ezer emango.

  2. Ezin diezazueket ezer eman.

  3. Ezin dizuet ahalmenik eman.

  4. Deus ere ez al didazue emango?

35. Egingo al didazu mesedetxo bat? Erantzun baietz modu egokian.

  1. Egin barik!

  2. Baita zera ere!

  3. Egingo ez dizut ba!

  4. Inondik ere!

36. Garbi ikusi nuen malkoak ateratzeko puntuan ................

  1. zitzaizkiola

  2. zuela

  3. zegoela

  4. zitzaiola

37. Zein da ipurterrea?

  1. Erraz haserretzen dena.

  2. Inoiz eserita ez dagoena.

  3. Ekimen handiko norbait.

  4. Koldarra.

38. Aukeratu gramatikalki zuzena dena.

  1. Zenbat luzera du etxe honek?

  2. Gauz bat erosi behar dut.

  3. Ane zure modukoa da.

  4. Nola da zure auto berria?

39. Eguzkia nora, zapiak hara! Zein da esaera honen esanahia?

  1. Gure munduan noraezean dabilela bere trapu zikinekin

  2. Zenbait gaitan hobe dela isilik egotea edo ezkutuan hitz egitea.

  3. Eguzkiak bezala, zorteak ez duela beti leku beretik jotzen.

  4. Jendeak komenientziari erreparatzen diola.

40. Goikoetxearen jokabidea ez da ..................

  1. zurea bezalakoa

  2. zurea legez

  3. zurea bezala

  4. zurearen modukoa

41. Katalanek euskaldunek ..................... hizkuntza ohitura ............................ dituzte

  1. baino / onagoak

  2. baino / hobeak

  3. baina / hobeagoak

  4. baina / onagoak

42. Zein da zuzena?

  1. Hori broma egin diotena!

  2. Ze polita gelditu da!

  3. Behin baino gehiago izan naiz Durangon.

  4. Xabier eta bere neba, Mikel, pilotari ezin hobeak dira.

43. ...................... lesionatu gabe ditugu jokalariekin aurre egin beharko diogu arerioari.

  1. besterik da

  2. besterik ezean

  3. batez bestean

  4. bestarik besta

44. Haurra izaten duzunean, gauzak lasaiago hartzea ...........................

  1. komeniko zitzaizun

  2. komeni izango zenuke

  3. komeni izango zitzazukeen

  4. komeniko litzaizuke

45. Goizean ................... edaten dut gosaltzeko

  1. katilu bete esne

  2. esne katilua

  3. esne katilu bat

  4. esnezko katilukada

46. Nik ez dut uste XX. mendea ........................... bukatu denik.

  1. 1999.eko abenduak 31an

  2. 1999.go abenduak 31n

  3. 1999eko abenduaren 31ean

  4. 1999ko abenduaren 31n

47. Saria eskatzeko genuen epea amaitu zaigu guk jakin gabe. Beraz, ...................

  1. ez dago zer eginik

  2. ez dago egiteko ezer

  3. ez dago zer egin

  4. ez dago egitekorik

48. Festa ospatuko dugu,non eta ez diren gauzak okertzen. Bilatu baliokiderik hurbilena.

  1. Festa ospatuko dugu, baina bertan gauzak okertuko dira.

  2. Festa ospatuko dugu, baldin eta gauzak okertzen badira.

  3. Gauzak okertzen ez badira, festa ospatuko dugu.

  4. Gauzak okertzen badira ere, festa ospatuko dugu.

49. Itsasoren aldean, lan handia egin du Kattalinek, Zer esan nahi du?

  1. Itsasaldean lan handia egin duela Kattalinek.

  2. Itsasok Kattalinen ondoan lan egin duela.

  3. Bien artean lan handia egin dutela.

  4. Kattalinek Itsasok baino lan gehiago egin duela.

50. Animalia hauetatik, zein izan ohi da txikiena?

  1. Muskerra

  2. Sugandila

  3. Sagua

  4. Liztorra

51. Duela 20 urte egon ginen jatetxe ................. bazkaldu genuen.

  1. berdinean

  2. bertan

  3. berberan

  4. berean

52. Nongoa da Julio?

  1. Barakaldo bertakoa

  2. Barakaldokoa bertakoa

  3. Barakaldoko bertakoa

  4. Barakaldo berekoa

53. Gozoa jarriko zen Ander, ez da? Bilatu baliokiderik hurbilena.

  1. Asko haserretu zen Ander, ez da?

  2. Pozak zoratzen egongo zen Ander, ez da?

  3. Maitekorra izango da Ander, ez da?

  4. Ergeltzen hasiko zen Ander, ez da ?

54. Zein zerrendatan dago lekuz kanpoko hitz bat?

  1. temati, egoskor, setati

  2. lasterka, korrika, arineketan

  3. horratik, hala ere, alabaina

  4. ganora, fundamentua, gandorra

55. Zein zerrendatan dago lekuz kanpoko hitz bat?

  1. elikadura, janaria, jaka

  2. beldurra, ikara, izua

  3. jarri, ipini, paratu

  4. hizketa, solasa, berbeta

56. Zein zerrendatan dago ortografia-akatsen bat?

  1. ibaia, alabaina, urrun, umorea

  2. hurbil, lehiatu, sehaska, harra

  3. otsoa, eztia, bustina, sarraila

  4. birjina, ijitoa, jenioa. Jenerala

57. Berri bat eman dizute eta harridura erakutsi nahi duzu.

  1. Ez ahal da horrela izango!

  2. Ez da izango!

  3. Ez dut uste horrela denik!

  4. Ezta, ezta ...!

58. Zein da besteetatik desberdina?

  1. Errieta egin

  2. Agiraka egin

  3. Haserre egin

  4. Laprast egin

59. Zein da zuzena?

  1. Zure kasuan banengo, ez nituzke zalantzarik izango.

  2. Puntu horiei dagokien erantzunak ez dira errazak.

  3. Bere bizitzako esperantza zuk eman ziozun.

  4. Maddaleni gezurrak esaten ari zaizkio.

60. Karlos txiza egiten ari da bide bazterrean. Nola esango zenioke?

  1. Inork ikusita ere!

  2. Inork ikustea ere!

  3. Norbaitek ikusita!

  4. Ikusiko bazaitue!

61. Jo ................ eta min handia eman ............................

  1. nau / dit

  2. dit / dit

  3. nau / nau

  4. dit / nau

62. Nola idazten da 277?

  1. Berrehun eta hirurogeita zazpi.

  2. Berrehun eta hirurogeita hamazazpi.

  3. Berrehun eta hirurogeitahamazazpi.

  4. Berrehunda hirurugeitahamazazpi

63. Mendizalea larri iritsi zen gailurrera. Nola EZ zenuke esango?

  1. Mendizalea doi-doi iritsi zen.

  2. Mendizalea ozta-ozta iritsi zen

  3. Mendizalea jori-jori iritsi zen

  4. Mendizalea justu-justu iritsi zen.

64. Jesusek .......................... bihurtu zuen ura.

  1. ardoa

  2. ardo

  3. ardoan

  4. ardotan

65. Zein da zuzena?

  1. Urrundik datozten langileek eskubide berdinak behar lituzkete.

  2. Irakasleek eman al dizkizue notak?

  3. Hildakoari azken hitzak esan zizkioten hilerrian.

  4. Kalean zehar zebiltzaten soldaduek ez zuten errukirik erakusten.

66. Bart oka egin du. Zer esan nahi du?

  1. Bartolok antzara egin duela.

  2. Joan den gauean oka egin duela.

  3. Oraintxe botaka egin duela.

  4. Ia-ia goraka aritu dela.

67. Karta jokoan: Zuk al duzu ..................?

  1. urrezko seia

  2. seiko urrea

  3. urreko seia

  4. sei urrea

68. Zure hobe beharrez egin dut. Zer esan nahi du?

  1. Zure lana egiteagatik.

  2. Zuk baino hobeto egiteagatik.

  3. Beste erremediorik ez nuelako.

  4. Ustez zure onerako.

69. Garai hartako lagunetatik bi ........................ ez dira gelditzen bizirik.

  1. baina

  2. ezik

  3. baino

  4. baizik eta

70. Aukeratu gramatikalki egokien den esaldia.

  1. Gutuna idatzi zidan eskerrak ematen.

  2. Hitz eginez ikasten da hitz egiten.

  3. Negar egiten ez da gauza handirik lortzen.

  4. Idazkiak egiten idazten ikasten da.

 

 

Zuzenketa-orria

 

1

b

11

a

21

a

31

a

41

b

51

d

61

A

2

c

12

a

22

a

32

b

42

a

52

b

62

B

3

a

13

c

23

c

33

d

43

b

53

a

63

C

4

a

14

d

24

c

34

b

44

d

54

d

64

B

5

b

15

d

25

d

35

c

45

a

55

a

65

C

6

c

16

c

26

c

36

c

46

d

56

c

66

B

7

d

17

d

27

d

37

a

47

a

57

b

67

B

8

c

18

d

28

d

38

c

48

c

58

d

68

D

9

c

19

c

29

b

39

d

49

d

59

d

69

C

10

c

20

a

30

a

40

d

50

d

60

a

70

b

 

Sartu eusk@ltegira!