www.santurtzieus.com

EGA:ATARIKO PROBA

2002-5-18

 

ENTZUTEZKO ULERMENA

LEHEN ATALA

1. Zergatik hautatu du Patagonia gaia?
  1. Jendeak ongi ezagutzen duelako.
  2. Gai honek erakarri egiten duelako
  3. Bertan ibilia delako.
2. Non kokatzen da Patagonia?
  1. Hego Amerikan, hegoaldean.
  2. Txilen, Puerto Mont inguruan.
  3. Argentinaren hegoaldean, Itsaso Antartikoraino hedatzen da.
3. Patagoniako eguraldiaz, zer dio?
  1. Bustia eta hezea dela
  2. Hotza eta lehorra dela
  3. Eguraldi mota ezberdinak daudela.
4. Bizi-baldintza egokiak al dira bertan?
  1. Egokiak dira gizon-emakume zurientzat.
  2. Indigenek ere nahiko lan dute han.
  3. Bertakoak ongi moldatzen ziren.
5. Biztanle dentsitateaz, zer dio?
  1. Antartikoko beste lurraldeetan baino txikiagoa dela.
  2. Oso jende gutxi bizi dela
  3. Antartikoko beste lurraldeetan baino jende gehiago bizi dela.

BIGARREN ATALA

6. Patagonian zein etnia indiar bizi ziren?
  1. Hiruzpalau aipatzen baditu ere, guztiak ez ditu ezagutzen.
  2. Onak, Yahganak, Teguelcheak eta Lacalufak.
  3. Onak eta Yahganak.
7. Zeri deitzen zioten "guanako txuria"?
  1. Antartikoan bizi ziren guanakoei.
  2. Beste lurralde batzuetatik eramandako ardiei.
  3. Guanakoa eta ardia gurutzatuz sortutako animaliei.
8. Ona indiarren bizimoduari buruz zer dio?
  1. Bale arrantzatik bizi zirela.
  2. Arrantzale iaioak zirela.
  3. Batez ere ehizatik eta arrantzatik bizi zirela.
9. Zein deitzen zaio termafrost?
  1. Urte osoan jelatuta dagoen lurrari
  2. Uretan jakiak izozteko erabiltzen duten sistemari
  3. Uretan jakiak hozteko dauzkaten hozkailu elektriko erraldoiei.
10. Yahgana emakumeei buruz zer dio?
  1. Beste etnietakoek ez bezala, eurek egiten zituztela lanik zailenak.
  2. Bizimodu erosoa zeramatela.
  3. Eurek egiten zutela lanik gehiena eta zikinena.

11. Nondik dator Patagonia hitza?

  1. Teoria bat baino gehiago dago, ez dago oso garbi
  2. Gaztelaniazko "Pata" hitzetik.
  3. Zenbait zalduneria-liburutan agertzen den mamua da.

HIRUGARREN ATALA

12. XIX. mendera arte bertako indigenak izan ziren Patagonian jaun eta jabe. Zergatik?
  1. Indiarrak, euren kultura aberatsari esker, garaitezinak zirelako.
  2. Aberastasun handirik ez zelako han.
  3. Bertako ez zirenentzat bizi-baldintzak eskasak zirelako.
13. Zein arrazoik bultzatu zuen Argentina Patagonia kolonizatzera?
  1. XIX. mendean ekoizpena handitzeko lurra behar zen.
  2. Basoetako egurra behar zen.
  3. Indiarrak menperatu nahi zituzten.
14. "Zerri gorria" aipatzen du. Nor da?
  1. Eskoziar jeneral ezaguna
  2. Hango "estancia" edo baserri bateko arduraduna.
  3. Indiarren etsaia, Argentinako lehendakari izatea lortu zuena.
15. Noiz desagertu ziren kultura indiar hauek?
  1. Oraindik irauten dute.
  2. XX.mendearen erdialdera.
  3. XIX. mendearen bukaeran.
16. Nor izan zen Drake pirata?
  1. Gaizkile ezaguna eta pirata.
  2. Nabigatzaile eta zaldun entzutetsua.
  3. Pertsonaia honi buruz guztiek ez dute iritzi bera.

ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA

 

17. Gurasoen etxetik irten, ......, lurralde misteriotsu batera iritsi zen. Ipuin baterako zein da egokiena?

  1. eta ibiltzen eta ibiltzen
  2. eta ibiltzearen ibiltzez
  3. eta ibili eta ibili
  4. eta ibili zen eta ibili zen
18. Ai, lagun ez gaituk lehengoak! Zeri erantzuten dio?
  1. Zer moduz?
  2. Zertan ari haiz?
  3. Nolatan, ba?
  4. Zer egin duk, ba?
19. Haur askoren ametsa......... bizitzea da
  1. futboletik
  2. futbolatik
  3. futbolagatik
  4. futbolagandik
20. Usain txarra eta jasangaitza:
  1. Kiratsa
  2. Lurrina
  3. Adurra
  4. Bafada
21. Ez ...... esango gauza guztiak egin.........
  1. diegu / ditzan
  2. diogu / ditzala
  3. dizkiegu / ditzatela
  4. diogu / zitzan
22. Ene, baina zuk ere ba al dakizu Internet erabiltzen? Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Jakingo ez dut, ba!
  2. Ez horixe behar genuen!
  3. Erabiltzen ohi dut, ba!
  4. Ez falta zena!
23. Ez didazu barrerik egingo, ..... , kaiku horrek!
  1. ez horixe
  2. ezta pentsatu
  3. bakarrik falta da
  4. ez da posiblea
24. ....... zer gertatu.......
  1. Esan / dela!
  2. Esaguzu / den!
  3. Esan ezaiguzu / denik!
  4. Esan iezaiguzu / denentz!
25. Zein hitz bikote ez da egokia?
  1. Euri sargoria
  2. Zama astuna
  3. Matxura larria
  4. Eguraldi nahasia
26. Lau orduren ........ jakingo dugu botikak eragin dion ala ez.
  1. barrurako
  2. bitartean
  3. eta gero
  4. buruan
27. Honek ez dauka ez hankarik, ez bururik! Zer esan nahi du?
  1. Ez daukala zentzurik
  2. Ezin dela zutik egon
  3. Bukatu gabe dagoela
  4. Hasiera eta bukaera txarra dituela.
28. Zer ordu da? Zein dago oker euskara batuan?
  1. Hirurak
  2. Bostak
  3. Zazpirak
  4. Hamabiak
29. Bat-batean minbizia izan nezakeela adierazi zidaten.
  1. Hura nahigabea!
  2. Hura bihotzerrea!
  3. Hura bihozkada!
  4. Hura zoramena!
30. ..... kontuz jokatu behar da.
  1. Inoren gauzekin
  2. Besteen gauzakin
  3. Besten gauzekin
  4. Inoren gauzakin
31. Gure kalean dendariak haserre dabiltza, bizilagunak eta tabernariak elkarren kontra...... Zein da jarraipen egokiena?
  1. Kale horretan ez dago girorik.
  2. Zenbat giro gure kalean!
  3. Bada giro kale horretan!
  4. Ez da giro kale horretan.
32. Adierazi zelan irakurtzen den honako eragiketa hau: 95+5-7= 93
  1. Larogeita hamabost plus bost minus zazpi eman larogeita hiru.
  2. Laurogeita hamabost gehi bost kendu zazpi dira laurogeita hiru.
  3. Laurogeita hamabost gehi bost ken zazpi berdin laurogeita hamahiru.
  4. Laurogeita hamabost eta 5 kendu zazpi emaitza larogetahamahiru.
33. Hauetako bat ez da jakia. Zein da?
  1. Idikia
  2. Saiheskia
  3. Tripakia
  4. Zazpikia
34. Atzo garaiz jaiki izan..... gosari ederra izango ........
  1. bazinateken / zenuketen
  2. bazinete / zenukete
  3. bazineten / zitzaizuen
  4. bazinete / zenuten
35. Hitz zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?
  1. Arkeologia, abeltzaintza, pilotu, kanoi
  2. Arkeologia, abeltzantza, pilotu, kañoi
  3. Arkeolojia, abeltzaintza, piloto, kanioi
  4. Arkeolojia, abeltzantza, piloto, kainoi
36. Norbaitekin egon ondoren, agurtzeko zein ez da egokia?
  1. Ondo izan, Nerea!
  2. Ikusi arte, Nerea!
  3. Agur bero bat, Nerea!
  4. Hurrengora arte, Nerea!
37. Arantzadiko kide batek perretxikoen inguruan hitz egingo du. Bestela esanda:
  1. Perretxikoez inguraturik egingo du hitzaldia
  2. perretxikoen buruz mintzatuko da
  3. Perretxikoen gainean hitz egingo du
  4. Perretxikoen ingurua jorratuko du.
38. Ziur nengoen ...... aurkituko nuela. Aukeratu zuzena.
  1. non bizitzerik
  2. non bizi
  3. non bizitzeko
  4. non bizitzea
39. Agindu nizuna egin bazenu, ....... Aukeratu jarraipen egokiena:
  1. Orain astoa saldu eta mandoa erosi behar!
  2. Orain usoak joanda, sareak hedatu behar!
  3. Orain beste oilar batek joko lizuke kukurruku!
  4. Orain zozoak beleari ipurbeltz!
40. Ondoko zerrenda bat ez da zuzena euskara batuan. Zein?
  1. Erreza, farrea, lehioa, milioi bat.
  2. Atzamarra, gustura, urrun, eskaintza.
  3. Andereñoa, batez beste, mendixka, boterea.
  4. Jesarri,mespretxatu, hamahiru, arrautza.
41. Zelan deitzen zaio leku eguzkitsuari?
  1. Laiotza
  2. Ospela
  3. Argialdea
  4. Egutera
42. Tira, ba ohera noa, logura.....
  1. banaiz
  2. naiz eta
  3. naizela
  4. bainaizelako.
43. Kostata ari zarete, baina ez duzue asko falta txapeldun izateko. Jarraipen egokia:
  1. Ibili ibili
  2. Eutsi goiari!
  3. Etsi ezazue!
  4. Zaude horretan!
44. ..... samarra izan arren, azkenean ikasi dut bizikletan ibiltzen.
  1. Moldakaitz
  2. Moldagarri
  3. Moldaezin
  4. Moldakor
45. Hurrengo esaldietatik, zein da zuzena?
  1. Egunero eskola joateaz aspertutak gaude.
  2. Bost enpresek bakarrik gainditu dute hautaproba.
  3. Neska-mutil bihurri horiek harrika egin digute.
  4. Mozart bere garaiko gizarteagatik ahaztua hil zen.
46. Ez haut berriz ikusi nahi nire begien aurrean. Aukeratu jarraipen egokiena.
  1. Hanka hemendik!
  2. Urrun nire begitik!
  3. Joan hadi lekuetara!
  4. Ez zaude hemen inguruan!
47. 0063557. Telefono zenbaki hau emateko era egokiena:
  1. Hutsa-hutsa-hirurogeita hiru -berrogeita hamabost- zazpi.
  2. Zero-zero-sei- hiru- bost- bost- zazpi.
  3. Hutsa-hutsa-sei-hogeita hamabost- berrogeita hamazazpi.
  4. Zeroa-zeroa-hirurogeita hiru- berrogeitamabost-zazpi.
48. Niri bost euro eskatzea ere! Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Beno, eman ba!
  2. Kontxo, emadazu!
  3. Ordea, ez da asko!
  4. Tira, ez da hainbeste!
49. Zein dago oker?
  1. Jon zerbaiten eske etorriko balitzait, segituan deituko nizuke bulegora.
  2. Guztiok zertxobait lagunduko bagenu,munduan ez zen goserik izango.
  3. Eguerdian deitu izan balit, atzo gaueko festarako dotore jantziko nintzen.
  4. Utz bitza Jonek txorakeria horiek, eta has bedi probetxuzko lanen batean!

50. Gertatuak gertatu, estimu egin zuten beren lanaz. Izan ere, urte askoko emaitza zen. Hau da:

  1. Izandako arazoak zirela eta, lana egiten luzaro jardun zuten.
  2. Beren lana oso estimatzen zuten gauza asko gertatu zitzaizkielako.
  3. Gertatu zirenak gertatu zirela, ez zitzaien asko kosta lana egitea eta horregatik pozik zeuden.
  4. Gertatutakoak gorabehera, aintzat hartu zuten egindako lana, urte askoko jardunaren ondorioa baitzen.
51. Zein da zuzena?
  1. Film hori lau bider ikusi egin dut.
  2. Neuk hogei liburu irakurri egin ditut
  3. Uda honetan Joxe argaldu egin da
  4. Oso eraikin ederrak ikus egin ditugu gure bidaian.
52. Zein dago euskara batuan zuzen idatzita?
  1. Saileko kontzeilua bilduko da biha rarratsaldeko sei t´erdietan.
  2. Arazo larriak zituen arren, ez zen ohartzen bere egoeraz.
  3. Haurrak erraz kutxatzen dira gaixoekin harreman zuzena izan ezkero
  4. Keja besterik ez zuen ahoan, bere ardurak zirela-ta.
53. Aitziber beti berandu. Gaur ere ez da ....... etorriko, eta gaitz erdi..... baldin badator, etxean gelditu gabe.
  1. halakoan / noizbait
  2. noizbait / ondoren
  3. berehalakoan / halako batean
  4. garaiz / horrakoan

54. Oporretan joatekotan, dirua aurreztu beharko duzu. Aukeratu baliokidea.

  1. Oporretan joango bazara, dirua aurreztu beharko duzu.
  2. Oporretan joaten bazara, dirua aurreztu beharko duzu.
  3. Oporretan joanez gero, dirua aurreztu beharko duzu.
  4. Dirua aurreztu beharko duzu,oporretan joanda.
55. Hutsegiteak ez .......... elkarri barkatu.
  1. dizkiote
  2. dizkiet
  3. zaizkio
  4. dira
56. Solaskideak esandako zerbait erabat ukatzeko.
  1. Alajaina
  2. Bai zera!
  3. Jainko maitea!
  4. Hara!
57. Zein da zuzena,ondokoen artean?
  1. Gaur ere badugu bizitzeko arrazoirik.
  2. Ez dut uste lan hori Mikeleri agintzea komeni dela.
  3. Ez ditugu enpresa eraikitzeko diru-baliabiderik.
  4. Zuk ere egingo zenuke, hartarako gogorik izango bazenitu.
58. Ebakuntza egin diote eta jadanik....... Aukeratu jarraipen egokiena.
  1. ez ditu minik
  2. ez ditu minak
  3. ez du minik
  4. ez du minarik
59. Norbait etortzeko irrikan zaudenean:
  1. Etorriko ote da!
  2. Etorriko ahal da!
  3. Etorriko ei da!
  4. Jo, etortzea!
60. Zein dago ondo idatzita?
  1. Udal honek, 1999ko urtarrilaren 11n egindako osoko bilkuran, "Hirigintza Plana"ri onespena ematea erabaki zuen.
  2. Udal honek, 1999ko urtarrilaren 11an egindako osoko bilkuran, "Hirigintza Plana"ri onespena ematea erabaki zuen.
  3. Udal honek, Hirigintza Plana-ri onespena ematea erabaki zuen1999ko urtarrilaren 11an egindako osoko bilkuran.
  4. Udal honek (1999ko urtarrilaren 11n egindako osoko bilkuran) hirigintza-planari, onespena ematea erabaki zuen.
61. Perretxiko ........ erakusketa antolatu dute: Aukeratu hitz egokia.
  1. hiltzaileen
  2. hilkorren
  3. hilgarrien
  4. hilezkorren
62. Eneko txikiaren gelara sartuta:
  1. Zer gela txukun!
  2. Hau ingurunea!
  3. Hau kuxidadea!
  4. Zein txukuntasun dagoen!
63. Zein da zuzena
  1. Txakurrari harrika eraso zioten eskola umeek
  2. Txakurra harrika eraso zuten eskola-umeek
  3. Txakurrari harrika eraso zieten eskola-umeak
  4. Txakurrari harrika eraso zitzaien eskola umeak
64. Zein hitz bikote ez da egokia?
  1. Ume mizkina
  2. Gizon baldarra
  3. Emakume petrala
  4. Agure oskola
65. Zein dago euskara batuan zuzen idatzita?
  1. Larogeita hamairu mila.
  2. Hirurehun eta hemeretzi
  3. Hamar mila bostehun
  4. Zazpirehun eta hiru.
66. Etxeko atarian zaudela, auzokide bat heldu da. Atea zabalduz zera diotsazu:
  1. Zoaz aurrez!
  2. Segi barrura
  3. Zu lehenengoz
  4. Pasa hadi berori!
67. Bai zailak........ esku artean ditugun arazoak!
  1. dira
  2. direla
  3. direnak
  4. direnez
68. Mirenek hirukiak izan dituela jakin duzu. Azaldu harridura:
  1. Ezta pentsatu ere!
  2. Zenbat halakoak!
  3. Ez da izango!
  4. Hor dugu, ba!
69. Ikasleek nabarmendu dute Ikastegi Nagusien euskararekiko jarrera eragozpen dela EHUren euskalduntzean urratsak egiteko.
  1. EHUren euskalduntzea azpimarratu dute ikasleek, Ikastegi nagusiak ados egon ez arren.
  2. Ikasleen arabera, EHUren euskalduntzea oztopatzen dute Ikastegi Nagusiek.
  3. EHUren galgak Ikastegi Nagusiaren euskararekiko jarrera eragozten du, ikasleen ustez.
  4. Ikasleak ez bezala, Ikastegi Nagusiak eta EHU prest daude euskarari galga jartzeko.
70. Ulertu al duzu ezer? Aukeratu erantzun egokia
  1. Tutik ere ez!
  2. Zirkinik ere ez!
  3. Mintzik ere ez!
  4. Zintzik ere ez!
71. Zein dago gaizki?
  1. Elkarrekiko zerikusia konpondu ordez, gero eta okerrago.
  2. Elkarri aitortu ez dizkiogun hainbat txarkeria egin ditugu.
  3. Nor bere etxean bizi izanda ederto konpontzen gara elkarrekin.
  4. Elkar etorri ohi dira pobrezia eta eritasuna
72. 14.783.942 Nola idazten da?
  1. Hamalau miloi zazpiehun laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi.
  2. Hamalau milioi zazpirehun eta laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi.
  3. Hamalau milioi zazpiehun eta laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi.
  4. Hamalau milioi zazpiehun laurogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita bi.
73. Errepidea autoz gainezka dagoela esateko:
  1. Gureak egin du, akabo ibilaldia!
  2. Bidea betean doaz autoak.
  3. Nondik atera ote dituzte horrenbesteko autoak!
  4. Honela ez goaz inora, hauek errepideak, hauek!
74. Herri horiek hainbat ....... iraun dute Amazoniako oihanean.
  1. mendeetan
  2. mende
  3. mendean
  4. mendetik
75. Ondoko esaldi batean letra larriak ongi erabilita daude. Zeinetan?
  1. Nazio Batuen Erakundea ostegunean bilduko da.
  2. Italiarrak eta Alemaniarrak os ondo moldatu dira.
  3. Abendutik Otsailera itxita egoten da.
  4. Bihar lehendakari Jaunarekin hitz egingo dut:
76. Eta zer iruditzen zaizu zinema esperimentala? Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Ez badago!
  2. Baina ez badago...!
  3. Dagoenean ere!
  4. Ba al da, ba, horrelakorik!
77. Zure txartela eman........., gure sukurtsaletik etor....... eskatzen dizugu.
  1. diezaguzun / dezazun
  2. diezazugun / zaitezela
  3. dezagun / zaitez
  4. diezazkizugun / zintezela

78. Nola deritzo langile multzoari?

  1. Langilegoa
  2. Langintza
  3. Langileria
  4. Langarria

79. .......... Telebistan saiorik txarrenek ikuslerik gehien! Harridura eta gaitzespena adierazteko hasiera egokiena:

  1. Handia da gero!
  2. Hori zoria!
  3. Hainbestean!
  4. Beharko!

80. Ez genekien etorri ala ez. Zalantzan geunden,......

  1. etorri ez etorri.
  2. etorri ginenentz.
  3. etortzea edo ez.
  4. etorriko omen.
81. Mukiak kentzeko...... Osatu esaldia.
  1. zintz egiten da
  2. zuntz egiten da.
  3. zotz egiten da.
  4. zurrun egiten da.
82. Esaldi hauetako batean ustekabea eta harridura adierazten dira. Zeinetan?
  1. Ez zuen, ba, bere burua ukatu!
  2. Sinestezina, bere burua urkatu baitzuen!
  3. Koitadu hark bere burua ezetz urkatu!
  4. Hark ere halako batean bere burua urkatu behar!
83. Irabazi itzelak lortu ditu aurten enpresa horrek. Zein da jarraipen zuzena?
  1. Diru-laguntzei esker lortu ere ahal izan dira lortu direnak.
  2. Hori ere bada diru- laguntza handiak izan dituztelako.
  3. Baina horrek baditu ere bere alderdi kezkagarriak.
  4. Datorren urterako aurreikuspenak oraindik ere hobeak dira.
84. Hori da amorrua hori! Hori...... egin diona sartu denari!
  1. begirakunea
  2. begirunea
  3. begikoa
  4. begiramena
85. Ostiral lainotsu hartan ere, bidegurutzean agurtu zuten elkar iluntzera arte. Hau da :
  1. Ostiralero bezala, han izan ziren banandu ezinik iluntzera arte.
  2. Iluntzera arteko lainoa zegoen ostiral hartan bidegurutzean.
  3. Elkar egurtu eta noraezean aurkitu ziren bidegurutzean iluntzera arte.
  4. Bidegurutzean banandu ziren gauean berriro elkar ikustekotan.

86. Mendian zebilela erori eta ......

  1. ez zuen , ba hanka apurtu!
  2. ez du, ba, hanka apurtu egiten!
  3. hanka apurtu zuenean!
  4. hara non, hanka apurtu zaio!
87. Zein da zuzena?
  1. Zooan txartel hau irakur daiteke: "Ezin da animaliei janaria eman!"
  2. Hiritarrei idazkiak egiten laguntzen dizkiete arduradunek.
  3. Agiririk ez zituzten guztiak atxilotu ditu Ertzaintzak.
  4. Hamaikatxo ikasleri lagundu omen dio maistra dohatsu hark.
88. Hiru ordu eserita, geldi-geldi eta mugitu gabe. Aukeratu jarraipen egokiena.
  1. Mina egiten didate zangoek.
  2. Zangoak inurrituta ditut.
  3. Ez ditut zangoak ohartzen.
  4. Lotan dauzkat zangoak.
89. Zer ordutan daukagu autobusa? Aukeratu erantzun zuzena.
  1. Seiretan.
  2. Lauretan.
  3. Hirurak eta erdietan.
  4. Hiru eta bostetan.
90. Nola esango genioke esertzeko ume txikiari?
  1. Egin putz!
  2. Apatx egin!
  3. Aupa!
  4. Goazen apapa!
91. Zein da zuzena?
  1. Ameslari haren asmoak hutsean geratu ziren.
  2. Hizkuntzaz gainera, beste berezitasunak baditu euskal kulturak.
  3. Egun telebistatik ikus ditzakegu edozein partidu, sarrerarik ordaindu gabe.
  4. Arazo hori askotan bost axola zaizkigu premiazkoagoak badira eta.
92. Egia esan, ez dakit liburua bukatzeko gai izango naizen. Hau da:
  1. Egia esan, aise bukatuko dut liburua.
  2. Ezbairik gabe, bukatu egingo dut liburua.
  3. Lanak emango dizkit liburua bukatzeak.
  4. Kosta ahala kosta, gai naiz liburua bukatzeko.
93. Komunikabideek egungo gizartean duten eragina ez da ......
  1. nolanahikoa.
  2. nolabaitekoa.
  3. hala-nolakoa.
  4. nonbaitekoa.
94. Zein da zuzena?
  1. Egokia deritzot hamasei urtera arte hezkuntza derrigorrezkoa izatea.
  2. Agiri guztiak behar bezala eduki gabe, ez dizute uzten atzerrian lan egitea.
  3. Texas-eko komunitate beltzak ez du nahi Millerek gobernadore izaten jarraitzea.
  4. Orain artekoan sindikatuek eta nagusiek ezin izan dute akordiorik sinatzea.

95. Erantzukizun penalak gizabanakoei egotzi behar zaizkie eta ez erakundeei. Bestela esanda:

  1. Erakundeei ezin zaie zigor-erantzukizunik leporatu norbanakoei baizik.
  2. Erantzukizun penalak erakundeei nahiz gizabanakoei ezar dakizkieke.
  3. Zigorren erantzukizuna erakundeei baino ez dagokie.
  4. Erantzukizun penalak gizabanakoek ezarri behar dituzte eta ez erakundeek.

96. Beroaldi eta haserre giroan baino ikusi ez zutenek nekez sinetsiko dute biziki umore handiko gizasemea zela. Bestela esanda:

  1. Haserre antzean ezagutu zutenek sinetsiko dute gizon handia zela.
  2. Haserrealdietan bakarrik ikusi zutenek ez dute erraz sinetsiko umore handikoa zela.
  3. Umore handikoa zela diote haserre eta beroaldi giroan ikusi zutenek.
  4. Sinesmen handiko gizona izan zela inork gutxik aitortuko du.
97. Denaren beharra izango diate gizajoek! Beste era batera esanda:
  1. Beste guztiek egin beharreko lana eurek egin beharko dute.
  2. Lan txar guztiak gizajoenentzat izaten dira.
  3. Aurrera egin ahal izateko, beharra behar dute denek.
  4. Beharrizan handiko egoeran daude gizajoak.
98. Azterketan zortzi puntu lortu behar ditut, ikastaroa gainditzeko. Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Lanak izango dituzu horretarako!
  2. Lan handiak dituzu horiek!
  3. Lanak eta lanak egin beharko dituzu!
  4. Lan gogorrak egin beharko dituzu!
99. Zein da zuzena?
  1. Iratik ere dauka horrelako bat.
  2. Iratik dauka ere horrelako bat.
  3. Iratik ere badauka horrelako bat.
  4. Iratik ere bai dauka horrelako bat.
100. Gure alkateari sari handia eman behar omen diote. Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Horixe entzun omen dugu.
  2. Baita nik sinetsi ere hori!
  3. Egon dadila egonean!
  4. Bai, bolo-bolo dabil berria.

 

ZUZENKETA-ORRIA

1 B

2 A

3 C

4 C

5 B

6 A

7 B

8 C

9 A

10 C

11 A

12 C

13 A

14 B

15 B

16 C

17 C

18 A

19 A

20 A

21 B

22 A

23 A

24 B

25 A

26 D

27 A

28 C

29 A

30 A

31 D

32 C

33 D

34 D

35 A

36 C

37 C

38 B

39 C

40 A

41 D

42 B

43 B

44 A

45 C

46 A

47 B

48 D

49 B

50 D

51 C

52 B

53 C

54 A

55 A

56 B

57 A

58 C

59 B

60 A

61 C

62 C

63 A

64 D

65 B

66 B

67 B

68 C

69 B

70 A

71 D

72 C

73 B

74 B

75 A

76 D

77 B

78 C

79 A

80 A

81 A

82 A

83 D

84 A

85 D

86 A

87 D

88 B

89 B

90 B

91 A

92 C

93 A

94 C

95 A

96 B

97 D

98 A

99 C

100 D

 

 

Sartu eusk@ltegira!