www.santurtzieus.com

EGA:ATARIKO PROBA

2001-9-23

 

ENTZUTEZKO ULERMENA

LEHEN ATALA

1. Zer da Xabier Amuriza?
  1. Idazle ona da, baina idazlea baino ez.
  2. Batez ere, bertsolaria da.
  3. Bertsolaritza ez da guztia bere bizitzan; zerbait gehiago ere bada Amuriza.
2. Gauza batek besteak baino indar handiagoa al du Amurizarengan?
  1. Bere barnekoa erraz kanporatzen du Amurizak
  2. Sentimenduak eta ofizioak bereizi egiten ditu.
  3. Beti berdintsu jokatzen du bere buruarekin eta lagunartean.
3. Amurizaren izena dela-eta zer dio?
  1. Orain ere Xabi dela bere inguruan.
  2. Xabier dela izen euskaldun jator eta bakarra.
  3. "Don Javier" esaten diotenean hunkitu egiten dela.
4. Txikitako garai hartaz zer gogoratzen du?
  1. Baserria handia zela eurena, baina behiak baino ez zituztela.
  2. Osabaren eta amonaren behiak ere berak zaintzen zituela.
  3. Bi txekor eta behi bat zaintzen zituela

BIGARREN ATALA

5. Garai hartan behiek izaten al zuten gaurkoen gaitzik?
  1. Amurizaren aitak esaten zuen lehen ere izaten zirela behi eroak.
  2. Bai, baina larrutu, larrua saldu eta behia zuloan sartzen zuten.
  3. Bere aitaren garaian akabatu eta aprobetxatu egiten zituztela kontatu zion batek.
6. Zenbat urterekin hasi zen Amuriza behiak zaintzen?
  1. Apurka-apurka hasi zen; nolanahi ere 10 urte izan baino lehenago.
  2. Ez daki seguru, ez du gogoratzen.
  3. Txakurrarekin joaten zen beti behiak zaintzera, eta hark egiten zituen lan guztiak.
7. Amuriza gazterik hasi al zen helduen lanak egiten?
  1. Ez, jolaserako lagun asko zituenez, ez zuen lanik egiten.
  2. Ez, fantasia asko baitzuen buruan.
  3. Bai, zeren leku isolatu samarrean bizi baitzen eta eskolatik kanpo ez zeukan harremanik umeekin.
8. Behin mostradore baten gainean abestu zuen. Zer kontatzen du Amurizak horri buruz?
  1. Jende asko ez zegoela, baina, hala ere, ederki lotsatu zela.
  2. Aitak ez zuela kantatzen jendearen aurrean.
  3. Guardia Zibilen aurrean kantatu zuela eta haiek ere eman zutela propina.

HIRUGARREN ATALA

9. Seminarioan sartu zenean nolabaiteko poza ere bazeukan. Zeren poza?
  1. Bertsotan aritzeko poza.
  2. Bertsorik kantatu beharrik ez izatea izan zen seminarioan izan zuten atseginetako bat.
  3. Seminarioan sartzea, bestela ere, nahiko pozgarria izan zen Amurizarentzat.
10. Amuriza abade izan zen. Noiz egin zen apaiz?
  1. 1975ean
  2. 1965an
  3. 1955ean
11. Zer egin zion sotanari?
  1. Saldu egin zuen
  2. Gordeta dauka
  3. Norbaiti utzi eta ez du gehiago haren arrastorik izan.
12. Sotana jantzita bertsotan aritu zen. Zer dio horri buruz?
  1. Herrikoek bazutela horren berri eta ez zirela harritu.
  2. Sorpresarik handienak inguruko herrietan ematen zituela.
  3. Karteletan abade zela jarri arren, plazan ikusi arte ez zela jendea horretaz jabetzen.

13. Zer pentsatu zuen jendeak abadeak plazan bertsotan ikusita?

  1. Bertso onak izan ez arren, protesta gisa, euskararen alde-eta zirenez, ondo hartzen zituztela.
  2. Jende gutxi hartzen zuen ondo haien jarduna.
  3. Asko kostatu zitzaien ezustea gainditzea.

ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA

 

14. Zer ikusi .... Nola bukatzen da esaera zahar hau?

  1. hainbat erakutsi.
  2. hainbat itsusi.
  3. hura ikasi
  4. horrenbeste utzi..
15. Hemen nago ezertarako gauza ez naizela. Zer esan nahi du?
  1. Ez dela ezer egiteko gai.
  2. Alferkerian dagoela.
  3. Ez duela ezer egiteko betarik.
  4. Ezinegona duela.
16. Zer gerta ere, etxean geratu nintzen.
  1. Gertatutakoagatik etxean geratu nintzen
  2. Badaezpada etxean geratu nintzen.
  3. Halabeharrez etxean geratu nintzen.
  4. Zoritxarrez etxean geratu nintzen.
17. Zozoak beleari... Esamolde honen jarraipena.
  1. zertan habil?
  2. eta beleak zozoari.
  3. beltza, joan hadi!
  4. ipurbeltz.
18. Film hori ez da ona, ........................... baizik.
  1. erdipurdikoa
  2. hala-nolakoa
  3. halabeharrekoa
  4. ertaina
19. Hauetako zeinek EZ du balio iritzia azaltzen hasteko?
  1. Gure kabuz ...
  2. Ene aburuz ...
  3. Gure uste apalean...
  4. Nire ustetan...........
20. Haserre dagoela adierazteko, zein da egokiena?
  1. Sutan dago!
  2. Suak hartu du!
  3. Jo eta su dabil!
  4. Sukarrak hartu du!
21. Hori esan ........... ezin ................. zure adiskidea.
  1. dizuna / daiteke
  2. dizunak / dezake
  3. dizuna / leike
  4. dizunak / litzateke

22. Hurrengo hitz bikoteetako zein EZ da egokia?

  1. Galdera zitala
  2. Lo arina
  3. Erabaki kankailua
  4. Hegazti harraparia
23. Hain pobreak ................ ez .................... hemen.
  1. balira leudeke
  2. balirake leudeke egongo
  3. balirateke lirake egongo
  4. bailiran legoke

24. Bermeon arraina merke dago.Aukeratu EZADOSTASUNA adierazteko erantzun egokiena:

  1. Bai horixe merke!
  2. Merke? Bai zera!
  3. Merke? Bai, antzean!
  4. Merkerik ere!
25. Berehala bukatu zuen lana. Zein da honen baliokidea?
  1. Ezarian-ezarian egin zuen.
  2. Aitaren batean egin zuen.
  3. Zur eta lur egin zuen.
  4. Jo eta ke batean egin zuen.
26. Zein da zuzena?
  1. Kasu askotan, gero eta lodiago gero et zoriontsuago bizi dira.
  2. Horrelako arazoak hazten utziz gero, bonba batean bihur daitezke.
  3. Gero eta jende gutxiago, orduan eta merkeago aterako zaigu.
  4. Zuk ondo baino hobeto dakizunez, ez zenuen zuzen jokatu.
27. Zein EZ da pisu neurri bat?
  1. Tona
  2. Arroa
  3. Libra
  4. Dema
28. Asmo onez eta ilusioz eraikitako proiektua zen; alabaina, .......................
  1. sari bat ere irabazi zuten.
  2. euren helburuak bete zituzten.
  3. gaur egun denok ezagutzen dugu.
  4. ez zuten onartu.
29. Mehatxu egiteko: ................. ikusiko duzue!
  1. Joaten bainaiz, joan
  2. Ni joatekotan
  3. Banoala, banoala
  4. Joan joanean
30. Euskara batuan, zein dago zuzen?
  1. Zuk esan duzunagaitik haserretu da Miren.
  2. Nahi nuen, baina ez dut lortzerik izan.
  3. Mutil horrekin berarekin ikusi nuen aurreko batean.
  4. Ez naiz oporretara joango, ez bait dut dirurik.
31. Harrika egin behar diguzuela? Hurrengoetako zein EZ da egokia mehatxua adierazteko?
  1. Hasi, hasi, ba!
  2. Bejondeizuela!
  3. Besterik ez duzue behar!
  4. Hobe duzue!
32. Hurrengo esaldietatik zein ez da zuzena?
  1. Hainbat pertsonek hitz egin dute minbiziaz
  2. Hainbat pertsonek mintzatu dira minbiziaz
  3. Hainbat pertsonak mintzatu dira minbiziaz
  4. Hainbat pertsonak hitz egin dute minbiziaz
33. Bejondeizuela! Zer adierazteko erabiltzen da?
  1. Norbaiti zerbait ona opa diogula.
  2. Norbaitekin haserre gaudela.
  3. Norbaitekin ados gaudela
  4. Norbaiti zerbait eskatzeko.
34. Zein da zuzena?
  1. 1994.eko apirileko 11a.
  2. 1994ko apirilaren 11a
  3. 1994ko apirilaren 11.
  4. 1994eko apirilak 11
35. Asko da zuk hori ez jakitea. Zer esan nahi du?
  1. Gauza askorik ez dakiela.
  2. Askotan ezin dela hori jakin.
  3. Harrigarria dela horren berri ez izatea.
  4. Beste askok ere ez dakiela hori.

36. Miren eta Pello harpa jotzen aritu dira. Aukeratu baliokidea.

  1. Barrez lehertzen egon dira.
  2. Adarra jotzen aritu dira.
  3. Solasean aritu dira.
  4. Eztabaidan aritu dira.
37. Egia bazeneki, nola aitortuko ................?
  1. zenion
  2. zenioke
  3. zeniezaiokeen
  4. zeniokeen
38. Euskara batuan zein dago zuzen?
  1. Errez irabazi zuten bilbotarrak lehiaketa.
  2. Nere laguntza eskeini nion lanak bukatzeko.
  3. Ardo onak egun berezietarako gorde ohi dira.
  4. Non nahi aurkitu ditzazkezui liburu horiek.
39. Aurreko ebaluazioan lau gai utzi nituen gainditu gabe eta oraingoan sei. Aukeratu jarraipen egokia.
  1. Onak aterako dizkidate gurasoek!
  2. Gozoak jarriko dira gurasoak!
  3. Akabo usteak eta ustelak!
  4. Gorriak ikusiko dituzte gurasoek!
40. Hasieratik emakumeen aukera-berdintasuna bermatu izna balute, arazoa bideratuta egongo litzateke. Alegia:
  1. Berdintasuna aldarrikatzeak arazoak sortzen ditu.
  2. Emakumeekin berdintasunaz hitz egiteak ekarriko du konponbidea.
  3. Emakumeek aukera berak izateak arazoak sortzen ditu.
  4. Berdintasuna ziurtatu izan balitz, egun ez litzateke arazorik egongo.
41. ....................... ez eta mokaduren bat ............................... zebilen Pello
  1. Zer jatekorik non aurkitu
  2. Zer jatekorik non aurkituko
  3. Zer janik non aurkitzen
  4. Zer janik non aurkituko

42. Ez du ezertxo ere ikasi. Aukeratu erantzun zuzena.

  1. Ez, ikasi barik!
  2. Bai ikasi dudala!
  3. Ikasiko ez dut, ba!
  4. Noski baietz!
43. Euskara batuan zein dago OKER idatzita?
  1. Nahi izanez gero, elkarrekin joan gaitezke jardunaldietara.
  2. Nahi zuen guztia esan zuen, eta bapatean ixildu egin zen.
  3. Orain arte ez dugu goi mailako ikerketa-zentrorik izan Euskal Herrian.
  4. Azken hamarkadan gorabehera handiak izan ditu dolarrak.
44. Hurrengo hitz bikoteetako batek EZ du zentzurik. Zein da?
  1. Kolore mingotsa
  2. Paper latza
  3. Kristal gardena
  4. Ur arrea
45. Izena eman, berrogeik .......... eman zuten; etorri, ................ hamabost baino ez.
  1. behintzat / arren
  2. ordez / besteak beste
  3. aldiz / ere
  4. gutxienez / ostera

46. Ez duzula erosi nahi? Ba, ez erosi eta .............

  1. badago!
  2. zeu nagusi!
  3. kito!
  4. gero, ikusiko!
47. Hurrengo hitz bikoteetako batek EZ du zentzurik.
  1. Plater sakona
  2. Begi malkartsuak
  3. Izter guria
  4. Txakur zorriztoa
48. Zein dago zuzen euskara batuan?
  1. Bat-batean, jende hoiek denak deabru ezin itsusiagoak bihurtu ziren.
  2. Azkenerako, egian bihurtu da guztiok susmatzen genuena.
  3. Holako izaerarekin, ez harritu mutil zahar gelditzen bazara.
  4. Umetan txikia nintzen arren, azkenik anaietan garaiena bihurtu nintzen.
49. Ama, ez dut ontzi gehiago garbituko, ezta pentsatu ere! Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Nolatan ez dituzu garbitzen, ba?
  2. Nola ezetz! Orain ez bada, gero!
  3. Baita garbituko dituzula, denak gainera!
  4. Orain ez? Bada, garbitzen dituzu gero!
50. Noiz ezkondu zineten?
  1. Joan den larunbatean, hilak 31
  2. Joan den larunbatak 31n
  3. Aurreko irailak 31n, eguerdiz.
  4. Aurreko irailak 31, eguerdiz.
51. Ez da izango! Zeini EZ dio erantzuten?
  1. Loteria tokatu zaigu!
  2. Galdu egin dugu!
  3. Erretzeari utziko dio!
  4. Neska ala mutila izango ote da?
52. Zein dago GAIZKI?
  1. Hondartza-giro zoragarria iragarri dute biharko.
  2. Ez nuke inondik ere biharko hondartza-giroa alferrik galdu nahi.
  3. Zein gustura joango nintzen bihar hondartzara!
  4. Ikasleek aukera aparta dute bihar beren irrika asetzeko.
53. Ezagun da aberatsa dena. Beste era batera esanda:
  1. Aberats guztien adiskide da.
  2. Edozein aberats ezagutzen du horrek.
  3. Begi bistakoa da aberatsa dela.
  4. Trebetasun handia du aberatsa zein den jakiteko.
54. Mikelek saldu egin ditu aitak utzitako lurrak. Zein da galderarik egokiena?
  1. Nork utzitako lurrak saldu ditu Mikelek?
  2. Nork saldu ditu aitak utzitako lurrak?
  3. Zer egin du Mikelek aitak utzitako lurrekin?
  4. Zer lur saldu ditu Mikelek?
55. Zein da zuzena?
  1. Munduan biztanleen %8k ez dute urik.
  2. Munduko biztanletik %8ak ez du urik.
  3. Munduko biztanleren %8k ez du urik.
  4. Munduko biztanleek %8ek ez dute urik.
56. Hamar mila sarrera saldu dira kantaldi horretarako. Aukeratu jarraipen egokiena.
  1. Zein handia izango dela!
  2. Bai ederra izango da!
  3. Zer-nolakoa izango den!
  4. Egundokoa izango da!
57. Artisautza, duela 50 urtera arte, XIX. mendean kateatuta zegoen, baina urte gutxitan garatu da. Hots:
  1. Azken urte hauetan eraberritu da.
  2. Azken mendean atzera egin du artisautzak.
  3. XIX.mendean orain baino garatuago zegoen artisautza.
  4. XX.mendearen lehen erdian garatu da artisautza.
58. Gutxi batzuei ez, ................. gehienei beldurra ematen diete sugeek.
  1. baino
  2. ostera
  3. baina
  4. bestalde
59. Ekainaren 29ko jai-egitarauan, hurrengoetatik zein jarriko zenuke?
  1. San Pedroko jaiak
  2. San Pedro jaiak
  3. San Pedroren jaiak
  4. San Pedron jaiak
60. Arauen arabera, toki-izen zerrenda hauetako zein da zuzena euskara batuan?
  1. Katalunya, Extremadura, Balearesak, Balenzia.
  2. Katalunia, Extremadura, Balearrak, Valentzia.
  3. Catalunya, Estremadura, Balearrak, Valencia.
  4. Katalunia, Estremadura, Baleareak, Valenzia.
61. Eguraldiak badu bere eragina: euriarekin batzuk ................ Aukeratu jarraipen egokia.
  1. tristeak jartzen dira.
  2. triste jartzen dira
  3. tristez jartzen dira
  4. tristatuak jartzen dira.
62. Gorrotoa dit ikaskide horrek. Bestela esanda:
  1. Begikoa nau
  2. Begitan hartu nau
  3. Begikoa bota dit.
  4. Begietara eman dit.
63. Bakarra da zuzena puntuazioaren aldetik.
  1. Gainera, egunkariak dioenez, bilera igandean izango da, eguerdiko hamabietan.
  2. Gainera, egunkariak dioenez: bilera igandean izango da, eguerdiko hamabietan.
  3. Gainera; egunkariak dioenez, bilera igandean izango da, eguerdiko hamabietan.
  4. Gainera: egunkariak dioenez, bilera igandean izango da; eguerdiko hamabietan.
64. Pta. da pezeta hitzaren....
  1. laburpena
  2. laburketa
  3. laburgarria
  4. laburdura
65. Ikustekoa zen diskotekako giroa: batzuk saltoka dantzan, besteak edanda kantuan, .....
  1. hala zeuden han!
  2. han ziren han izatekoak!
  3. denak zeuden hala!
  4. nolakoak zeuden denak!
66. Irten .............. aretotik azterketa gainditu dutenak!
  1. ditzatela
  2. bedi
  3. daitezen
  4. bitez
67. Ondokoak denak dira frutak, BAT IZAN EZIK
  1. Okarana
  2. Madaria
  3. Mailukia
  4. Goroldioa
68. Errealitatean sarri ikusten dugun fenomeno horren inplikazioez gogoeta egin beharko lukete kulturgintzan dihardutenek. Hau da:
  1. Kultura munduko jendeak pentsatu egin beharko luke errealitatean askotan gertatzen den fenomeno horren ondorioez.
  2. Kultura Saileko langileek gogoratu beharko lituzkete errealitatean gutxitan gertatzen den fenomeno horren eraginak
  3. Kultura egin nahi dutenek gogoan izan behar dituzte errealitatean nekez ikus daitekeen fenomeno horren emaitzak.
  4. Kultura lantzen dutenek errealitatean sartu behar dituzte fenomeno horren ondorioak.

69. Iluntzeko bederatziak eta oraindik lanean? Zein erantzun dagokio?

  1. Baietz!
  2. Beharko!
  3. Halakoxe bada!
  4. Ikusten duzu!
70. Zein da zuzena?
  1. Ondo egongo zen bihar jai izatea.
  2. Ondo egongo zen bihar jai izan.
  3. Ondo egongo litzateke bihar jai izan.
  4. Ondo egongo litzateke bihar jai izatea.
71. Lagun baten zain zaudete aspalditik, eta hura agertzean...
  1. Hara nor datorren!
  2. Datorrela, ba!
  3. Etorri beharko!
  4. Nor etorriko, eta hara!
72. Orain ikasten hasi beharko dugu, ekaineko azterketa gainditzekotan. Bestela esanda:
  1. Ekaineko azterketa gainditzen badugu. orain hasiko gara ikasten.
  2. Ikasten hasi behar, ekainean azterketa gaindituko badugu.
  3. Azterketa gaindituz gero,orain hasi behar ikasten.
  4. Ekaineko azterketa gainditutakoan,ikasten hasiko gara.
73. Bart ez dut ia lorik egin; gau osoa ....................... egon naiz. Zein da aukera zuzena?
  1. eztul eta eztulka
  2. eztul batean
  3. eztulez
  4. eztul askoan
74. Hor daude, ............,egunkarian idatzi zituen artikulu interesgarriak. Zein da aukera egokiena?
  1. batez beste
  2. besteak beste
  3. orpoz orpo
  4. hala nola
75. Bat OKERRA da euskara batuan.
  1. Zuek ez zebiltzaten nik agindu bezala.
  2. Jonek liburuak poltsan zekartzan.
  3. Gu ez ginen beldur.
  4. Asier eta Ainhoa zinemara zihoazen.
76. Bazkaltzera geuk gonbidatu eta berak ordaindu nahi! Aukeratu erantzun egokia.
  1. Hori duk marka, hori!
  2. Lotsatu naiz!
  3. Ederra horixe da!
  4. Geureak egin du!
77. Zein da egokiena? Bateko sabela, besteko gerria, osaba Patxik ........ ibiltzen da beti.
  1. medikutan
  2. medikutik
  3. medikura
  4. medikuarengan
78. Zer ordutan iritsi zineten? Euskara batuan zein da zuzena?
  1. Bost t´erditan
  2. Zazpiretan
  3. Seiak eta laurdenetan
  4. Laurak hogei gutxietan
79. Iazko abuztuan elurra egin omen zuen Anboton. Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Baita zera ere!
  2. Noski ezetza!
  3. Bai zera!
  4. Eta zera!
80. Hurrengoetako bat GAIZKI dago.
  1. Depresioak jota, Jon leihotik behera bota zen.
  2. Oraingoz, behintzat, daudela gauzak bere horretan!
  3. Nori burura dakioke horrelako bidegabekeria?
  4. Elkarri bostekoa eman diote; barkatu, ordea, ez.
81. Aukeratu TXARTO dagoena.
  1. Ez didate itxaron.
  2. Ez didate deitu.
  3. Ez didate eraso.
  4. Ez didate gonbidatu.
82. Kontu horrek ez dauka orain inolako garrantzirik. Hau da:
  1. Hori hutsaren hurrengoa da.
  2. Horrek kale egin du.
  3. Hori huts-hutsa da.
  4. Hori funtsezkoa da.
83. Zein da zuzena?
  1. Amsterdamen, merezi du hango museoa bisitatzea.
  2. Karrera amaitutakoan badu aukera beste master bat egitea.
  3. Udalean saiatuko dira ehizaren aurkako neurri zorrotzagoak jartzea.
  4. Horrek egin behar duena da etxera joatea.
84. Nik ezin zaitut lagundu, ba! Zoritxarrez ez naiz hain ..........
  1. ahalketia
  2. ahalkea
  3. ahaltsua
  4. ahalketsua
85. Hainbatek aipatzen dute kontu hori. Beste era batera esanda:
  1. Hitzetik hortzera dabil.
  2. Ahapeka dabil
  3. Aho batez dabil
  4. Aho betean dabil
86. Pellok Josu hondartzen ikusi zuen. Zein da jarraipen egokiena?
  1. Han ikusi zuen ere Miren.
  2. Miren ere han ikusi zuen.
  3. Miren ere bai han ikusi zuen.
  4. Miren baita ere han ikusi zuen.
87. Eskolan Lertxundiren ipuinak irakurri genituen, eta batxilergoan idazle ............ nobela bat.
  1. berdintsuaren
  2. berdinaren
  3. berberaren
  4. bertsuaren
88. Osasunerako Mundu Erakundeak aditzera eman duenez, Ugandan azalduriko Ebola birusaren agerraldia guztiz erauzita dago. Hau da:
  1. Dagoeneko ez dago Ebola gaitzik Ugandan.
  2. Asko zabaldu da Ebola Uganda aldean
  3. Ebola izeneko lurraldean birus agerraldiak erauzi dituzte.
  4. Osasunerako Mundu Erakundeak Ebola sendatu nahi du Ugandan.
89. "Aita, joango al gara parkera?" Aitak, amore emanez, zera erantzungo dio:
  1. Ea, ba, goaz!
  2. Ba, joaten gara, nahi baduzu!
  3. Ezta pentsatu ere!
  4. Tira, ba, goazen!
90. Zein da zuzena?
  1. Komunikabideek esaten duten arabera, gero eta istripu gehiago dago.
  2. Ikastetxe hauetatik heziketa ona ematen bada, gizarte osoaren onerako izango da.
  3. Ez dugu erraz ahaztuko zuengandik jaso dugun mesedea.
  4. Beharrezkoa da eskuko telefono guztiek itzaltzea pelikula behar bezala ikusteko.
91. Gogoko izan EZ duzun hitzaldiaren ostean:
  1. Hau tristea!
  2. Hau gozamena!
  3. Hau nekosoa!
  4. Hau asperraldia!
92. Noiz jaio zinen, ba?
  1. 1976eko Ekainaren 5ean.
  2. 1076ko ekainaren 5ean.
  3. 1976.eko ekainak 5ean.
  4. 1976.go Ekainak 5ean.
93. Athleticek irabazten utzi omen zion. Zein da erantzun egokiena?
  1. Ba ote!
  2. Ba omen!
  3. Ba ala!
  4. Ba bide!
94. Zoko ilun horretan deabrua ikusiko .............., arineketan aterako ....................
  1. banindu ninteke
  2. banu nintzen
  3. banu nintzateke
  4. banio nintzatekeen

95. Freud-en psikoanalisiari esker antzemandako desoreka psikologiko askoren iturria maitasunik eza delakoan nago. Hau da:

  1. Freud-ek bazekien desoreka psikologiko askoren iturria maitasunik eza dela.
  2. Nire aburuz, maitasunik eza da arazo psikologiko jakin askoren sorburua.
  3. Freud-en arazo psikologikoei esker antzeman daitezke desoreka eta maitasunik eza.
  4. Psikoanalisiaren bidez Freud-ek maitasunik eza antzeman zuen.
96. Dirutza handia tartean zela, bi abere haiek gogor lehiatu ziren ................ hartan.
  1. langintza
  2. olgeta
  3. jolas
  4. dema
97. Euren haserrea erakutsi dute horman pintada batzuk ........
  1. eginda
  2. egiten
  3. egiteaz
  4. egitera
98. Atapuercako aztarnategian aurkitutako zantzu batzuek bertan euskaldunon asabak bizi zirela pentsatzeko bidea ematen dute. Alegia:
  1. Gure asabak Atapuercan bizi ziren.
  2. Atapuercako zantzuek ziurtatzen digute euskaldunak bizi zirela.
  3. Aurkitutako zantzu batzuen arabera, litekeena da euskaldunen asabak Atapuercan bizi izana.
  4. Euskaldunon asabak Atapuercan aurkituriko zantzu batzuetan bizi ziren.
99. Zenbait ohitura ume-umetatik sustatzea ezinbestekoa da. Aukeratu esanahi berekoa.
  1. Zenbait ohitura ume-umetatik bultzatzea nahitaezkoa da.
  2. Zenbait ohiturari ume-umetatik laguntza ematea ezinezkoa da.
  3. Zenbait ohitura ume-umetatik sustatu ahal da.
  4. Umeei zenbait ohitura sustatzea derrigorrezkoa da.
100. Zein dago TXARTO?
  1. Berandu etorri omen da.
  2. Berandu etorri ei da.
  3. Badirudi berandu etorri omen dela.
  4. Badirudi berandu etorri dela.

 

ZUZENKETA ORRIA

1

C

21

A

41

D

61

B

81

D

2

B

22

C

42

A

62

B

82

A

3

C

23

A

43

B

63

A

83

A

4

B

24

B

44

A

64

D

84

C

5

C

25

B

45

D

65

B

85

A

6

A

26

D

46

C

66

D

86

B

7

C

27

D

47

B

67

D

87

C

8

C

28

D

48

D

68

A

88

A

9

B

29

A

49

B

69

B

89

D

10

B

30

C

50

A

70

D

90

C

11

C

31

B

51

D

71

A

91

D

12

B

32

D

52

C

72

B

92

B

13

A

33

A

53

C

73

B

93

A

14

C

34

C

54

C

74

B

94

C

15

A

35

C

55

A

75

A

95

B

16

B

36

B

56

D

76

A

96

D

17

D

37

B

57

A

77

A

97

A

18

A

38

C

58

C

78

C

98

C

19

A

39

B

59

B

79

C

99

A

20

A

40

D

60

B

80

A

100

C

Sartu eusk@ltegira!