www.santurtzieus.com

IRAKASLEEN 1HE:

AZTERKETA IDATZIA (2000)

 

IDAZLAN LABURRA

 

Azpian duzun informazioarekin zer gertatu zen kontatu behar duzu.

Idazlan honek 100 hitz izan behar ditu gutxienez.

 

Hezkuntza Ordezkaritzatik deitu dizute datorren astean lan egiteko. Ez zenuen espero dei hori eta eginak zenituen zenbait prestaketa kanpora joateko.

 

Ordezkaritzara deitu duzu ezin zarela joan esanez eta zerrendetatik ez kentzeko eskatu diezu. Beraiek hori guztia idatziz eskatzeko esan dizute, bestela zerrendan azken lekura pasatuk omen dute zure izena.

 

Eskatu dizuten idatzian adierazi beharko duzu zergatik ezin zaren joan, eta egoera hori berezia dela azaldu. Halaber, esango duzu hurrengoan behar den bezala arituko zarela.

 

IDAZLAN LUZEA

 

Ondoko bi gaien artean bat aukeratu eta 200 hitzeko idazlana osatu behar duzu.

 

a) HERIOTZA ZIGORRA

 

HONA HEMEN INKESTA BATETIK ATERA DITUGUN HAINBAT LABURPEN. INFORMAZIO HORI KONTUAN HAR DEZAKEZU IDAZLANA IDAZTEKO.

 

Zenbait kasutan alde nengoke. Oso gutxitan

Prehistorikoa iruditzen zait. Badago beste modu batean delituak zigortzeko aukera.

Niri jende gehienari bezala gertatzen zait:urutiko kontua denean,kontra nago

 

b) EMAKUMEA ETA LAN MUNDUA

 

Emakumea pixkanaka lan munduan sartuz badoa ere, oraindik kargu eta sektore asko arrotz ditu:

 

Hamar emakumetik zortzitik zerbitzu sektorean egiten du lan.

Lanaldi laburrak askotan

Behin-behineko kontratu gehiegi

Langabezia-tasa. Gizonezkoak: %10.emakumezkoak:%25.

 

Sartu eusk@ltegira!