www.santurtzieus.com

PVC-zko katxaloteak 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Testua irakurtzen duzunean, berehala konturatuko zara ez duela ez loturarik ez logikarik. Egia esateko, ez da testu bat, bi testu nahastuak baizik. Zure lana, beraz, bi testu hauek banatzea izango da. Ondoren bakoitzari titulu bat ipini beharko diozu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Al leer el texto, te darás cuenta de que no tiene ni lógica ni coherencia alguna. A decir verdad, no es un texto sino dos mezclados. Tu trabajo consistirá en separarlos y poner a cada texto un título.

 

Arrisku larrian daude kanariar irlen inguruko 300 katxalote, itsas trafikoak sortzen duen zarataren ondorioz gor gelditzen ari baitira. Katxaloteek 300 kideko kolonia egonkorra dute Tenerife eta Kanaria Handia uharteen artean.

Pvczko jostailuak merkatutik erretiratzeko eskatu dute Espainiako Greenpeacek eta kontsumitzaile elkarteak. Izan ere. horien toxikotasuna egiaztatu du Europako Batasunerako Batzorde zientifikoak, eta horretan oinarritu dira bi elkarteak erretiratzea eskatzeko:

Michel Andrek egindako ikerketaren arabera, gortasunak katxaloteen ugaltze zikloa moteltzen du, eta, epe laburrera, animaliok beste leku lasaiagoren batera ihes egitea eragin dezake. ikerketa transmediterranea garraio enpresak agindu zion Andreri, azken urteotan gero eta ugariagoak izan diren istripuen ondorioz. Espainiako jostailugileek, euren aldetik, egiten dituzten produktu guztien arrisku eza frogatzeko analisi zorrotzak gainditzen dituztela adierazi dute eta ez dutela merkaturatzen analisi horiek gainditzen ez duen produkturik. Larriena duela gutxi gertatu zen, katxalote batek itsasontzi baten kontra jo zuenean. Bidaiari bat hilda eta beste hainbat zaurituta gertatu ziren ondorioz. Egindako azken ikerketen arabera, oso arriskutsuak dira PVCa bigunago eta malguago bihurtzeko botatzen zaizkion osagaiak: osagai horiek minbizia sor dezakete eta giltzurrunak zein ugal-sistema kaltetu ahal dute. Hainbat katxaloteren gorpuak ikertu ondoren itsasontzien zaratak euren entzumen aparatua erabat suntsitzen duela frogatu da, horixe delarik azken boladan egondako istripuen arrazoia.

Gaiok PVC bigunezko jostailuetatik askatu egiten dira umeak xurgatu edo hozka egindakoan. Katxaloteek 90 minutu igaro dezakete ur azpian arnasarik hartu gabe eta, baina oxigenoa bukatzen zaienean arrapataka igotzen dira ur azalera.

Espainiako jostailugileek jostailuak zein plastiko motaz eginda dauden adierazteko beharrik ez dutenez, kontsumitzaileek ezin dute jakin zeintzuk diren PVCzkoak eta zeintzuk ez, eta horren inguruko kezka azaldu du kontsumitzaile elkarteak. Bertan dauden itsasontzien zarata entzun ezean, ez dira konturatzen hor daudela eta talka egiten dute, gehienetan bizia galduz.

Batzuetan "PVC" zein "vinilo" hitzak edota "3" zenbakia agertzen dira PVCzko jostailuetan, baina, esan bezala, ez da beharrezkoa. Katxaloteak inguru hartatik desagertzekotan ekosistema osoak galduko luke oreka (gaur egunean 300.000 kilo txibia jaten baitute) eta Ipar Atlantiko osoak pairatuko lituzke horren ondorioak.

 

 

Zuzenketa-orria

LEHEN TESTUA

PVCzko JOSTAILUAK MERKATUTIK ERRETIRATZEKO eskatu dute Espainiako Greenpeacek eta kontsumitzaile elkarteak. Izan ere, horien toxikotasuna egiaztatu du Europako Batasunerako Batzorde zientifikoak, eta horretan oinarritu dira bi elkarteak erretiratzea eskatzeko. Espainiako jostailugileek, euren aldetik, egiten dituzten produktu guztien arrisku eza frogatzeko analisi zorrotzak gainditzen dituztela adierazi dute eta ez dutela merkaturatzen analisi horiek gainditzen ez duen produkturik. Egindako azken ikerketen arabera, oso arriskutsuak dira PVCa bigunago eta malguago bihurtzeko botatzen zaizkion osagaiak: osagai horiek minbizia sor dezakete eta giltzurrunak zein ugal-sistema kaltetu ahal dute. Gaiok PVC bigunezko jostailuetatik askatu egiten dira umeak xurgatu edo hozka egindakoan.

Espainiako jostailugileek jostailuak zein plastiko motaz eginda dauden adierazteko beharrik ez dutenez, kontsumitzaileek ezin dute jakin zeintzuk diren PVCzkoak eta zeintzuk ez, eta horren inguruko kezka azaldu du kontsumitzaile elkarteak.

Batzuetan "PVC" zein "vinilo" hitzak edota "3" zenbakia agertzen dira PVCzko jostailuetan, baina, esan bezala, ez da beharrezkoa.

 

BIGARREN TESTUA

ARRISKU LARRIAN DAUDE KANARIAR IRLEN INGURUKO 300 KATXALOTE, itsas trafikoak sortzen duen zarataren ondorioz gor gelditzen ari baitira. Katxaloteek 300 kideko kolonia egonkorra dute Tenerife eta Kanaria Handia uharteen artean.

Michel Andrek egindako ikerketaren arabera, gortasunak katxaloteen ugaltze zikloa moteltzen du, eta, epe laburrera, animaliok beste leku lasaiagoren batera ihes egitea eragin dezake. Ikerketa Transmediterranea garraio enpresak agindu zion Andreri, azken urteotan gero eta ugariagoak izan diren istripuen ondorioz. Larriena duela gutxi gertatu zen, katxalote batek itsasontzi baten kontra jo zuenean. Bidaiari bat hilda eta beste hainbat zaurituta gertatu ziren ondorioz. Hainbat katxaloteren gorpuak ikertu ondoren itsasontzien zaratak euren entzumen aparatua erabat suntsitzen duela frogatu da, horixe delarik azken boladan egondako istripuen arrazoia.

Katxaloteek 90 minutu igaro dezakete ur azpian arnasarik hartu gabe eta, baina oxigenoa bukatzen zaienean arrapataka igotzen dira ur azalera.

Bertan dauden itsasontzien zarata entzun ezean, ez dira konturatzen hor daudela eta talka egiten dute, gehienetan bizia galduz. Katxaloteak inguru hartatik desagertzekotan ekosistema osoak galduko luke oreka (gaur egunean 300.000 kilo txibia jaten baitute) eta Ipar Atlantiko osoak pairatuko lituzke horren ondorioa.