www.santurtzieus.com

berridazketak 6

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan idazmena landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu eskaintzen zaizun elementua erabiliz.

En este ejercicio trabajarás la expresión escrita. Para ello deberás transformar las oraciones que se te dan utilizando el elemento que se te ofrece.

 

 

  1. Nahiz eta lehengusuak izan, Pilik ez dio Joni begiratu ere egiten
  2. ....................................................................n arren................................

  3. Telebista txarra dela esan arren, denok hari begira
  4. .....................................................ba.......................ere..........................

  5. Gaixorik zaudelarik ere, haiek baino hobea zara
  6. ................................................................................da.............................

  7. Poteatzea gustatzen ez bazait ere, lagunartera joaten naiz
  8. .............................................................agatik...............................................

  9. Garestia dela jakin arren, bost axola berari!
  10. ..............................................................da ere...............................................

  11. Gaueko laurak izan arren, oraindik ez da etxeratu
  12. ....................................................................................ik ere..............................

  13. Altu hitz eginagatik, ez dut ezer entzuten
  14. ...........................................................ba................ere......................................

  15. Behin eta berriro esanda ere, alfer-alferrik da horrekin
  16. ....................................................................agatik ere.........................................

  17. Jendeak hipermerkatuen kontura hitz egiten duen arren, bertara joaten da astero
  18. Nahiz eta.....................................................................................................................

  19. Goiz etortzen banaiz ere, ez dut aparkatzeko lekurik aurkitzen

...................................................................arren...........................................................

 

Zuzenketa-orria

  1. Lehengusuak izan arren Pilik ez dio Joni begiratu ere egiten

  2. Telebista txarra dela esaten badugu ere, denok hari begira

  3. Gaixorik egonda ere, haiek baino hobea zara

  4. Poteatzea ez gustatuagatik, lagunartera joaten naiz

  5. Garestia dela jakinda ere, bost axola berari!

  6. Gaueko laurak izanik ere, oraindik ez da etxeratu

  7. Altu hitz egiten badu ere, ez dut ezer entzuten

  8. Behin eta berriro esanagatik ere, alfer-alferrik da horrekin

  9. Nahiz eta jendeak hipermerkatuen kontra hitz egin, bertara joaten da astero

  10. Goiz etorri arren, ez dut apakatzeko lekurik aurkitzen