www.santurtzieus.com

KONTZESIBOAK 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan gramatika landuko duzu. Horretarako, beheko esaldiak berridatzi behar dituzu nahi duzun egitura kontzesiboa erabiliz. Zuzenketa-orria orientagarria da.

En este ejercicio trabajarás la gramática. Para ello deberás trasnformar los enunciados que aparecen a continuación usando la estructura concesiva que quieras. La hoja de correción es orientativa.

 

 
  1. Gezurra dirudi,baina egi-egia da, neuk ikusi nuen eta

  2. Nahiz eta oso azkarra ez izan, badaki egia eta gezurra bereizten

  3. Nahiz eta santurtziarra ez izan, bertokoa sentitzen da

  4. Itsua zen; hala ere ondo moldatzen zen lan horretan

  5. Ez da oso garaia, baina saskibaloian aritzen da

  6. Nahiz eta ez gustatu, egin behar duzu

  7. Nahiz eta baraua egin,ez naiz batere gose

  8. Dauden guztiak badira,baina ez daude diren guztiak

  9. Nahiz eta dirurik ez eduki,kotxe berria erosi du

  10. Gaur ez da jai-eguna,hala ere ez naiz lanera joango

 

Zuzenketa-orria

1. Gezurra dirudi, baina egi-egia da,neuk ikusi nuen eta

Nahiz eta gezurra iruditu, egi-egia da, neuk ikusi dut eta

2. Nahiz eta oso azkarra ez izan, badaki egia eta gezurra bereizten

Oso azkarra ez izan arren, badaki egia eta gezurra bereizten

3. Nahiz eta santurtziarra ez izan, bertokoa sentitzen da

Santurtziarra ez bada ere, bertokoa sentitzen da

4. Itsua zen; hala ere ondo moldatzen zen lan horretan

Nahiz eta itsua izan, ondo moldatzen zen lan horretan

5. Ez da oso garaia, baina saskibaloian aritzen da

Oso garaia ez bada ere, saskibaloian aritzen da

6. Nahiz eta ez gustatu, egin behar duzu

Gustatu ez arren, egin behar duzu

7. Nahiz eta baraua egin, ez naiz batere gose

Baraua eginagatik ez naiz batere gose

8. Dauden guztiak badira, baina ez daude diren guztiak

Nahiz eta dauden guztiak izan, ez daude diren guztiak

9. Nahiz eta dirurik ez eduki, kotxe berria erosi du

Dirurik ez izan arren kotxe berria erosi du

10. Gaur ez da jai-eguna, hala ere ez naiz lanera joango

Jai-eguna ez bada ere, ez naiz lanera joango