www.santurtzieus.com

EGA:ATARIKO PROBA

2001-3-10

 

ENTZUTEZKO ULERMENA

LEHEN ATALA

1. Zer dio taula gaineko lehen agerraldiaz?
  1. kantatu egin zuela
  2. Bat-bateko bertsoak bota zituela
  3. Xalbadorri egin zitzaion omenaldi batean izan zela
2. Harrezkero, egin al du modu horretako taula gaineko agerraldirik?
  1. Umeekin soilik
  2. Bertsotan, bai; asko gustatzen baitzaio
  3. Ez, nahiz eta erakargarria egiten zaion
3. Non egin zituen ikasketak?
  1. Donostian
  2. Ategorrietako, maisu eskolan
  3. Gasteizen, seminarioan
4. Lana aurkitzea asko kostatu al zitzaion?
  1. Bai, gogorra izan zen
  2. Bai, eskolaurrean nahiago zituzten emakumeak
  3. Mutilentzat, lehen promozioetakoak izaki, oso erraza izan zen
5. Hasierako urteak nolakoak izan ziren?
  1. Gogorrak, ikasleek musika asko entzuten baitzuten
  2. Gogorrak. Talde handiak, eskarmentu txikia...
  3. Ederrak, Hasiera-hasieratik oso oroitzapen ona du

BIGARREN ATALA

6. Garai hartan aktore euskaldun asko al zen Madrilen?
  1. Bai, asko eta onak
  2. Banaka batzuk
  3. Ez. Martxelo, Klara Badiola eta Patxi Biskert baino ez
7. Zertarako biltzen ziren euskal aktoreak?
  1. Euren gauzez hitz egiteko eta afariak egiteko
  2. Elkarrizketak egiteko batik bat
  3. Obrak elkarrekin ekoizteko
8. Azkenaldi honetan euskaldun aktore asko ari da agertzen. Zergatik?
  1. Hemen, Madrilen baino aktore gehiago dagoelako
  2. Hemengo aktoreek lan egokia egiten dutelako
  3. Asko ekoizten denez, eskaera ere handia delako
9. Telesailetan lan eginda asko ikasten al da?
  1. Edozein fikzio-lan interesgarria da ikasteko
  2. Antzerkian gehiago ikasten da
  3. Telesailetan antzerkian baino gehiago ikasten da
10. Zergatik da gustuko antzerkia?
  1. Dirua ongi irabazten duelako
  2. "Modus vivendi" egokia duelako antzerkiak
  3. Horretan duelako berak ziurtasunik handiena
11. Oraingo antzerkiaren krisiaz zer dio?
  1. Ez dela egia, antzerkia une onean dagoela
  2. Azken aldi honetan krisian dagoela
  3. Betidanik egon dela krisian

HIRUGARREN ATALA

12. "Zine oro" programarekin noiz arte jarraituko du?
  1. Laster amaitzekotan da
  2. Oraindik luzerako du
  3. Ez daki ziur noiz arte jarraituko duen
13. Bere aurkezle lanaz zer dio?
  1. Pelikulak hautatzea asko gustatzen zaiola
  2. Lan astuna dela
  3. Oso "axaleko" lana egiten duela
14. Zer sentitzen du bere burua telebistan, aspaldiko telesaioetan, ikustean?
  1. Aldaketa handi samarrak gertatu direla
  2. Bera ez dela asko aldatu
  3. Urduritasuna
15. Bidaiez zer dio?
  1. Lehen baino aukera gehiago duela orain
  2. Lehen baino aukera gutxiago duela orain
  3. Ez dituela oso gogoko
16. Afrikako behealdera joango al litzateke?
  1. Ez daki ausartuko litzatekeen, baina agian bai
  2. Ez zaio batere atsegin, ezezagunari beldurra baitio
  3. Saharako basamortua baino ez zaio interesatzen

ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA

 

17. Zein da egokiena ustekabea adierazteko?
  1. Baina nola izango liteke?
  2. Litekeena hori!
  3. Balitzateke holakorik!
  4. Baina, nola liteke?
18. Berritsua da hori gero! Aukeratu jarraipen egokiena:
  1. Bai, ez da isiltzerik
  2. Bai, laster batean isilduko da
  3. Bai, ez da berehala isilduko
  4. Bai, ez dauka isiltze onik
19. Zein da zuzena?
  1. Auzoa gero eta handiagoa bihurtzen ari da
  2. Auzoa gero eta handiagoan bihurtzen ari da
  3. Auzoa hainbat eta handiagoa bihurtzen ari da
  4. Auzoa harik eta handiagoan bihurtzen ari da
20. Kamioilariari, zein sailetan argituko dizkiote lan kontuak?
  1. Bidegintza Sailean
  2. Hirigintza Sailean
  3. Garraio Sailean
  4. Ingurugiro Sailean
21. Beste opari batzuk egin beharko ...... gurekin konpondu nahi ...... Aukeratu adizki zuzenak
  1. Dizkiguzu / bazenu
  2. Dituzu / bazara
  3. Zenuke / bazenuen
  4. Dizkiguzu / baduzu
22. Matxura larria izan dut ur-hodietan; ...... Zein da jarraipen egokiena?
  1. Etxea urez bete ez zaidanean!
  2. Etxea urez bete ez zaidanez!
  3. Noiz eta etxea urez bete ez zaidan!
  4. Non eta etxea urez bete ez zaidan!
23. Doluminak adierazteko, zein da egokiena?
  1. Zurekin batera gaude!
  2. Bihotzez gogaide zaitugu!
  3. Atsekabean lagun!
  4. Minean partaide!
24. Arrasate Bizkaiko mugatik lau kilometrora dago eta  ...... Oņati
  1. Urrun ez dela
  2. Urrun ez ezik
  3. Urrun ezean
  4. Urrundik ez dagoela
25. Ondoko multzoetako batean bada izen bat tokiz kanpo. Zein multzotan?
  1. Belauna, ukondoa, orpoa, orkatila
  2. Hiriburu, lurralde, eskualde, herrialde
  3. Maizterra, apopiloa, jabea, ugaztuna
  4. Adorea, kemena, ganora, ausardia
26. Bizkaiko kostako herri batean ari da lanean, Elantxoben ......
  1. Haatik
  2. Hain zuzen ere
  3. Esate baterako
  4. Beraz
27. Egurra eman ote zion? Hara, ...... Aukeratu jarraipen egokiena:
  1. Jotzen eta jotzen!
  2. Buruz behera!
  3. Jo eta txikitu arte!
  4. Zingi-zanga!
28. Zein dago zuzen euskara batuan?
  1. Ez zait gustatzen irakasleek liburuak irakurteraztea
  2. Ospakizun hartan irakur arazi zidaten testua oso trakets idatzita zegoen
  3. Liburua irakurrarazi zidaten arren, biziki ona iruditu zitzaidan
  4. Gobernuak ohar bat irakurri erazi die irrati guztiei
29. Aukera zoragarria zen, ...... Aukeratu jarraipen egokiena
  1. hura ganora, hura!
  2. hura marranta, hura!
  3. hura mauka, hura!
  4. hura ajea, hura!
30. Zein da zuzena?
  1. Uztailan opor ederrak izango ditut
  2. Hamarretaraino egon nintzen zure zai
  3. Miren ez da Nerea bezala: eskuzabalagoa da
  4. Hamarretik bostek gaizki egiten dute lo
31. Txostena biharko amaituko al dudan? Aukeratu jarraipen egokiena
  1. Lan sobera!
  2. Lanez gain!
  3. Nahikoa lan!
  4. Lanpean nago!
32. Zein dago zuzen idatzita?
  1. M.Z. Andreak irabazi du "Euskadi" 1999ko Literatura Saria
  2. M.Z. Andreak irabazi du 1999ko Euskadi literatura Saria
  3. M.Z. Andreak irabazi du 1999ko Euskadi Literatura Saria
  4. M.Z. Andreak irabazi du 1999eko "Euskadi" literatura Saria
33. Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein da zerrenda hori?
  1. Lehenengo, lehenbiziko,aurreneko
  2. Unatu, akitu, nekatu
  3. Heldu, oratu, behatu
  4. Iragan, pasatu, igaro
34. Aharrausika habil, motel! Zein da erantzun egokiena?
  1. Bai, ez diat begirik batu bart gauean!
  2. Bai, bart ez du begirik jo eta!
  3. Bai, logale hiltzen negok!
  4. Bai horixe: loak erortzen negok, txo!
35. Mikelek bere etxera gonbidatu...txitxardinak jatera. Aukeratu egokiena
  1. Zigun
  2. Gintuen
  3. Digu
  4. Zizkigun
36. Zein dago gaizki?
  1. Batak zein besteak irabazi, berdin-berdin zait
  2. Badaude herrialde batzuek giza eskubideak zanpatzen dituztenak
  3. Ez dut maite inoren arazoetan sartzea
  4. Bestek esan beza egia non dagoen
37. Peru Lehendakari izendatu omen dute. Harridura adierazteko:
  1. Ez alajaina!
  2. Ez uste!
  3. Ez da izango!
  4. Ez horixe!
38. Arautegiari dagokionez, azkenerako amore eman zuen Pellok. Bestela esanda:
  1. Gustura onartu zuen arautegia Pellok
  2. Arautegiari aurre egin zion Pellok
  3. Pellok etsi egin behar izan zuen eta arautegia onartu
  4. Irmotasunez oldartu zitzaion Pello arautegiari
39. Nondik ekarri zuten kafea XVI. mendean europarrek? Zein da erantzun zuzena?
  1. Europarrek Ameriketatik ekarri zuten kafea XVI. mendean
  2. Ameriketatik ekarri egin zuten kafea europarrek XVI. mendean
  3. Ekarri zuten kafea Ameriketatik europarrek XVI. mendean
  4. Europarrek kafea Ameriketatik XVI. mendean ekarri zuten
40. Norbere borondatearen kontra zerbait egin beharra:
  1. Gogoz kontra egin
  2. Norbere buruaz beste egin
  3. Gogoetarik gabe egin
  4. Gogaituta egin
41. Euskara batuan, zein dago zuzen?
  1. Ez nebilen askok uste bezain gaizki
  2. Ez neraman nik uste adinako pisurik
  3. Gazte horiek bazterrak nahasten dabiltzate
  4. Uso horiek Afrika aldera dijoaz
42. Hurrengo hitzetako bat gaizki osatuta dago. Zein?
  1. Maitekorra
  2. Jankorra
  3. Errukiorra
  4. Hilkorra
43. Lan eskaintza bi izan ditu, eta azkenean...aukeratu du
  1. Bizkaiko Foru Aldundiakoa
  2. Bizkaiko Foru Aldundikoa
  3. Bizkaiako Foru Aldundikoa
  4. Bizkaiko Foru Aldundiakoa
44. Arrain freskoa jan edo arrain izoztua jan... Aukeratu jarraipen egokiena
  1. Alde ederra dago!
  2. Bada desberdina!
  3. Zein desberdina da!
  4. Ez dauka Aldea!
45. Ondoko multzoetako batean hitz bat tokiz kanpo dago. Zein multzotan?
  1. Garaua, bihia, alorra
  2. Indaba, babarruna, dilista
  3. Eulia, erlea, liztorra
  4. Besoa, zangoa, sorbalda
46. Zein dago gaizki?
  1. Atxilotuko dizute
  2. Deituko dizute
  3. Eskertuko dizute
  4. Itxarongo dizute
47. Zer, egin dituzu agindu nizkizunak? Zein da erantzun egokiena?
  1. Bai zera! Badaukat aurreragokorik!
  2. Bai, zera! Ez daukat beste zer egitekorik eta!
  3. Utzi bakean! Beste zereginetan nabil eta!
  4. Ez horixe! Ezta pentsatzen!
48. Nola idazten da 1.672 zenbakia?
  1. Mila seirehun eta hirurogeita hamabi
  2. Mila seiehun eta hirurogeita hamabi
  3. Mila seiehun hirurogeita hamabi
  4. Mila seiehun eta hirurogeitahamabi
49. Non ibili haiz, ba? Aspaldion ez haugu ikusi eta! Aukeratu erantzun egokiena
  1. Badakik, hara eta hona
  2. Hementxe, ba, egoten
  3. Ene, ni ezin egonean beti
  4. Egia! Ea, ba, sarriago elkar ikusten garen!
50. Zein da zuzena?
  1. Ez dakit noiz etorriko naizenik
  2. opor luzeak izatea gustatuko litzaizkidake
  3. Bereak eta bi egin ditu sailkapena lortzeko
  4. Mirenek iraileko azterketak prestatzen hasi ditu
51. Badakizue Axular nor izan zen? Aukeratu erantzun egokiena
  1. Jakingo ez duzu, ba!
  2. Garbi baietz!
  3. Bai argi ere!
  4. Halakorik!
52. Joxe ... Miren ere joan da mendira
  1. Ezik
  2. Ez ezik
  3. Izan ezik
  4. Ezean
53. Euskara batuan, zein da zuzena? Besteren .::.. komeni baino gehiago .::.. gorrotatzen dituzte herrian
  1. Gauzetaz / arduratzeagatik
  2. Gauzetaz / arduratzeagaitik
  3. Gauzez / arduratzeagatik
  4. Gauzez / arduratzeagaitik
54. Aho bete hortz geratu zen. Nola geratu zen?
  1. Goseak
  2. Hotzak dardar
  3. Ahozabalka
  4. Harrituta
55. Hainbat teoria zirriborratu dituen arren, ez du azalpen sinesgarririk aurkitu. Bestela esanda:
  1. Bere saiakeretan ez ditu sineskeriak baztertu
  2. Bere teoriak landuegiak gertatu dira
  3. Esplikazio egokia aurkitu ezinik dabil
  4. Ez du lortu bere teoria jende aurrean azaltzea
56. Bat nator zurekin ia puntu guztietan, ....... esan duzun azken horretan ere.
  1. baita
  2. baldin eta
  3. izan ezik
  4. harik eta
57. Ikusi al duzu Julia Roberts-en azken pelikula?... Aukeratu jarraipena
  1. Polita da, ezta?
  2. Polita dela?
  3. Nolako,polita!
  4. Horrelako politagorik!
58. Zein dago zuzen euskara batuan?
  1. Hilak 5ean bukatzen da lanak aurkezteko epea
  2. Abuztuaren 20ean betetzen ditut urteak
  3. Hilak 31 izaten da kobratzeko eguna
  4. Bihar, maiatzak 1, langileen eguna da
59. Euskara batuan, zein da zuzena?
  1. Ez dakizuenean, galdetu zeuk baino gehiago dakien bateri
  2. Kupel berberako sagardoa edan dute
  3. Mari Joseren ahizpak haserre aurpegia jarri zuen
  4. Makil batez astindu ditu aurrean topatu dituen guztiak
60. Katuak mahai gaineko zerbait harrapatu nahi du eta hor dago zain. Hau da: katua ......
  1. zer eroriko dago
  2. zer jausi arte dago
  3. harrapatzen zain dago
  4. harrapatzera itxaroten dago
61. Zein da zuzena?
  1. 1999eko urriaren 7a
  2. 1999eko urriak 7a
  3. 1999ko urriaren 7a
  4. 1999.ko urriak 7
62. Umetxoaren irriei eta jolasei begira, ama...dariola dago
  1. Adurra
  2. Legena
  3. Liparra
  4. Letagina
63. Mutil zalapartari horrek egun osoan jarduten du... Aukeratu jarraipen egokiena
  1. Bazterrak nahasten
  2. Inguruak urritzen
  3. Txokoak lorrintzen
  4. Ertzak aztoratzen
64. Zein da zuzena?
  1. Beroa daukat eta jertsea kenduko naiz
  2. Botilak eta paperak ekartzea ahaztu zaizkigu
  3. Atzo parkean ikusi nizun
  4. Zenbatean dituzu porruak?
65. Lexikoari dagokionez, hurrengo esaldietatik zein da egokia?
  1. Errealak gol berri bat sartu du atsedenaldia baino lehen
  2. Gasteizek hazkunde itzela ezagutu du azken urteotan
  3. Nagusiarekin zituen zor guztiak kitatu ditu
  4. Azterketa hori berriro egiteko aukera luzatu digute
66. Zein dago ondo euskara batuan?
  1. Bilera datorren asteartea (hilak 5ean), eguerdiko 12etan egingo dugu
  2. Bilera datorren hilaren 5an egingo dugu (asteartez), eguerdiko 12tan
  3. Bilera datorren asteartean, hilak 5, eguerdiko 12etan egingo dugu
  4. Bilera hilaren 5, asteartean, eguerdiko 12an, egingo dugu
67. Ene, zein dotore zatozen soineko apain horrekin! Izan ere, oso ondo ...... Aukeratu jarraipen egokiena
  1. ematen dizu
  2. jotzen dizu
  3. jartzen zaitu
  4. ipintzen zaitu
68. Ezagutzen ditudan dirudun gehienak poz-pozik daude...
  1. Haien buruekin
  2. Euren bururekin
  3. Haien buruarekin
  4. Euren buruarekin
69. Zein da egokia pilotariak huts egin duela adierazteko?
  1. Kale egin du
  2. Kalera bota du
  3. Poto egin dio
  4. Zirt-zart egin du
70. Mendi-aterpe gisa berreraikitako artzain txabola zaharra estreinatu dute Anboton. Bestela esanda:
  1. Artzain txabola aterpetarako eraberritu dute Anboton
  2. Artzain txaboletan babestuko da jendea Anboton
  3. Artzainek eta mendizaleek erabiltzeko txabola eraiki dute Anboton
  4. Aterpea egiteko unean, artzain txabola zaharrak hartu dituzte eredu
71. Horrelako bidegabekeriak entzutean neure ...... ateratzen naiz
  1. Onetik
  2. Kolkotik
  3. Burutik
  4. Artetik
72. Pozarren gindoazen Miren bisitatzera. Nik ...... izugarrizko ilusioa nuen. Aukeratu zuzena
  1. bidenabar
  2. gutxienez
  3. behinik behin
  4. aitzitik
73. Zer ordutan aterako gara hemendik? Zein ez da zuzena?
  1. Hamabiak eta bostean
  2. Bosta eta erdietan
  3. Seiak eta laurdenetan
  4. laurak eta laurdenetan
74. Oinarrizkoenari eutsi behar diogula adierazteko:
  1. Gatozen harira
  2. Goazen funtsera
  3. Goaz gaira
  4. Gatoz garrantzitsuenera
75. Zein da zuzena?
  1. Bizarra uzteak ez zaitu gizonago egingo
  2. Telebistak ematen dizuna ez du zerikusirik irakurri bitartean bizi duzunarekin
  3. Literatura oparoena idatzi dutenek emakumeak izan dira
  4. Zure lagun guztiak kanpotarrak dirudite
76. Zein da 1513 zenbakiaren idazkera zuzena?
  1. Mila bostehun hamahiru
  2. Mila eta bostehun eta hamahiru
  3. Mila bostehun eta hamahiru
  4. Mila bostehun ta hamahiru
77. Hori ere noizbait zentzatuko ahal da! Noiz erabil daiteke esaldi hori?
  1. Delako horrek ganorarik gabe jarduten duenean sarri
  2. Norbaitek berandu etortzeko joera duenean
  3. Delako hori hara eta hona ibili eta ezer aurkitzen ez duenean
  4. Norbait edozein huskeria egiteko lotsatzen denean
78. Eneko hemen ..... laster konponduko ..... arazoa
  1. Egongo bazen / luke
  2. Egongo balitzateke / zuen
  3. Balego / luke
  4. Baletor / zuen
79. Marratxoaren erabilerari dagokionez, zein dago gaizki erabilita?
  1. Etxez-etxe, kalerik-kale
  2. Seme-alabak, han-hemenka
  3. Alfer-alferrik, poz-pozik
  4. Gernika-Lumo, Etxarri-Aranatz
80. Hauxe egingo dugu pastelarekin: zuretzat erdia eta niretzat beste erdia. beraz, pastela...
  1. Erdi bana egin dute
  2. Erdiz erdi egin dute
  3. Erditu dute
  4. Erdibide egin dute
81. Zein da zuzena?
  1. Laneko gauzarik arriskutsuena muntaia da zeren kristal hauskorrak jartzen dituztelako
  2. Aitarekin jarri zen lanean, ez baitzitzaion beste zereginik ateratzen eta
  3. Bere doinuen gozotasuna dela-eta, Mozarten sona ez da egundaino itzali
  4. Nahiz eta bankua lapurtu arren, aske utzi dute
82. Ume horrek amaren babesa behar du gau eta egun. Zer da umea?
  1. Amatia
  2. Amazulo hutsa
  3. Amatiar hutsa
  4. Amaizuna
83. Gauzak ez dira batere aldatu, ...... jarraituko dute
  1. dauden-daudenean
  2. egon-egonean
  3. dauden bezalako
  4. dauden bezalakoak
84. Bikiak izan arren ez dute ... antzik.
  1. elkarren
  2. elkarrengan
  3. elkarrekiko
  4. elkarrenganako
85. Aurpegia zimurtuta, ilea urdinduta. Xebek atzean utzia du aspaldi bere....
  1. gaztekeria
  2. gazteria
  3. gaztanbera
  4. gaztaroa
86. Haien prentsa txarra Europan marxismoak izandako gainbeherari egotzi zioten. Bestela esanda:
  1. Haien gainbehera eragin zuen Europan marxismoak izandako prentsa txarrak.
  2. Prentsa txarrak Europako marxismoari bota zion haien beherapenaren errua.
  3. Hain txarra zen prentsa, non Europan marxismoari leporatu zioten haiek izandako beherapena.
  4. Hain ospe txarra Europan marxismoak izandako gainbeheratik zetorrela uste zuten.
87. Zein da kontakizuna edo arrazoibidea bere horretan bukatu dela adierazteko era egokia?
  1. Eta puntua.
  2. Eta kito.
  3. Goian bego.
  4. Eta hori.
88. Zein da zuzena? .... moduan etorri zirenak .... barrena bidali zituzten.
  1. Tarzanen / oihanean
  2. Tarzan / oihanaren
  3. Tarzani / oihanez
  4. Tarzanez / oihanetik

89. Egundoko garaipena lortu du! Hau da:

  1. Ez da makala lortu duen garaipena.
  2. Erraza egin zaio garaipena lortzea.
  3. Hala-holako garaipena lortu du
  4. Ehundik gorako garaipena lortu du.
90. Puntuazio zeinuei dagokionez, zein dago gaizki?
  1. Zure lehengusuak, ez daki oraindik hori.
  2. Askotan entzun du, baina ez du gogoratzen.
  3. Edozeinek egin dezake; hala ere, ni ez naiz ausartuko.
  4. Horrela zioen zure amak:" Etorriko haiz gautu baino lehen"
91. Kontu hori oso ospetsua da. Bestela esanda:
  1. Denen ahotan dabil
  2. Jende guztiaren ahoetan dabil
  3. Hainbaten ahotik dabil
  4. Askoren ahoetatik dabil
92. Zein da zuzena?
  1. Tratu txar psikologiko hauek umearen ahuldadean datza.
  2. Oso langilea denez, gogoko ditu lan neketsuenak hartzea.
  3. Askori nabaritzen zaio berehala alde egiteko gogoa.
  4. Guraso, ikasle eta irakasleek parte hartzen dituzte Eskola Kontseiluan.
93. Publizitate munduan aritu ostean, dokumentalen arloa jorratzeari ekin dio. Alegia:
  1. Gaur egun dokumentalgintzan ari da.
  2. Publizitatean jarduteko erabakia hartua du.
  3. Ikus-entzunezkoak utzi eta publizitatearen arloari heldu dio
  4. Dokumentalei eman izan die lehentasuna beti.
94. Zein izan da partiduaren emaitza? Aukeratu erantzun egokiena.
  1. Bana geratu dira
  2. Bi-bat egin dute.
  3. Hiru-huts egin dute.
  4. Bi-bi geratu dira.
95. Film hori ikusi nahi dut ......
  1. lagunarekin atzo ezagutu nuela.
  2. atzo ezagutu nuela lagunarekin.
  3. atzo ezagutu nuen lagunarekin.
  4. lagunarekin ezagutu nuela atzo.
96. Lehentasunak adosteko gai ez izatea gaitzetsi zuen erakundeak. Bestela esanda:
  1. Erakundearen aburuz, adostasunik eza aspaldikoa da.
  2. Lehentasunak ez gauzatzeak haserrea eragin du, erakundearen ustez.
  3. Puntu nagusietan bat ez etortzea salatu zuen erakundeak.
  4. Erakundeak ez du gaitasunik bere proiektuak aurrera eramateko.
97. Hurrengo hitzen bat tokiz kanpo dago. Zein sortatan?
  1. Aska, ezkata, ukuilua.
  2. Branka, lema, popa.
  3. Enbata, tximista, trumoia.
  4. Gerezia, masusta, madaria.
98. Maiatzean kanporaketa jokatuko du gure taldeak: .... partidua kanpoan eta bigarrena, berriz, etxean.
  1. joateko
  2. joandako
  3. joaniko
  4. joaneko
99. Arriskuak gutxiesteak eragin omen zuen hondamendia. Bestela esanda:
  1. Arriskuak aintzat hartzeak ekarri omen zuen hondamendia.
  2. Arriskuei garrantzirik ez emateari egotzi zaio hondamendia.
  3. Gutxi batzuek gehiegi arriskatzeak hondamendia ekarri zuen.
  4. Arriskua ez zen handia, baina hondamendia eragin zuen.
100. Neurrien eragikorasunari buruz zabaldu ziren zalantzak uxatu ditu Jonek. Bestela esanda:
  1. Neurriek beren helburuak betetzen dituztela ziurtatu zuen Jonek.
  2. Neurrien ondorioei buruz zalantzakor agertu zen Jon.
  3. Jon izan ezik, guztiak bat datoz neurrien egokitasunari buruz.
  4. Oso zalantzazko neurriak jarri ditu martxan Jonek.

 

ZUZENKETA-ORRIA

1.C

2C

3A

4C

5B

6B

7A

8C

9A

10 C

11 A

12C

13C

14A

15B

16A

17D

18C

19A

20C

21D

22A

23C

24A

25C

26B

27C

28C

29C

30D

31C

32C

33C

34A

35B

36B

37C

38C

39A

40A

41B

42B

43B

44A

45A

46A

47A

48B

49A

50C

51A

52B

53C

54D

55C

56A

57A

58D

59C

60A

61C

62A

63A

64D

65C

66C

67A

68D

69A

70A

71A

72C

73B

74A

75A

76C

77A

78C

79A

80A

81C

82B

83A

84A

85D

86D

87B

88A

89A

90A

91A

92C

93A

94A

95C

96C

97A

98D

99B

100A

Sartu eusk@ltegira!