www.santurtzieus.com

EGA:ATARIKO PROBA

2002-9-21

 

ENTZUTEZKO ULERMENA

LEHEN ATALA

1. Mendizaletasunik ba zuen umetan?
  1. Aparteko zaletasuna zuen haurtzarotik.
  2. Haurtzaroan aldapak ez zituen oso atsegin.
  3. Txiki-txikitatik eskalatzaile amorratua izan da.
2. Eskalatzera urrutira joatea atsegin zuen?
  1. Ez, nahiago zuen etxe inguruan ibili.
  2. Perdidora eta Pirinioetara maiz joaten zen bere anaiarekin batera.
  3. Bai, etxe inguruan ibiltzea baino nahiago.
3. Amazuloa izan zen?
  1. Bai, oso ongi gogoratzen du.
  2. Hala esan badiote ere, ez du ondo gogoratzen.
  3. Euren arreba hala izan bazen ere, bera ez.
4. Noiz hasi zen futbolean?
  1. Mendian hastearekin batera.
  2. Mendian lehenago hasi zen futbolean baino.
  3. Bere garaiko gehientsuenak bezala, oso umetan.
5. Nolako futbolaria izan zen?
  1. Trebeziarik ez zuen,indarra bai.
  2. Indartsua bezain abila.
  3. Itsu-itsua.
6. Zergatik utzi zuen futbola?
  1. Jarraitzeko aukera handirik ez zuelako.
  2. Mendizaletasunak gehiago asetzen zuelako.
  3. Mendizaletasuna eta futbola ezin zituelako uztartu.

BIGARREN ATALA

7. Hitz egin nahi al du Gasherbrumm II mendian gertatutakoaz?
  1. Inoiz ez du arazorik izan.
  2. Arazorik ez du, baina ez du hitz egin nahi.
  3. Horrelako gauzei buruz hitz egiteko ez da pertsona oso irekia.
8. Felixen pioleta eramango al du Annapurnara?
  1. Ez, oso ongi gordea du.
  2. Agian eramango du.
  3. Ez du zalantzarik: eramango du.
9. Zein bide hautatu dute Annapurnara igotzeko?
  1. Errazena eta arrisku gabea.
  2. Zailean eta arriskurik gutxien duena.
  3. Gailurrera iristeko zailena eta arriskutsuena.
10. Prestaketa-lanak luzeak izaten al dira?
  1. Bai, denbora luzea eramaten dute.
  2. Gauza asko nahasten zaizkienez,oso prestaketa laburra egiten dute.
  3. Esperientzia handia dutenez, gero eta denbora gutxiago behar izaten dute.
11. Mendiak ematen al du bizitzeko adina?
  1. Badira mendiak igotzetik bizi diren profesionalak.
  2. Mendia bere inguruko hainbat jarduerarekin lotu behar da.
  3. Mendiak berak bakarrik ez; beste kirol batzuk ere egin behar dira.

HIRUGARREN ATALA

12. Zer dio eskaladaz?
  1. Utzi samartuta zuten modalitatea berreskuratu dutela.
  2. Azken hamarkadan maiz egin duten modalitatea dela.
  3. Berak nahiago duela mendi handietan ibili, zortzi milakoetan.
13. Zer moduz konpontzen da kopiloto lanetan?
  1. Tentsio uneak oso latzak izan ohi dira.
  2. Oso lan zaila da.
  3. Bera saiatzen da ahalik eta ongien konpontzen guztiekin.
14. Kontabilitateari buruz zer dio?
  1. Gastuak zuritzeko eskatzen diotenez., ongi apuntatu beharra izaten duela.
  2. Poliziak eskatzen diela.
  3. Etxekoei gastuak txukun aurkeztea gustatzen zaiola.
15. Bidaietan poliziak eskupekorik eskatzen al die?
  1. Berari tramiteak behar bezala egitea gustatzen zaio.
  2. Telefonoak legeztatu behar direnean soilik.
  3. Ahal duten moduan moldatzen dira: iruzurrak, eskupekoak...
16. Musean jokatzeaz zer dio?
  1. Espedizioetan dezente jokatzen dela.
  2. Berak noizbehinka jokatzen duela; gehienetan begira egoten dela.
  3. Bere anaia zenak jokatzen zuela.

ENTZUTEKO ULERMENAREN AMAIERA

 

17. Afaldu bai, baina ez dute euren platera ere jaso. Aukeratu erantzun egokiena:
  1. Alfer-alferrak!
  2. Alfer-alferrik!
  3. Alferrak halakoak!
  4. Nolako alferrak!

18. Hurrengo esaldietatik zein da zuzena euskara batuan?

  1. Alkohol gehiegi edateak bere gibela kaltetzen ari da.
  2. Gatz asko ekarri dizkigu Estatu Batuetatik.
  3. Jatetxe bertan jan genuen aurreko aldian ere.
  4. Norberak gustuko duenetik bizitzea zoragarria da.
19. Asmoak hor daude; orain lanari ................ behar. Aukera ezazu erantzun egokiena.
  1. utzi
  2. jardun
  3. oldartu
  4. ekin
20. Sekulako poza hartuko ..................... berarekin joango .....................
  1. luke / bazina
  2. zuen / bazinake
  3. zukeen / bazinan
  4. du / bazinen

21. Izan al duzu inoiz bizkarreko minik? Zein dago GAIZKI

  1. Noiz edo noiz izan dut.
  2. Behin edo behin izan dut.
  3. Ez.Inoiz.
  4. Behin izan dut.
22. Zer moduz, Jon? Zein da erantzun egokia?
  1. Hementxe, ba, egonean!
  2. Hementxe, tiratzen!
  3. Hementxe, jarraian aurrera!
  4. Hementxe, egoten!
23. Ez du egia aitortuko ...............bere burua estu ikusi arte.
  1. nahiz eta
  2. hala ere
  3. harik eta
  4. baizik eta
24. Familiaren ondasunen jabe egiten den pertsona:
  1. Maizterra
  2. Oinordekoa
  3. Dirujabea
  4. Senidea
25. Aurrerantzean gogotik egin beharko duzu lan: astean hamar ordu gehiago! Aukeratu erantzunik egokiena.
  1. Baita zera ere!
  2. Hori ere, jakina!
  3. Falta zitzaiguna!
  4. Gozoa nago ni!
26. Pellok oporretan joan nahi zuen. Mirenek, ............, mendia gustukoago zuen.
  1. bidenabar
  2. behinik behin
  3. ostera
  4. bide batez
27. Bere mundualdia, berrogeita hemezortzi urtez luzatu zen, eta laurogeita hamar urte bete ditu aurten bere heriotzaldiak. Beste era batera esanda:
  1. Bidaiatzen 58 urte eman zituen eta 90 urtez hil zen.
  2. 58 urtez ibili zen etxetik kanpo eta aurten hil da 90 urte zituela.
  3. 58 urtez bizi izan zen eta hil zenetik 90 urte bete dira aurten.
  4. Beste 58 urtez bizi izan zen munduan eta 90 urte izango lituzke orain.
28. Bere burua zuritu nahi izan zuen, baina ezin. Zer esan nahi du?
  1. Ez zuen arrazoirik aurkitu bere hutsegitea justifikatzeko.
  2. Ilea tindatu zuen, baina ez zitzaion zuri geratu.
  3. Makina bat denbora pentsatzen pasatu zuen, baina ezin burura etorri.
  4. Bere buruari kalte egiten saiatu zen.
29. Alaba bientzat ekarri zituen opariak: ................. liburuak eta ................... diskoak
  1. batentzat besteentzat
  2. batentzako bestearentzako
  3. batarentzat bestearentzat
  4. batarentzat besterentzat

30. Taniaren aldean lan asko egin du Junek. Hau da:

  1. Junek Taniaren ondoan lan egiten du.
  2. Taniarengatik ez balitz Junek ez luke hainbeste lan egingo.
  3. Bien artean lan asko egin dute.
  4. Junek Taniak baino lan gehiago egin du.
31. Nola idazten da 1.752 zenbakia?
  1. Mila eta zazpiehun eta berrogei eta hamabi.
  2. Mila zazpiehun berrogeita hamabi.
  3. Mila zazpirehun berrogeita hamabi.
  4. Mila zazpiehun eta berrogeita hamabi.

32. Hondakinak labe handi batean ............ dituzte.

  1. ezereztatu
  2. erraustu
  3. erretxindu
  4. xehatu
33. Musika jaialdira joan eta goizaldeko ....................etorri zitzaigun etxera.
  1. hirurak jota
  2. hiruretan jota
  3. hiruretan pasa
  4. hiruretatik pasa
34. Txakurrari zorriak ken ..................... eman dizut ukendu hau.
  1. diezaiezun
  2. diezaiozun
  3. diezazkiozun
  4. ditzazun
35. Hizkuntza gaelikoaren berpizte prozesuan gurasoen ausardia eta presioa funtsezko gertatu dira. Beste era batera esanda
  1. Gaelikoaren aldeko prozesuan gurasoen ausardia eta presioa hutsaren hurrengo izan dira.
  2. Gurasoen ekimena eta presioa funts gutxikoak izan dira gaelikoa berpizteko orduan.
  3. Gurasoen ahalegin eta presioa funtsean geratu dira gaelikoa berpizteko bidean.
  4. Gurasoen kemena eta presioa garrantzi handikoak izan dira gaelikoa berpizteko bidean.
36. Zerbait erabat ukatzeko:
  1. Ezta ere!
  2. Bai, gero!
  3. Bai zera!
  4. Ezta bat ere!
37. Bere burua idazletzat jo ez arren, liburu asko argitaratu ditu Ixiarrek azken urteetan.
  1. Ixiarrek idazlea dela aitortzen du.
  2. Ixiarrek ez du uste idazlea denik.
  3. Ixiarrek ez du libururik idatzi azkenaldian.
  4. Ixiar idazlea da, baina ez du idazten.
38. Karmelek irrist egin eta belauna hautsi du eskailerak ...
  1. jaisten bitartean
  2. jaistean.
  3. jaisten dela.
  4. jaistekotan.
39. Denen ahotan dabilen berria norbaitek ez jakiteak sortzen dizun harridura adierazteko:
  1. Asko da, ba, zuk hori ez jakitea!
  2. Hori ere jakin behar ez!
  3. Jakingo ez jakingo zaude oraingoan ere!
  4. Harrigarria horren ezjakina izatea!
40. Euskara batuan hurrengo zerrendetatik bakarra da zuzena:
  1. erraz, umil, hasiera
  2. hasarre, bezala, igerri
  3. Horregaitik, bildur. eskeintza
  4. Ihaz, zihur, hospital.
41. Gurasoekin haserretu ondoren, .................... egin ditu Jontxu bihurriak!
  1. okerrak
  2. deabruak
  3. gaiztoak
  4. maltzurrak
42. Eibarko Datac etxea da lotura-lanak egiteaz ................ Zein da amaiera zuzena?
  1. arduratuko duena
  2. arduratuko dena
  3. arduratuko duenak
  4. arduratuko denak
43. Unaik bere hitz jan duelakoan gaude.
  1. Esan duenaz lotsaturik dagoela uste dugu.
  2. Berak esandakoek kalte handia egin diotela uste dugu.
  3. Mikelek esandako guztiak irentsi dituelakoan gaude.
  4. Agindutakoa ez duela bete uste dugu.
44. Ondoko multzoetako batean hitz bat TOKIZ KANPO dago. Zeinetan?
  1. Hegaluzea, legatza, marrazoa, mihi arraina
  2. Astoa, mandoa, behorra, moxala.
  3. Azeria, erbia, azkonarra, kaioa.
  4. Zozoa, txepetxa, belea, mirua.
45. Ba ................. daki horrek zer esaten duen?
  1. omen
  2. ahal
  3. ote
  4. ohi
46. Zein da ume koxkorra?
  1. Hazi xamarra dagoena.
  2. Kosk egiten duena.
  3. Kaskagogorra dena.
  4. Jaio berria dena
47. Zein dago zuzen idatzita?
  1. Iaz "Giza-Eskubideen Deklarazioaren" 50. urtehurrena ospatu zen.
  2. Iaz "giza eskubideen deklarazioaren 50garren urtehurrena" ospatu zen.
  3. Iaz Giza Eskubideen Deklarazioaren 50. urteurrena ospatu zen.
  4. Iaz, "Giza-Eskubideen Deklarazioa"-ren 50garren urteurrena ospatu zen.
48. Azken egunean aurkeztu zuen proiektua. Zein dago GAIZKI?
  1. Doi-doi bukatu zuen.
  2. Adi-adi bukatu zuen.
  3. Justu-justu bukatu zuen.
  4. Ozta-ozta bukatu zuen.
49. Noren antza du umeak? Diotenez, ...................... eman du.
  1. amatara
  2. amarentzat
  3. amara
  4. amarekiko
50. Alderdikideen arteko tirabirek sortutako ulermen-arazoek eragin dute idazkariak negoziazio guztiak bere gain hartu izana. Hots:
  1. Alderdikideen arteko tirabirak direla eta, idazkariari gainera erori zaizkio arazoak.
  2. Alderdikideen arteko konponezinak direla eta, negoziazioak idazkariaren esku geratu dira.
  3. Negoziazio gogorrak dira eta horregatik hainbat arazo eta tirabira sortu da idazkariarekin.
  4. Alderdikideek eragin dute idazkariak negoziazioetan arazoak eta tirabirak izatea.
51. Edonori gerta ....................... hori, noski!
  1. diezaioke
  2. litzaioke
  3. dakioke
  4. ahal zaio
52. Ondorengo zerrendetako batek GAIZKI idatzitako hitz bat du:
  1. Zeharo, arotz, oihan, hurbil.
  2. Garrantzitzu, itsu, hausnartu, mehar.
  3. Alfer,leize, estu, umore.
  4. Haran, lehor, ergel, deiadar.
53. Bazatoz azokara gurekin? Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Ezin dut, hau bukatu behar dut-eta.
  2. Ezin dut, hau bukatu behar dudala.
  3. Ezin dut, hau bukatu beharrez nago.
  4. Ezin dut, hau bukatzeko.
54. Bilboko Guggenheimek iragarritako aurreikuspenak errotik aldarazi ditu New Yorken jazotakoak.
  1. New Yorkeko gertakariek Bilboko museoan ere eragina izan dute.
  2. Bilboko museoak aurreikusi zuen AEBetan gertatu zen aldaketa.
  3. AEBetan gertatu zenak aurreikusten du Guggenheimen aldaketak izango direla.
  4. Errotiko aldaketa haiek egitasmo berriak ekarri dituzte AEBetara nahiz Bilboko Guggenheimera.
55. Zein da zuzena?
  1. Semea aita bezala da: oso argala.
  2. Aspalditik nekazarien egoera larri xamar dela badakigu.
  3. Ehunka gaixo sendatzen ari dira homeopatiaren esker.
  4. Ekarri nizkion liburuak ez ziren bere gustukoak izan.
56. Hori da, hori, partidua!
  1. Bai, hala-nolakoa!
  2. Bai, hala moduzkoa!
  3. Betierekoa!
  4. Bai, egundokoa!
57. Zeinetan dago marratxoa zuzen?
  1. Gorri-gorria
  2. Atzekoz aurrera.
  3. Batik-bat.
  4. Goizean-goiz.
58. Ikerrek bizikleta Gasteizen erosi zuen. Aukeratu erantzun egokiena:
  1. Joxek Gasteizen erosi zuen ere bai.
  2. Joxek ere bai hantxe erosi zuen.
  3. Joxek baita ere Gasteizen erosi zuen.
  4. Joxek ere hantxe erosi zuen.
59. Laster jaioko zaizue umea. Zer duzue gurago, mutila ala neska?
  1. Hautatuz, nahiago neska.
  2. Berdin, nahiago neska.
  3. Aukeratzen, nahiago neska.
  4. Nik neuk, nahiago neska.
60. Zein dago zuzen idatzita?
  1. Gipuzkoako udal guztiek 2003. urteko urtarrilaren 1etik aurrera eskainiko dituzte zerbitzu horiek.
  2. Gipuzkoako Udal guztiek 2003. urteko urtarrilaren 1tik aurrera eskainiko dituzte Zerbitzu horiek.
  3. Gipuzkoako udal guztiek 2003 urteko urtarrilak 1etik aurrera eskainiko dituzte zerbitzu horiek.
  4. Gipuzkoako Udal guztiek 2003. urteko urtarrilak 1tik aurrera eskainiko dituzte Zerbitzu horiek.
61. Egun hartan itsasoa ........................ zegoen.
  1. zurrun
  2. patxadaz
  3. bare
  4. motel
62. Zein erabiltzen da oso azkar egin duela esateko?
  1. Tupustean.
  2. Zartakoan.
  3. Aitaren batean.
  4. Itsumustuan.
63. Nora joan ................. ezustekoren bat gertatu balitzaizu? Zein da zuzena?
  1. zintezke
  2. zintezkeen
  3. zenezakeen
  4. ahal zara
64. Ondoko hitzetatik batek EZ du zerikusirik besteekin,esanahiari dagokionez.
  1. Irabazia
  2. Mozkina.
  3. Etekina
  4. Mutxikina
65. Zein dago GAIZKI idatzita?
  1. Zientzialaria
  2. Historialaria
  3. Biologolaria
  4. Ekonomialaria
66. Zuek garagardoa edango duzue, baina nik nahiago dut ur garbia izotzarekin. Erantzun egokiena:
  1. Ene bada bestea!
  2. Hau da bestea!
  3. Hara bestea!
  4. Nolako fina bestea!
67. Lehenengoari beti ............ bigarrena.
  1. darraio
  2. darraikio
  3. jarraitzen dio
  4. jarraikitzen dio.
68. Baten batek irrist egin du eta putzura erori da ia. Zer esango zenioke?
  1. Kontuz! Jausi barik!
  2. Kontuz! Erortzen zarela!
  3. Ezetz erori!
  4. Erortzen zarela, txo!
69. Lehen eskola egunean konturatzerako iritsi zitzaion irteteko ordua. Hortaz:
  1. Lehen eskola eguna berehala joan zitzaion eguna.
  2. Eskolara iritsi zenerako, irteteko ordua zen.
  3. Irteteko ordua iritsi arren, ez zen asko geroagora arte ohartu.
  4. Zain zegoenez, berehala ikusi zuen irteteko ordua zela.
70. Zuekin batera egingo al ditu Jonek etxerako lanak? Zein dago GAIZKI?
  1. Ez, bere kasa egin nahi omen ditu.
  2. Ez, bere kabuz egin nahi omen ditu.
  3. Ez, bere gisara egin nahi omen ditu.
  4. Ez, bere bizkar egin nahi omen ditu.
71. Lehen baino aberatsagoak gara eta, neurri berean, gero eta aberatsagoak izan nahiko genuke. Beste era batera esanda:
  1. Zenbat eta gehiago eduki, gero eta aberatsago izan nahi.
  2. Gero eta gehiago eduki, gero eta gehiago nahi.
  3. Zenbat eta gehiago eduki,orduan eta gehiago nahi.
  4. Gero eta gehiago eduki, gehiago nahi.
72. Zein da zuzena?
  1. Inola ere ez genituen itxaropenik galdu.
  2. Atzokoan zuk gezur galanta sartu didazun.
  3. Elkarren arteko lehian zebiltzan jo eta ke.
  4. Haserre bizian datozte Andoni eta zuzendaria.

73. Ez diot zuk esandakoari erreparatu. Zer esan nahi du?

  1. Ez dut horretan denbora galtzeko gogorik.
  2. Esanak esan. nik orain ezin dut ezer konpondu.
  3. Esan duzun horretan ez dut arreta jarri.
  4. Ez dut uste zuk esandakoa konponduko dudanik.
74. Ez naiz hemengoa; badut, ..............., hemengo kulturaren berri.
  1. halaber
  2. hala ere
  3. horrenbestez
  4. beraz
75. Puntuazioa kontuan izanik, zein da zuzena?
  1. Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki ... .Hemen denek dakite.
  2. Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki ... : hemen denek dakite.
  3. Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki, ... Hemen denek dakite.
  4. Nik badakit, zuk badakizu, honek badaki ... Hemen denek dakite.
76. Hori ere hor dabil galduta, ...............
  1. ezer egin ezik.
  2. zer egin ez dakiela.
  3. ezer egin ezean
  4. ezer egiterik jakin gabe.
77. Zein da zuzena?
  1. Alferrik da hamabost urtez ikastea, gero lanarik gabe aurkitzen bazara.
  2. Erabaki horrek zenbait enpresen liskarra eragin du.
  3. Lantegitik itzulitakoan nekatuegi zaude seme-alabei ipuintxoak kontatzeko.
  4. Ez zuk, ez bestek ez dit esango zer egin
78. Zein dago GAIZKI idatzita ondokoen artean?
  1. Bermeo eta Ondarroa Bizkaiko kostaldean daude.
  2. Arantzazu Oinatin dago.
  3. Hondarribitik Ermura egin zuten txangoa.
  4. Altzürükü Zuberoako herria da.
79. Behi eroen beldurrik gabe, jan dezagun txuleta eder bana eta ...................
  1. geroa etorriko da.
  2. gero, gerokoak!
  3. gero, auskalo!
  4. gero ikusten dugu.
80. Zer egingo ................... gaur igandea ......................
  1. zenuen / balitz
  2. zenuen / bazen
  3. zenuke / balitz
  4. zenukeen / bazen

81. Hegaztiak jan baino lehen zer egin behar da?

  1. Beratzen jarri.
  2. Lumatu.
  3. Zuritu.
  4. Irabiatu.
82. ..................... joan naiz jaialdi horretara. Zein hasiera dagokio?
  1. Gogotik kontran
  2. Gogoaren kontrara
  3. Gogoz kontra
  4. Gogoan kontra
83. Zein da zuzena? Horrelakoak ikusteko ez daukagu .......................
  1. zertarako hain urruti joan behar.
  2. zergatik hain urruti joan beharrik.
  3. zertan hain urruti joan behar.
  4. hain urruti joan beharrik.
84. ........................ ez duen zerrari ....................... esaten zaio. Osatu esaldia.
  1. Haginik / otzana
  2. Ebakitzen / ganibeta
  3. Zorroztasunik / kamutsa
  4. Kirtenik / xerra

85. Horrela lan egin eta aberastuko ez den gizonik ez dago. Hortaz:

  1. Horrela lan eginda edonor aberasten da.
  2. Lana eginda ere, bada aberastuko ez den gizonik.
  3. Horrela lan eginda kostako zaio aberastea.
  4. Horrela lan eginda ez da inor aberasten.
86. Ez haut berriro ikusi nahi neure begien aurrean. Aukeratu jarraipen egokia:
  1. Joan hadi lekutara!
  2. Hanka hemendik!
  3. Urrun nire begitik!
  4. Betoz berehala!
87. Egundokoak esaten ari ................... elkarri.
  1. dizkiote
  2. dira
  3. dituzte
  4. dizkiete
88. Oso gustukoak ditut odolkiak. Aukeratu jarraipenik egokiena.
  1. Lantzean behin jateko ez dira txarrak.
  2. Behinola jateko ez dira txarrak
  3. Lehenengo eta behin jateko ez dira txarrak
  4. Egunez egun jateko ez dira txarrak.

89. Nola irakurri behar da hurrengo eragiketa hau: 2/3 x 2/7 = 4 /21

  1. Bi heren bider zazpiren bi berdin lau hogeita baten
  2. Bi hiruren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.
  3. Bi heren bider bi zazpiren berdin lau hogeita baten.
  4. Bi heren bider bi zazpien berdin lau hogeita baten.

90. Ez genekien joan ala ez. Zalantzan geunden...

  1. joan ginenentz
  2. joatea edo ez.
  3. joateko omen
  4. joan ez joan.
91. Zein da zuzena?
  1. Musika itzali eta elkarrekin hitz egiten ez badugu, zertan bihurtuko gara.
  2. Elkarte hori jatorri eta iritzi askotako lagunek osatzen dute.
  3. Zorionez, istripu hartan ez ziren hildakorik egon.
  4. Telebistak amaitu du XX.mendearen zehar zabaldutako familia ohiturekin.
92. Oraingo mintzaldiek ere ez dute,mamiaren aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela esanda:
  1. Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste garai batekoak bezalakoak dira.
  2. Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten ziren, edukiari dagokionez.
  3. Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik, mamiagatik batez ere.
  4. Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute mami handirik.
93. Zein hitz bikote dago GAIZKI?
  1. Indabak beratu.
  2. Istripua suertatu.
  3. Prakak urratu.
  4. Betaurrekoak jantzi.
94. Zein da zuzena?
  1. Sarritan guraso eta irakasleek ikasleen interesei ez dizkiete jaramonik egiten.
  2. Umeek txikitatik zenbait balore ikasiko balituzte, gauzak errazagok izango ziren batxilerrean.
  3. Kontuak kontu, istripu larri hori askoz okerragoa izan zitekeen.
  4. Zein soineko polita ipini zaren, Ainhoa!
95. Harik eta lehiaketaren mamua uxatu arte, bertsolari hark ez zuen berea eman. Bestela esanda:
  1. Lehiaketaren kezka saihestea lortu arte ez zuen eman zezakeen guztia eman.
  2. Lehiaketaren mamua baztertu arte besteena baino ez zuen eman.
  3. Norgehiagoka hartan, mamuak mamu, ahal zuen guztia eman zuen.
  4. Lehiaketaren mamua erabat urrundu arte ondo baino hobeto aritu zen.
96. Zenbait adituren aburuz aurrekontu hauek ez dituzte EAEko biztanleen beharrizanak asetzen. Bestela esanda:
  1. Aurrekontu hauek ez dituzte EAEko biztanleen beharrak beteko zenbaiten ustez.
  2. Aurrekontu hauek ez dituzte asebeteko zenbait adituren beharrizanak.
  3. Aurrekontu hauen bidez EAEko biztanleen beharrak bete daitezke adituen ustez.
  4. Aditu batzuen ustez, EAEko herritar behartsuak nekez aseko dituzte aurrekontu hauek.

97. Ez dakizu zer gertatu den ala? Zelan hasi horri azalpena ematen?

  1. Hara, .......
  2. Hau da, .....
  3. Hurrengokoa, .............
  4. Hots, .............
98 Harriak buruan jota ere, gibel handi horrek .... Aukeratu jarraipen egokiena.
  1. zirkinik ere ez!
  2. zipitzik ere ez!
  3. tutik ere ez!
  4. zurtzik ere ez!
99. Bihar euria egingo du; ..........., ez dugu hondartzara joaterik izango. Aukeratu egokiena:
  1. beraz
  2. izan ere
  3. alabaina
  4. haatik

100. Amak:  Mikel, aurpegia garbitu al duzu?

Mikelek: Ez, ama.

Amak: Eta eskuak?

Mikelek: ............

  1. Ezetz!
  2. Ezetz, ba!
  3. Ezta zera ere!
  4. Ezta!

 

 

ZUZENKETA ORRIA

2002-09-21

1

B

21

C

41

A

61

C

81

B

2

A

22

A

42

B

62

C

82

C

3

B

23

C

43

D

63

B

83

D

4

C

24

B

44

C

64

D

84

C

5

A

25

A

45

C

65

C

85

A

6

B

26

C

46

A

66

C

86

B

7

C

27

C

47

C

67

B

87

B

8

C

28

A

48

B

68

A

88

A

9

B

29

C

49

A

69

A

89

C

10

C

30

D

50

B

70

D

90

D

11

B

31

D

51

C

71

C

91

B

12

A

32

B

52

B

72

C

92

B

13

C

33

A

53

A

73

C

93

B

14

A

34

C

54

A

74

B

94

C

15

C

35

D

55

D

75

D

95

A

16

C

36

C

56

D

76

B

96

A

17

C

37

B

57

A

77

D

97

A

18

D

38

B

58

D

78

B

98

A

19

D

39

A

59

D

79

B

99

A

20

A

40

A

60

A

80

C

100

D

 

Sartu eusk@ltegira!