www.santurtzieus.com

EGA: ATARIKO PROBA

2000-3-18

 

 

  1. Gogoan izan azterketa honek ordubete iraungo duela, entzutezko ulermeneko galderei erantzun ondoren.
  2. Erantzuten hasi aurretik bete ezazu aparteko erantzun-orriko B atala.
  3. Ariketa bakoitzean erantzun egokiena edo zuzena aukeratu eta erantzun-orrian kasuan kasuko koadrotxoa arkatzez markatu: erantzun bakarra onartuko da.
  4. Erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat emango zaizu.
  5. Erantzun okerrengatik ez zaizu punturik kenduko.

 

Bestetik komeni da entzutezko ulermeneko zatiaren( lehengo 12-18 galderak) mekanik azaltzea: zati hori atal bat baino gehiagotan(normalean hirutan) banatu ohi da. Lehen atalaren galderak irakurtzeko minutu bat dute azterketariek; gero, galdera horiei dagokien zinta-zatia entzuten dute; mainutu bat dute jarraian lehen galdera-multzoari erantzuteko eta bigarrena irakurtzeko. Hurregngo atalen artean eta bukaertan tarte berbera ematen zaie. Ondoren,ordubete dute azterketariek geratzen zaizkien galderei erantzuteko.

Azterketaren bukaeran, azkenik, honako ohar hau dute azterketariek beharezko konprobazioak-eta egin ditzaten

Azterketa bukatzen duzunean, onproba itzazu hurrengoak: (1) ernatzunak; (2) NA zenbakia eta eguna ongi markatu dituzula. Ez mugitu zure aulkituk, arduradun batek horretarako baimena eman arte.

 

 

ENTZUTEZKO ULERMENA

LEHEN ATALA

1. Zein arrazoirengandik dira garrantzitsuak herri komunikabideak?
  1. Gizakiaren jakin-minagatik edo kuriositateagatik.
  2. Gizakiaren interesagatik edo komenientziagatik.
  3. Gizakiaren jakin-minagatik eta komenientziagatik.
2. Lehen nola lortzen zuten irakurleek informazio mota hori?
  1. Komunikabide lokalen bitartez.
  2. Bertso-paperen bidez.
  3. Ahoz aho zabaldutako informazioaren bidez.
3. Arangurenek komunikabide hauen beste helburu bat ere aipatzen du. Zein?
  1. Euskara bultzatzea
  2. Euskalkiak sustatzea
  3. Euskara batua sustatzea
4. Zein herri komunikabide aztertu ditu Arangurenek?
  1. Egunkariak, aldizkariak, telebistak eta udal irratiak.
  2. Udal irratiak, telebistak eta aldizkariak.
  3. Aldizkariak, telebistak eta irratiak.
5. Zein da aldizkariaren arrakastaren arrazoia?
  1. Eduki egokiak izatea eta etxera doan banatzea.
  2. Etxera doan eramatea, ez dago bila joan beharrik.
  3. Inguruko informazioa eskaintzen dute.

BIGARREN ATALA

6. Nola egin du Arangurenek landa lana?
  1. Laguntzaileak erabili ditu.
  2. Berak egin du zuzenean.
  3. Bere ingurukoek asko lagundu diote.
7. Zergatik dute eragina komunikabide hauek?
  1. Hurbiltasunagatik eta egileek jartzen duten gogoagatik.
  2. Lan politak sortzen dituztelako.
  3. Egileez gain, laguntzaile asko dituztelako.
8. Zenbat jendek egiten du lan komunikabide hauetan?
  1. 140 profesionalen artean egiten dituzte.
  2. Soldatapean ari direnez gain, jende ugarik egiten du lan.
  3. Askok egiten du, guztiek musu truk.
9. Zein arazo aipatzen ditu Arangurenek?
  1. Dirua eta euskararen sustapena.
  2. Dirua eta erronka berrietara egokitzea.
  3. Autofinanziazioa.
10. Digitalizazioaz zer dio Arangurenek?
  1. Herri komunikabideentzat korapilatsuegia dela.
  2. Horrelako berrikuntzetara egokitu beharra dagoela.
  3. Jadanik digitalizatzen ari direla.

HIRUGARREN ATALA

11. Etorkizunean herri komunikabideek garrantzirik izango dute?
  1. 25 urtetan desagertu egingo dira.
  2. Garrantzia galduz joango dira.
  3. Orduan ere jakin-nahia ase beharko da.
12. Zein komunikabideetan hasi zen Asier Aranguren lanean?
  1. Aretxabaleta Press-en
  2. Radio Nacional-en
  3. Hasiera-hasieratik ETBn aritu da.
13. Harrezkero, non egin du lan Arangurenek?
  1. Hainbat komunikabidetan eta EHUn
  2. EHUn eta ETBn.
  3. Herri komunikabideetan eta ETBn
14. Zergatik hautatu zuen gai hau tesia egiteko?
  1. Gai erraza iruditu zitzaiolako.
  2. Komunikabide handiak ez dituelako gogoko.
  3. Gertuko komunikabideak aztertu gabe zeudelako.
15. Zenbat urte eman ditu tesia egiten?
  1. Hamar urtetan aritu da gogor lanean.
  2. Hartu eta utzi urte gehiagotan aritu bada ere, batez ere azken urte hauetan burutu du.
  3. Lauzpabost urte eman ditu tesia egiten.
  4.  

    ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA

     

16. Gaixoak bere azken egunetan pena eman zien arren, gero badakizu... Aukeratu jarraipen egokia:

  1. "hilda gero, salda bero".
  2. "heriotzea lagun".
  3.  "hilak zulora".
  4.  "hil ondoren amen".

17. Idazkera arauen aldetik, zein da zuzena?

  1. Gaueko 10:35ean estreinatuko du gaur ETBk "Agur. Olentzero, agur" filma.
  2. Gaueko 10:35-ean estreinatuko du gaur ETB-k Agur, Olentzero, agur filma.
  3. Gaueko 10:35an estreinatuko du gaur ETBk "Agur, Olentzero, agur filma".
  4. Gaueko 10:35etan estreinatuko du gaur ETB-k "Agur, Olentzero, agur" filma.

18. Helduek sarrera ordaindu beharko dute; umeak,.............., dohain sartuko dira.

  1. ostera
  2. alegia
  3. ez bezala
  4. baita

19. ... eta bapo geratu gara! Zein da hasiera egokia?

  1. Dirua amaitu zaigu
  2. Gure taldeak irabazi du
  3. Ikuskizun ederra ikusi dugu
  4. Otordu ederra egin dugu

20. Ez dizut esango nola egin behar duzun. Aukeratu erantzun egokia:

  1. Bai, egon horretan!
  2. Ezta beharrik ere!
  3. Ezta zertan ere!
  4. Ez horregatik!

21. Mirenen etxera noa, utzi nion liburua itzul...

  1. diezaion.
  2. diezadan.
  3. dezaidan.
  4. diezaiodan.

22. Zerbait egitea, ondorioei erreparatu gabe.

  1. Itsuen pare.
  2. Itsu-itsuan.
  3. Itsuarena eginez.
  4. Itsuaren itsu.

23 ..... joango naiz ohera, ez zuk esaten duzunean. Zein da hasiera zuzena?

  1. Gogotan jartzen zaidanean
  2. Gogoak ematen didanean
  3. Gogoan ematen didanean
  4. Gogoan jartzen zaidanean

24. Ba al dator....

  1. norbaitek?
  2. norbait gehiago?
  3. inor gehiago?
  4. beste inor?

25. Hori txarto dagoela badakit,... Aukeratu jarraipen egokia.

  1. jakinaren jakinez.
  2. ezer izatekotan.
  3. ondo jakinez gero.
  4. ondo jakin ere.

26. Zein da zuzena?

  1. Baliteke Mikel eta Ane ere etortzea.
  2. Baietz, ba, gu ere goazela.
  3. Ere bai esan ziguten guri joateko.
  4. Bai, etorri dira ere zure lehengusuak.

27. Beste.....egingo ez badu ere, garaiz iritsiko .... da! Hautatu bikote zuzena:

  1. gauzarik ahal
  2. gauzarik al
  3. gauzik ahal
  4. gauzik al

28. Zein da zuzena?

  1. Etorri ote dela esan dute.
  2. Ba omen dator?
  3. Ba ote dator?
  4. Etorriko omen dela esan dute.

29. Zein da zuzena?

  1. Gauza batzuk oso errazak dira esaten baina zailak egiten
  2. Gauza batzuk oso errazak dira esatea baina zailak egitea
  3. Gauza batzuk oso erraza da esatea baina zailak egiteko.
  4. Gauza batzuk oso erraza da esan baina zaila egitea.

30. Azterketaren zailtasunak ikaratu...

  1. ninduen.
  2. nitzakeen.
  3. zidan.
  4. zaizkit.

31. Nola irakurtzen da: 32:3=3?

  1. Hiru ber bi zatituta hiru bordan hiru.
  2. Hiru ber bi zatituta hirurekin berdin hiru.
  3. Hiru ber bi zatituta hirugatik berdin hiru.
  4. Hiru ber bi zati hiru berdin hiru.

32. Nik joan beharra daukat. Gero arte! Aukera erantzun egokia:

  1. Ederki, ba. Ikusiko gara!
  2. Ederki, ba. On dagizula!
  3. Ederki, ba. Egongo gara!
  4. Ederki, ba. Ikusten gara!

33. Ez al zara gogoratzen? Aukeratu erantzun egokia:

  1. Gogoratuko ez naiz, ba!
  2. Gogoratzen ez naizela!
  3. Bai naiz gogoratzen!
  4. Gogoratu ez, ba!

34. Zein da zuzena?

  1. Nor gonbidatuko dudan? Inor!
  2. Horrek ardura niri? Ezta bat ere ez..
  3. Geuk ere ez dugu ezer ez ekarri.
  4. Inork ez omen du ezertxo ere ikusi.

35. Zein da zuzena?

  1. Aurkeztu eta gainditu ere egin du.
  2. Bestalde esan beharra dago ere garestia, baina ona dela.
  3. Ez naiz fededuna, baina egia da ere ez nagoela aurka.
  4. Ezin dut esan ere bizimodu txarra daramanik.

36. Zein da zuzena?

  1. Apirilak 5, lau t'erditan.
  2. Martxoaren 29an, hiruretan.
  3. Irailaren 31ean, zazpiretan.
  4. Uztailak 9an, bostetan.

37. Isil-isilik egon da,... Aukeratu jarraipen egokia.

  1. ez du txintik atera!
  2. ez du miaurik atera!
  3. ez du zintzik esan!
  4. ez du txiorik esan!

38. Gustura joango nintzatekeen atzoko afarira, baina...

  1. ezin ninteke joan.
  2. ezin nuen joan.
  3. ezin izan nintzen joan.
  4. ezin nintzateke joan.

39. Indurain eta Merckx,.....txirrindulari bikainak izan dira.

  1. biak ere
  2. biak zein biak
  3. biak nahiz biak
  4. biak edo biak
40. Gertakizun baten aurrean harridura adierazteko:
  1. Hara bestea!
  2. Hau marka, hau!
  3. Horixe kontua!
  4. Horra hor!
41. Toki-izen zerrenda hauetako zein dago ondo euskara batuan?
  1. Erdiko Amerika, Pirineoak, Aljeria, Brusel, Noruega, Madril.
  2. Erdi Amerika, Auñamendiak, Algeria, Brussela, Noruega,,Madrid.
  3. Erdialdeko Amerika, Pirinioak, Aljeria, Brusela, Norvegia, Madril.
  4. Ertamerika, Pirineoak, Argelia, Bruselas, Norbegia, Madrid.

42. ....... azken egunetan...... dira ardiak menditik. Hautatu bikote zuzena:

  1. Irailako jeisten
  2. Irailako jaisten
  3. Iraileko jeisten
  4. Iraileko jaisten
43. Gauza bat bere errotik edo erantsirik dagoen lekutik ateratzea:
  1. Kulunkatu.
  2. Astindu.
  3. Kimatu.
  4. Erauzi.

44. Txinan hegodun suge bat aurkitu dutela?... Aukeratu jarraipen egokia.

  1. Ezta hurrik eman ere!
  2. Baita zera ere!
  3. Begira nondik!
  4. Noski ezetz!
45. Zer nahi duzu jateko?
  1. Ogitarteko bat atunarekin.
  2. Atuneko otarteko bat.
  3. Atun ogitarteko bat.
  4. Atunaren ogitarteko bat.

46. Lan ugari dugu, baina bihar jai hartuko dut,.... . Hautatu jarraipen egokia,

  1. noski baietz!
  2. zer arraio!
  3. arren!
  4. Jainkoarren!

47. Zein da zuzena?

  1. Sarritan besteak baino gutxiago zarenaren obsesioak hartzen zaitu.
  2. Asierrek gutxi gosaltzen du, ia ezer ere ez.
  3. Ezin da ezer ez egin gabe eman bizitza osoa.
  4. Eta, halako batean, zure lagun guztiak gal ditzakezulaz ohartzen zara.

48. Hurrengoetatik, zein esaldi ez da egokia?

  1. Durangoko azokarako liburu asko argitaratzen dira.
  2. Horrelako istripuak askotan eman dira.
  3. Haurrak haztea ez da lan erraza.
  4. Bilera egin arte ez dugu ezer erabakiko.

49. Zein da zuzena?

  1. Martxoaren lauan egingo dugun festara gonbidatu nahi zaitugu.
  2. Abenduaren hamalauean egingo dugun festara gonbidatu nahi dizugu.
  3. Hilaren hamaikean egingo dugun festara gonbidatu nahi zaitugu.
  4. Martxoaren seiean egingo dugun festara gonbidatu nahi dizugu.
50. Zeinuei dagokienez, zein dago zuzen idatzita?
  1. Datorren guztietan (eta sarritan etortzen da) opariak ekartzen dizkit.
  2. Koldo, Maiteren neba, etxera joan da. Gu ere, laster joango gara,
  3. Irakasleak, ez egin horrelakorik, esan zuen.
  4. Ez dago haserretu beharrik; azken finean: denon onerako da.

51. Gaizki esanak..... , ondo esanak..... Osatu esaera hau.

  1. ahaztu gogoratu.
  2. barkatu gogoratu.
  3. ahaztu kontuan hartu.
  4. barkatu kontuan hartu.

52. Eguraldi zatarra, oso desatsegina:

  1. Eguraldi motela.
  2. Ahazteko moduko eguraldia.
  3. Eguraldi xelebrea.
  4. Eguraldi txakurra.

53. Oraindik ez da akordiorik erdietsi, eta nekazaritza arloan ez bada, aldeen proposamenak urruntxo daude. Bestela esanda:

  1. Akordioa lortzeko nekazaritzatik abiatu beharko dute.
  2. Adostasun-mailarik handiena nekazaritza arlokoa da.
  3. Akordioa lortu arte nekazaritzak ez du aurrera egingo.
  4. Nekazaritza arloak akordioa oztopatzen du.

54. Jon eta Pello elkarren lehian ibili ziren. Beste era batera esanda:

  1. Lanean txandaka aritu ziren.
  2. Norgehiagoka aritu ziren.
  3. Elkar oztopatzen aritu ziren.
  4. d). Elkarlanean aritu ziren.

55. Antonimo bikote hauetatik bat oker dago. Zein da?

  1. Lizuna - argia.
  2. Narrasa - txukuna.
  3. Azkarra - geldoa.
  4. Urduria - lasaia.

56. Zer moduz atzoko ospakizuna? Aukeratu erantzun egokia.

  1. Gaizki, inork ez zuen ezer ere ez prestatu, eta ez genuen ezer ez egiterik izan.
  2. Gaizki, ezer ez zuen inork prestatu, eta ez genuen ezer ez egiterik izan.
  3. Gaizki, inork ez zuen ezer prestatu, eta ez genuen ezer egiterik izan.
  4. Gaizki, inork ez zuen ezer ez prestatu, eta ez genuen ezer egiterik izan.

57. Ez zaitez itzulinguruekin ibil, eta... Aukeratu jarraipen egokia.

  1. hondora joan zailez!
  2. erraietara joan zaitez!
  3. zoaz alera!
  4. zoaz harira!

58. Gaiztakeria guztiak aitortu ... ez dizut barkatuko.

  1. ezean
  2. izan ezik
  3. ordez
  4. ez ezik
59. Sekula ez zioten ... gezurrik esaten.
  1. elkarreri
  2. elkarren
  3. elkarri
  4. elkar

60. Zein da zuzena?

  1. Zer nahi duen berari galdetzea izango dugu jokabiderik zuzenena.
  2. Nire ustez irtenbide onena aukeratu duela.
  3. Okerrago izango litzateke zer gertatzen ari dena jakitea.
  4. Berak nahi baduen ala ez kontuan hartu beharko genuke.

61. Konturatu gabe, ... jantzi dut jertsea.

  1. goikoz behera
  2. kanpoz barru
  3. atzekoz aurrera
  4. gainekoz azpi

62. Zein da zuzena?

  1. Ezin gara kexatu lanik ez ditugulako.
  2. Zer gerta dakioke hamar egunez jan barik dagoenari?
  3. Mireni ez diogu aspaldion ikusi, baina asko aldatu omen da.
  4. Nor ez dago bere familiarekin pentsatzen ari?

63. Burua beheratuz, gorputza bizkarraren gainean biratuz behearen gainean bueltaka aritzeko mugimendua:

  1. Itzulipurdia.
  2. Jirabira.
  3. Jauzia.
  4. Tirabira.

64. Ez ditut inoiz arkatzak eta koadernoak orduan hainbat gorrotatu. Beste era batera esanda:

  1. Orduan adina arkatz eta koaderno ez dut inoiz gorrotatu.
  2. Inoiz baino gorroto handiagoa nien arkatz eta koadernoei orduan.
  3. Hainbat aldiz gorrotatu ditut arkatzak eta koadernoak, baina orduan ez.
  4. Arkatza eta koadernoak ez ditut inoiz gorrotatu, orduan bezalaxe.

65. Norbait berandu ailegatu dela adierazteko:

  1. Momentu onetan ailegatu haiz!
  2. Ordu onetan ailegatu haiz!
  3. Une ederretan ailegatu haiz!
  4. Garai onean ailegatu haiz!

66. Ondoko multzoetako batean bada hitz bat tokiz kanpo. Zeinetan?

  1. Txitoa, oiloa, oilaskoa, oilaloka.
  2. Oinazea, mina, erresumina, grina.
  3. Trumoia, tximista, oinaztarria, ekaitza.
  4. Azeria, otsoa, erbinudea, basakatua.

67. Zein da zuzena euskara batuan?

  1. Ane hor badago jakin gura dot.
  2. Ane hor dagoen jakin nahi dut.
  3. Ane hor dagoen nik jakitea nahi dut.
  4. Gura dot jakitea Ane hor dagoen.

68. Zer, ez al didazu esan behar? Aukeratu erantzun egokia:

  1. Alferrik zaude, ez dizut esango!
  2. Alferrekoa zara, ez dizut esango!
  3. Alferrik ez dizut esango!
  4. Alferrik ari zara, ez dizut esango!

69. Nirekin adiskidetu nahi ez baduzu, ... zuretzat. Zein da aukera zuzena?

  1. zenbat okerrago
  2. harik eta okerrago
  3. hainbat okerrago
  4. zenbat eta okerrago

70. Gose amorratua, itzela, adierazteko:

  1. Hau da gosearen gosea!
  2. Gosea sobera dugu!
  3. Gosez lepoz gain gaude!
  4. Gosez gainezka egin dut!

71. Alde egiterakoan irri egin diot ostera ere zuzendariari. Bestela esanda:

  1. Zuzendaria eta biok barrez agurtu gara berriro ere.
  2. Irteterakoan berriro barre egin diot zuzendariari.
  3. Irten arte ezin izan diot zuzendariari irri egin.
  4. Irtendakoan zuzendariaz trufatu naiz.

72 ... daki inork baino hobeto.

  1. Horrixek
  2. Horreitxek
  3. Horrexek
  4. Horreik

73. Gure ibaien..... ikusteak.....txarrean jartzen nau. Hautatu bikote zuzena:

  1. kutsadura humore
  2. kutsadura umore
  3. kutxadura humore
  4. kutxadura umore

74. Telefono-dei batean ondorengo hauetako bat ez da egokia. Zein?

  1. Arratsalde on. Karmelerekin hitz egin nahi nuke!
  2. Karmele dago? Berarekin hitz egin nahi nuke.
  3. Miren naiz. Karmele hor al da?
  4. Miren naiz. Esaiozu Karmeleri jartzeko!

75. Lagunartean, inori gauza bat gertu edo eskueran duela adierazteko:

  1. Eskutan duzu.
  2. Eskubidean duzu.
  3. Eskurik esku dabilkizu.
  4. Esku-eskuan daukazu.

76. Erakunde hau giza eskubideen kaltetan dihardutenen aurka ariko da. Bestela esanda:

  1. Erakunde hau giza eskubideei erasotzen dietenen aurka borrokatuko da.
  2. Erakunde hau giza eskubideek kaltetzen dituzten jardueren aurka dago.
  3. Erakunde hau giza eskubideen kalteak arintzen saiatuko da.
  4. Erakunde hau giza eskubideak jasaten dituztenen aurka ariko da.

77. Ikusmin handia dagoela aitortuta, itxaropena ez zapuzteko tentuz jokatzeko eskatzen du Jaurlaritzak. Bestela esanda:

  1. Itxaropen handiegia sortu dela adierazten du Jaurlaritzak.
  2. Pausu guztiak arreta handiz neurtzeko eskatzen du Jaurlaritzak.
  3. Ikusminaren araberako itxaropena eskatzen du Jaurlaritzak..
  4. Ikusmina eta itxaropena ez puztutzeko eskatzen du Jaurlaritzak.

78. Gailurra doi-doi erdietsi genuen. Bestela esanda:

  1. Tontorra lortzetik gertu egon ginen.
  2. Justu-justu iritsi ginen gailurreraino.
  3. Larri lortu genuen gailurra ikustea.
  4. Erraz hurreratu ginen gailurrera.

79. Nola igaro duzu arratsaldea? Zein dago oker?

  1. Tabernarik taberna.
  2. Tabernarik tabernaz.
  3. Tabernaz taberna.
  4. Tabernatik tabernara.

80. Antonimo bikote hauetatik bat oker dago. Zein da?

  1. Amatatu - piztu.
  2. Bihurritu - okertu.
  3. Eragotzi - onartu.
  4. Ihardetsi - galdetu.

81. "Aizkoraz edo bestelako tresna batez egurra edo zura moztean ateratzen den zatia":

  1. Ezpela.
  2. Ezpala.
  3. Ezkila.
  4. Ezkia.

82. Norbait modu onez eta losintxaz ari zaizunean. Aukeratu erantzun egokia:

  1. Ez hasi nirekin zurikeriatan,
  2. Intxaurrak urrunetik hamalau, bertaratu eta lau.
  3. Zoaz antzarrak ferratzera.
  4. Ez niri adarrik jo.

83. Etxean gelditu ... ez ... istripua izango.

  1. balirateke zuten
  2. balira zuten
  3. badira lukete
  4. baziren lukete

84. Zuzendariak esan ... hain kezkaturik. Hautatu forma zuzena batuan:

  1. duenagatik dabiltzate
  2. duenagatik dabiltza
  3. duenagaitik dabiltzate
  4. duenagaitik dabiltza

85. Zein da zuzena?

  1. Informazioa ematearen aldez daude.
  2. Iritzi horren aldekoen esanetan, hobe litzateke informazioa ematea.
  3. Informazioa ematearen aldeko daude.
  4. Iritzi horren aldekoek esanetan, hobe da informazioa ematea.

86. Usoak joan, sareak heda. Zein da baliokidea?

  1. Haizea nora, zapiak hara.
  2. Kalean uso, etxean otso.
  3. Alferrik da ura joan eta gero presa egitea.
  4. Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.

87. Zein ez dira sinonimoak?

  1. Argala - baldresa.
  2. Higuin - nazka.
  3. Errua - hobena.
  4. Zerbitzari – mirabe.

88. Idazkera arauen aldetik, zein da zuzena?

  1. -Pasa, pasa!-esan nion adeitsuki.
  2. -Pasa, pasa!, esan nion adeitsuki.
  3. "Pasa", "pasa!", esan nion, adeitsuki.
  4. "Pasa, pasa!", esan nion adeitsuki.

89. Zer gerta ere, poliziari deitzea erabaki genuen. Bestela esanda:

  1. Gertatua ikusita, poliziari deitu genion.
  2. Gertatzear zegoenez, poliziari deitu genion.
  3. Badaezpada, poliziari deitu genion.
  4. Susmoak genituelako deitu genion poliziari.

90. Ez naute berrito hor harrapatuko,... Aukeratu jarraipen egokia.

  1. ez halatan!
  2. ez horrenbestez!
  3. ez horrexegatik!
  4. ez horixe!

91. Zein da zuzena?

  1. Joxepa amonarekin jatetxe Iparlan izan naiz.
  2. Amona Joxeparekin jatetxe Iparlan izan naiz.
  3. Joxepa amonarekin Iparla jatetxean izan naiz.
  4. Amona Joxeparekin Iparla jatetxean izan naiz.

92. Zein da zuzena?

  1. Ni kezkatzen nauena zure tristezia da.
  2. Zura tristeziak kezkatzen nau niri.
  3. Niri kezkatzen didana zure tristezia da.
  4. Zure tristeziak kezkatzen dit niri.

93. Gutun formal baten amaierako agurra:

  1. Beti arte.
  2. Laster ikusiko garelakoan.
  3. Adeitasunez agurtzen zaitut.
  4. Agurtzen naiz.

94. Zein hitz bikote ez da egokia?

  1. Emakume pertxenta.
  2. Erreka gizena.
  3. Agure iharra.
  4. Zuhaitz lerdena.

95. Zein da zuzena?

  1. Ez gaitezen sartu atea itxi du.
  2. Ez delakoan etorriko nago.
  3. Bukatu ez duen arren, ordaindu egin diote.
  4. Ez duzun erosi berokia, oso polita zen.

96. Hurrengo Aita Santua budista izango dela? Aukeratu erantzun zuzena.

  1. Noski ezetz! Hori ezinezkoa da.
  2. Ea ba! Hori ezinezkoa da.
  3. Tira, tira! Hori ezinezkoa da.
  4. Pentsatu ere! Hori ezinezkoa da.

97. Euskara batuan, zein dago zuzen idatzita?

  1. Saiatu ezgero.
  2. Saiatuz gero.
  3. Saiatuez gero.
  4. Saiatu ezkero.

98. ......, eta ikusiko dute zer den ona! Zein da hasiera egokia?

  1. Etortzea gehiagorik ez dute
  2. Etorri besterik ez dute
  3. Etorri bakarrik ez dute
  4. Etortzea baino gehiago ez dute

99. Zein da zuzena?

  1. Eskerrak ez dagoelari hemen!
  2. Eskerrak hemen ez egon!
  3. Eskerrak ez dago hemen!
  4. Eskerrak hemen ez dagoen!

100. Iñakik proposatu duena ontzat emateko modukoa da. Hortaz, Iñakiren proposamenari ondo... Aukeratu zuzena.

  1. deritzaiogu.
  2. derizkiogu.
  3. deritzaigu.
  4. deritzogu.

 

ZUZENKETA-ORRIA

1. b

2. c

3. a

4. b

5. a

6. b

7. a

8. b

9. b

10. b

11.c

12. b

13. a

14. c

15. b

16. a

17. a

18. a

19. d

20. b

21. b

22. b

23. b

24. d

25. d

26. a

27. a

28. c

29. a

30. a

21. d

32. c

33. a

34. d

35. a

36. b

37. a

38. c

39. a

40. b

41. c

42. d

43. d

44. b

45. c

46. b

47. b

48. b

49. a

50. a

51. d

52. d

53. b

54. b

55. a

56. c

57. d

58. a

59. c

60. a

 

61. c

62. b

63. a

64. b

65. d

66. b

67. b

68. d

69. c

70. a

71. b

72. c

73. b

74. b

75. d

76. a

77. b

78. b

79. b

80. b

81. b

82. a

83. b

84. b

85. b

86. c

87. a

88. a

89. c

90. d

91. d

92. a

93. c

94. b

95. c

96. c

97. b

98. b

99. d

100. d

 

 

 

Sartu eusk@ltegira!