www.santurtzieus.com

EGA:ATARIKO PROBA

1999ko ekaina

 

16. Porru horiek............ ekarriak dira.

  1. azokatik neuk
  2. azokatik neugatik
  3. azoketik nigatik
  4. azokatatik nik

17. Gure hizkuntza batzeaz gain, hura gehiago trebatzeko eta hedatzeko premia dugu. Beste era batera:

  1. Gure hizkuntza ez badugu trebatzen eta hedatzen, ezin izango dugu batu.
  2. Gure hizkuntza batu, gaitu eta zabaldu beharrean gaude.
  3. Hizkuntza batua izateak hiztunen trebakuntza dakar berekin.
  4. Gure hizkuntza batzearekin Euskal Herri osora hedatuko dugu.

18. Ondoko galdera egin aurretik, hauetako zein da egokia? .........zenbat urte dituzu?

  1. Atrebentzia ez bada,
  2. Ausarta naiz eta,
  3. Esanak esan,
  4. Barkatu gaizki esanak:

19. Zinemara gonbidatu ninduten, baina ez ........

  1. nituen gogorik.
  2. neuzkan gogorik.
  3. neukan gogorik.
  4. neuzkan gogoak.

20. Eta urtebete barru, ...... , berriz ere hemen izango gara elkarrekin.

  1. Jainkoa lagun
  2. Jainkoarren
  3. Jainkoa tartean
  4. Jainkoaren graziaz

21. Nolakoa da ezer egin baino lehen aldekoak eta kontrakoak ondo aztertzen dituenaren jokabidea?

  1. Zitala.
  2. Zuhurra.
  3. Ziurra.
  4. Zekena.

22. Bankuko lapurra.... Aukeratu jarraipen zuzena.

  1. bere senarraz, salatua atxilotu zuten.
  2. bere senarrak salatuta atxilotu zuten.
  3. bere senarrarengatik salatuta atxilotu zuten.
  4. bere senarrarengandik salatuta atxilotu zuten.

23. Ikusten al duzu zenbat jende ari den hurbiltzen? Erantzun egokia.

  1. Bai, hau jendearen sarrera!
  2. Bai, hau jendearen emana!
  3. Bai, hau jendearen hurbilketa!
  4. Bai, hau jendearen etorkizuna!

24. Osatu ondorengo adierazpena. Zalantzan egon nintzen, .......... eta ederki damutu zitzaidan!

  1. baina esanak esan
  2. baina esan banion esan nion
  3. baina esatea egin nuen
  4. baina esatean egin nuen

25. Orain ere lortu du horrek berea. Erantzun edo jarraipen egokia:

  1. Horrek benetan dakiela!
  2. Horrek bai jakiten duela!
  3. Horrek baietz jakin!
  4. Horrek bai jakin

26. Iragana gora-behera, elkarren arteko lankidetza sendotzen adostu zuten bi aldeek. Beste era batera:

  1. Iragana kontuan izanik, elkarri lanak ematea hobetsi zuten bi aldeek.
  2. Iraganeko kontuak alboratuz, bakoitzak bere lanari heltzea hitzartu zuten bi aldeek.
  3. Iragana alde batera utziz, elkarlana indartzea erabaki zuten bi aldeek.
  4. Iraganak bultzaturik, elkarlanari hasiera ematea adostu zuten bi aldeek.

27. Miren Baionatik abiatu bide zen Parisa. Beste era batera:

  1. Nola edo hala, Miren Baionatik abiatu zen Parisa.
  2. Miren Baionatik bakarrik abia zitekeen Parisa.
  3. Dirudienez, Miren Baionatik abiatu zen Parisa.
  4. Bidez, abiatzekotan Miren Baionatik abiatu zen Parisa.

28. Zein esaldi da ortografikoki zuzena?

  1. Ramon Saizarbitoria (idazlearen) Hamaika Pauso nobela erosi genuen.
  2. Zer diozu? Otto Pette dela liburuaren izenburua?
  3. Bai hemen hemen dago zuen txakurra.
  4. Lehentxeago ikusi duzun gizona, gure osaba da.

29. Zuk garbitu ……. lehortu ……. nik ontziak.

  1. hala ditzaket
  2. ahala ditzaket
  3. ahala ditzazket
  4. ala ditzazket

30. Ipuin baten hasieran:

  1. Hala bazen ez bazen…
  2. Halako batean…
  3. Egunen batean…
  4. Behin batean.

31. Zeozer handia irabazi duen adiskideari, zer ez zenioke esango?

  1. Portatu haiz, gero!
  2. Bejondeizula.
  3. Hi haiz hi!
  4. Zorion ugari!

32. Ondoko hitzetako bat ez dago ondo idatzita. Zein?

  1. Itxaropena.
  2. Otsoa.
  3. Itxua.
  4. Mahatsa.

33. Aitona, zu gaztetan soldadutzara joan al zinen? Aukeratu erantzun egokia.

  1. Beharko joan!
  2. Jakina, behar-beharrean!
  3. Bai, baina indarrera!
  4. Bai horrenbestez!

34. Errua gurea izan da.... Aukeratu jarraipen egokia:

  1. Gugandik bakoitzak onartu beharko dugu gurea.
  2. Gutariko bakoitzak onartu beharko du berea.
  3. Gutako bakoitzak onartu beharko dugu gurea.
  4. Guretako bakoitzak onartu beharko du berea.

35. Orain betarik ez baduzu, ….. zoazenean egin ….. erosketak. Hautatu bikote zuzena:

  1. etxeruntz ditzazkezu
  2. etxeruntz ditzakezu
  3. etxerantz ditzazkezu
  4. etxerantz ditzakezu

36. Hurrengo multzoetatik zein ez da egokia?

  1. Begi lerdena.
  2. Ateraldi xelebrea.
  3. Behar gorria.
  4. Argi motela.

37. Hartzak ardia errekan hil zuen. Jarraipen egokia:

  1. Ere bai han hil zuen behia.
  2. Behia ere han hil zuen.
  3. Behia ere bai han hil zuen.
  4. Behia baita ere han hil zuen.

38. Zer diostazu? Ez dutela ondo elkar hartu? Aukeratu erantzun egokia.

  1. Ez, ez dira ondo eraman.
  2. Ez dute, ez, elkar barkatu.
  3. Ez. Elkar banandu dira.
  4. Ez ba, tirabirak izan dituzte.

39. Gure alabak gaua …. pasatu du. Zein da desegokia?

  1. negar zotinka
  2. negar-malkotan
  3. negar hustuta
  4. negar batean

40. Nola irakurtzen da 2/5?

  1. Bitik bost.
  2. Bi bost.
  3. Bi bosgarren
  4. Bi bosten.

41. Zein dago oker?

  1. Lagunduko dizut.
  2. Deituko dizut.
  3. Itxarongo dizut.
  4. Gonbidatuko dizut.

42. Hori ondo egingo …. askoz hobeto ibiliko…

  1. bagenuen ginatekeen.
  2. bagenu ginateke.
  3. bagenuen ginen.
  4. bagenu ginen.

43. Norbaiten esanak harridura edo asaldura sortzen duela adierazteko:

  1. Hau esan ere!
  2. Esan egin ere!
  3. Jesus! Esatea ere!
  4. Esan bazuen esan zuen!

44. Hauxe da arlote horren filosofia: ni ondo bizi eta besteak…

  1. salda bero!
  2. hor konpon!
  3. kili-kolo!
  4. auskalo!

45. Udalak auzitan jartzen du lege berri honek lantegi kutsatzaileen isurketak eragozteko duen baliagarritasuna. Beste era batera:

  1. Kutsadura eragoztearren, udalak bat egiten du lege berriarekin.
  2. Isurketak egingo dituzten lantegi berriak irekitzea eragotzi nahi du legeak.
  3. Lantegien isurketak udalarentzat auzi larria direnez, lege berria proposatu du.
  4. Udalak lege berriaren eraginkortasunez zalantzak ditu.

46. Zein esalditan dago utikan hitza ondo erabilita?

  1. Jarraitu eserita zaudeten tokitan, utikan!
  2. Etor zaitezte nigana segituan, utikan!
  3. Ez zaituztet gehiago ikusi nahi! Utikan!
  4. Mesedez, etorriko al zinateke nigana, utikan!

47. Zein da zuzena euskara batuan?

  1. Lagunak gustura zebiltzaten.
  2. Nahi duzuenean etor zaitezkete.
  3. Liburu guztiak irakur ditzazkegu.
  4. Haurrak mendira zihoazten.

48. Zein dago oker?

  1. Etxeko balkoian.
  2. Egin nahiean.
  3. Gaur gauean.
  4. Hilaren lauan.

49. Bideragarritasun plana kaleratze plana baino ez da, eta enpresak besteko ardura du langile-batzordeak. Beste era batera esanda:

  1. Bideragarritasun planaren ondorioz kaleratzeak izango dira, eta errua enpresaren arduradunena da.
  2. Bideragarritasun planak kaleratze plana dakar berekin, eta langile-batzordeak ere badu zer esana.
  3. Bideragarritasun plana kaleratze plana baino lehenagokoa da, bereziki langile-batzordeagatik.
  4. Bideragarritasun plana kaleratze plana baino hobea da, nagusiki enpresaren ardurari esker.

50. Zer ordutan elkartuko gara? Aukeratu erantzun zuzena.

  1. Bederatzitan.
  2. Zazpi t’erditan.
  3. Seietan.
  4. Zortziretan.

51. Zelan aritu ziren bertsolariak?

  1. Denek ondo.
  2. Gero eta gehiago kantatu, gero eta hobeto.
  3. Zeinek zein beti.
  4. Zein baino zein aspergarriago.

52. Zein da zuzena?

  1. Mundu guztiari arduratzen diona dirua da.
  2. Izugarri harritu zidan berri hark.
  3. Gurasoek garaiz etxeratzera behartzen dute.
  4. Oporrek jendeari asko lasaitzen die.

53. Zein da zuzena?

  1. Han denak ziren barreak eta algarak; hemen, ostera, betilun egon ziren.
  2. Birmoldaketaren esker, hainbat fabrika aurrera aterako da.
  3. Hori ere bada gaur egun fede gutxiago dagoelakoaren seinale.
  4. Baina horrek badu ere bere alderdi txarra.

54. Arreba Gabonetan ikusteko irrikan zaude, ezta?

  1. Etor dadin.
  2. Bai, etorriko ahal da!
  3. Bai, etortzea!
  4. Bai horixe,etortzeko!

55. Zein dago oker?

  1. Dirurik gabe.
  2. Kalearen zehar.
  3. Zutaz gain.
  4. Etxetik at.

56. Non dago Sortavala hiria? Ez dakit, .... Zein da jarraipen egokia?

  1. ikusgai dago!
  2. auskalo!
  3. non-nahi!
  4. nornahik daki!

57. Badakigu hori gertatzea zaila dena; dena den, une batez ...... egia dela. Zein dago oker?

  1. suposa genezan
  2. eman dezagun
  3. demagun
  4. jo dezagun

58. Zein da zuzena?

  1. Hil honetan lau liburu irakurri egin ditut.
  2. Erloju hori hamaika mila pezeta ordaindu egin zuen.
  3. Erregalatu ez; saldu egin zidaten txakurra.
  4. Atzo hamar kilometro ibili ginen eta gaur hamabi ibili egin gara.

59. Esaiozue nahi ...Osatu aukera zuzenaz.

  1. balu, etortzea.
  2. baduela,datorrela.
  3. baduela, etortzea.
  4. badu, etortzeko.

60. Hurrengo onomatopeietatik bat oker dago. Zein da?

  1. Plaust!, jausi zen lurrera.
  2. Hor dabiltza txipli-txapla uretan.
  3. Ateak kask-kask jo zuen.
  4. Tiroa jo zuen: bang!

61. Esaten ez bazaio ere, gaixoa ...... jabetzen da.

  1. duenez
  2. zer duenez
  3. zer duenaz
  4. zer duen

62. Elkarlanean aritu behar badugu, elkarren berri izatea ....... da.

  1. nahikorik
  2. ezinbestekoa
  3. halamoduzkoa
  4. gehiegizkoa

63. ...... grebak Bilboko portua geldiarazi du.

  1. Zamalarien
  2. Zamaketarien
  3. Zamarien
  4. Zamaltzainen

64. Nondik nora jo ez dakiela dabil. Bestela esanda:

  1. Zirt edo zart egin du, bere ibili zoroan.
  2. Erabat okertuta dabil, batera eta bestera.
  3. Zeharo txolinduta dago, harantz eta honantz.
  4. Noraezean dabil batetik bestera.

65. Hau euri zaparrada! Jarraipen egokia:

  1. Bai, gogotik ari du!
  2. Bai, ezari-ezarian ari du!
  3. Bai, mara-mara ari du!
  4. Bai, pitxerkadaka ari du!

66. Afari-legea egin dugu. Zer egin dugu?

  1. Sekulako afaria egin dugula.
  2. Afaria-edo egin dugula.
  3. Afariak egiteko araua jarri dugula.
  4. Legezko afaria egin dugula.

67. Zein da zuzena?

  1. 1996ko maiatzaren 1a.
  2. 1996ko maiatzak 1a.
  3. 1996eko maiatzak 1.
  4. 1996.ko maiatzak 1.

68. Gehienak errepidea egitearen alde geunden. Nik, .... , ez nuen zalantzarik.

  1. alabaina
  2. ostera
  3. aitzitik
  4. behinik behin

69. Josune entzute handiko emakumea da. Hau da:

  1. Besteren arazoak ulertzeko gai da.
  2. Iritzi desberdineko jendeari entzuten dakiena da.
  3. Entzumen onekoa da.
  4. Oso ezaguna da.

70. Hurrengo esaldietako bat txarto dago. Zein da?

  1. Kontu handiz erabili ezean, hautsi ere egin daiteke erloju hori.
  2. Bisitatuko gintuela ere agindu zigun, baina...
  3. Zeuk ere badakizu zer egin, ez jarri albora begira.
  4. Etorri dira ere Berangoko lehengusu-lehengusinak, zelan ez!

71. Nire ustetan ez ..... horrela egin beharko.

  1. legoke
  2. lezake
  3. litzateke
  4. liteke

72. Ondoko multzoetako batean badago hitz bat gaizki idatzita. Zein multzotan?

  1. Zimurtu, zator, sabel, salatu.
  2. Kokots, maratz, adats, itsu.
  3. Saihets,ostu,oihu, lehertu.
  4. Uhin, leial, uharte, lehoi.

73. Hau tripazorria! Zer esan nahi du?

  1. Betekada itzela.
  2. Barrez lehertzeko gogoa.
  3. Izugarrizko tripako mina.
  4. Gose galanta.

74. Gauza gogorrak esan zizkiguten. Beste era batera esanda:

  1. Adarra jo ziguten galanto!
  2. Inon direnak entzun genituen.
  3. Behin betikoak aditu genizkien.
  4. Azal-azalekoak esan zizkiguten.

75. ...... Hamabiak dira, itzali telebista eta segi ohera! Agindu honentzat hasierarik egokiena.

  1. Zer partidu eta zer istorio!
  2. Hara zer kontzertua!
  3. Zer kontzertu demonio!
  4. Zer partidu eta zer partidu ondo!

76. Langileen gurariari sarriegi men egitea egotzi diote. Beste era batera:

  1. Langileen aurrean maizegi amore ematea leporatu diote.
  2. Langileen nahiak sarriegi zapustea egotzi diote.
  3. Langileak menpekotasunez tratatzea bizkarreratu diote.
  4. Langileen aurrean menpekotasunezko erlazioak izatea egotzi diote.

77. Zein ez da egokia?

  1. Harremanak ebaki dituzte.
  2. Soka eten da.
  3. Bizarra moztu du.
  4. Egurra txikitu dute.

78. Zertan datza arazoaren muina? Bestela esanda:

  1. Zein da arazoaren funtza?
  2. Zein da koskaren gakoa?
  3. Zein da gakoaren koska?
  4. Non dago atarramendua?

79. Sagarrak ostu eta oraingoan alde egin didazue, baina hurrengoan ordainduko duzue,...

  1. ederki ordainduko duzuenez!
  2. beranduago edo goizago!
  3. jainkoarren!
  4. garestiegi gainera!

80. Langilea harroputz xamarra da. Lan txukuna egin duela aipatu diotenean, zer erantzun du?

  1. Hutsaren pare!
  2. Ahal dudana egin dut.
  3. Zer uste zenuten, ba?
  4. Saiatzen naiz.

81. Jaialdiaren antolamendua gure gain utzi dute. Hau da:

  1. Gure gainetik daudenek egin beharko dute.
  2. Gu aparte geldituko gara.
  3. Egin dezakeguna baino gehiago da.
  4. Geuk antolatu behar dugu dena.

82. Hautatu zuzena:

  1. Gazte hori txorakeriak egiten ari da.
  2. Gazte hori txorakeriak egiteari ekin dio.
  3. Gazte horrek txorakeriak egiten hasi da.
  4. Gazte horrek txorakeriak egiten ari da.

83. Hurrengo hitz sortetan bat lekuz kanpo dago. Zein da sorta hori?

  1. Oinordekoa, maiorazgoa, premua, umezurtza.
  2. Printzea, erregea, printzesa, erregina.
  3. Sorta, multzoa, taldea, bilduma.
  4. Tontorra, gailurra, gaina, erpina.

84. Arras nekatuta. Zein ez da sinonimoa?

  1. Nahikoa nekatuta.
  2. Guztiz nekatuta.
  3. Zeharo nekatuta.
  4. Erabat nekatuta.

85. Ortografiaren aldetik, zein da zuzena?

  1. Hara zer esan zidan; bera ere gu bezala, poz,pozik zegoela.
  2. Hara, zer esan zidan: bera ere, gu bezala, poz-pozik zegoela.
  3. Hara zer esan zidan: bera ere, gu bezala, poz-pozik zegoela.
  4. Hara zer esan zidan, bera ere, gu bezala, poz pozik zegoela.

86. Zein hitz bikote ez da egokia?

  1. Lur eskuzabala.
  2. Ur geza.
  3. Arazo korapilatsua.
  4. Pertsona zatarra.

87. Zein da zuzena?

  1. Oraindik ere jasaten ari dudalako esan dut hori.
  2. Ariketa guztiak ondo egiten saiatuko dut.
  3. Oporrak egingo ez balira, hotelek ez zuten negoziorik egingo.
  4. Batzuetan ezin zara kalean ibili.

88. Zein da egokiena? Bere burua ... duena ... da.

  1. ederrezten koitadua
  2. handitzen puztua
  3. goresten harroa
  4. zigortzen makala

89. Komunikazioaren sasoia omen den honetan berriemailea dugu ororen gainetik eta batik bat gauza guztien aurrean. Beste era batera:

  1. Berriemaileak ondo ezagutu behar du bere garaia.
  2. Berriemaileak beste alde guztiei alde egiten die.
  3. Berriemaileak izugarrizko presentzia du gaur egun.
  4. Berriemaileak behar luke komunikazioaren zutabe.

90. Mirenek garaiz deitu izan ….. ez ….. atzoko hitzaldia galduko.

  1. balizue zenuten
  2. balizue zenukete
  3. bazizuen zenuketen
  4. balizueke zenuketen

91. Jarraitu beharreko bidea erakusten duen bide-seinale batean:

  1. Herriko erdia
  2. Erdibidea
  3. Erdialdea
  4. Herriaren erdia

92. Zein da zuzena euskara batuan? Batek daki Ainhoak zer …

  1. dion!
  2. dioten!
  3. dinoen!
  4. dioen!

93. Ezezagun bat aurkeztu berri dizutenean, zein da egokiena?

  1. Kaixo, motel!
  2. Luzatu bostekoa!
  3. Eutsi goiari!
  4. Urte askotarako!

94. Egon zaitez horretan! Hurrengo zein esaldiren jarraipena izango litzateke?

  1. Garaipenik garaipen omen zabiltza.
  2. Iaz garaipen asko lortu dituzula?
  3. Pilotan zuk niri irabazi?
  4. Oso ondo ari zara.

95. Berehalakotasunaren premietatik at, egungo joeraren aurrez aurre –baina ez aurka- beste hautakizun bat eskaini nahi genuke. Beste era batera:

  1. Berehalakotasunaren premiei aurre egingo dien hautakizun bat eskaini nahi genuke.
  2. Arazoen berehalakotasunak behartzen gaitu gure hautakizuna aurkeztera.
  3. Egungo joerei aurre hartuko dien hautakizun bat eskaini nahi genuke.
  4. Egungo joeren alboan, berehalakotasunak baldintzatu gabeko aukera bat eman nahi genuke.

96. Esne-mamitan hazia da Mikel. Hortaz,

  1. jendetasun-arauak barneratuak ditu.
  2. behar txikienak ere ase dizkiote.
  3. etxeko lan gogorrak egin ditu.
  4. prestakuntza oso ona jaso du.

97. Patxi … besteak ere leher eginda daude.

  1. ez
  2. ezean
  3. ez ezik
  4. ezik

98. Zein da zuzena?

  1. Ez dakit zenbat etorriko direnik.
  2. Hemen ez dago zuen hirian adinako kutsadurarik.
  3. Presidentea gaixorik dagoenaren zurrumurrua zabaldu da.
  4. Gero eta handiagoa, gero eta beldurtiago.

99. Zein da zuzena?

  1. Lehen ez zeuden gaur egun dauden aurrerakuntzarik.
  2. Jendeak dena gaizki dagoela uste du.
  3. Ez dakizkit ariketa hauek egiten.
  4. Liburuak irakurtzea gustatzen al zaizkizu?

100. Telebista gehiegi ….. buruko mina izaten dut.

  1. ikusiz gero
  2. ikusi ezgero
  3. ikusiez gero
  4. ikusi ezkero

 

ZUZENKETA-ORRIA

  1. a

  2. b

  3. a

  4. c

  5. a

  6. b

  7. b

  8. b

  9. b

  10. d

  11. c

  12. c

  13. b

  14. b

  15. d

  16. d

  17. c

  18. a

  19. b

  20. d

  21. a

  22. b

  23. d

  24. c

  25. d

41. d

42. b

43. c

44. b

45. d

46. c

47. b

48. b

49. b

50. c

51. d

52. c

53. a

54. b

55. b

56. b

57. a

58. c

59. d

60. d

61. d

62. b

63. c

64. d

65. a

 

66. b

67. a

68. d

69. d

70 d

71. c

72. a

73. d

74. b

75. d

76. a

77. a

78. a

79. a

80. c

81. d

82. a

83. a

84. a

85. c

86. a

87. d

88. c

89. c

90. a

 

91. c

92. d

93. d

94. c

95. a

96. b

97. a

98. b

99. b

100 a

 

 

 

Sartu eusk@ltegira!