www.santurtzieus.com

GERO ETA GIZENAGO 3

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan deklinabidea landuko duzu. Horretarako, testuko hutsuneak bete beharko dituzu parentesi artean dagoen hitza NOR edo NORK kasuan deklinatuz.

En este ejercicio trabajarás la declinación. Para ello, deberás rellenar los huecos del texto utilizando la palabra entre paréntesis y declinándola en el caso NOR o NORK.

 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren osasun (egoera) _______________ onera egin duela dioen inkesta bat eman zuten ezagutzera joan den astean. Iñaki (Azkuna) ________________ zuzentzen duen Osasun (saila) ________________ egin du inkesta (hori) ________________, eta horretarako 4.000 etxebizitzatara egin dute bisita. Orotara 12.700 pertsonaren osasun egoeraren berri izan dute. Aurreko (inkesta) ________________ orain dela bost urte egin zuen Osasun (saila) _______________, eta orain egindako (galdeketa) _______________ erakusten du, oro har, herritarren osasun (egoera) ________________ hobera egin duela. Nolanahi ere, salbuespenak ere badira.

Izan ere, kontraesanak ere nabaritzen dira (inkesta) ______________ ematen dituen datu batzuen artean. Hala, 1992tik hona, ariketa (fisikoa) ______________ egiten duten pertsonen (kopurua) _______________________ nabarmen hazi da; baina era berean, handitu egin da denbora berean gizenen (zenbakia) __________________.

(Kirola) _______________ egiten ez duten helduen ehunekoak zazpi puntu egin du behera azken bost urteotan: 1992an herritarren (%36) __________ ez zuten inolako ariketa (fisikoa) _______________ egiten, eta orain, ordea, %29 besterik ez daude talde horretan. Datu horri kasu egingo bagenio, gizenen (kopurua) __________________ ere txikiagoa izan beharko luke gaur egun. (Errealitatea) ________________, baina, zeharo ezberdina da. Inkestaren arabera EAEko biztanleen (%10) __________ gizen daude, eta duela bost urte (%8,5) ______________ bakarrik ziren (lodiak) _____________.

Emakume eta gizonen artean ere badira (ezberdintasunak) __________________. Adin guztietako (emakumeak) ____________________ egiten dute orain dela bost urte baino ariketa fisiko gehiago, eta gizonen artean, berriz 45 eta 64 urte artekoen artean.

Eta badirudi gizen egoteak baduela lotura ahalmen ekonomikoekin. Izan ere, gizen egoteko (aukerak) _____________________ hirukoiztu egiten dira ahalmen ekonomiko (txikia) ________________ duten gizon-emakumeen artean. Eta (Azkuna) ___________ adierazi duenez, hori ez da EAEn bakarrik gertatzen. Beste komunitate autonomoetan, joera berdina da, eta Europako herrialdeetan ere bai.

 

Zuzenketa-orria

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren osasun (egoera) EGOERAK onera egin duela dioen inkesta bat eman zuten ezagutzera joan den astean. Iñaki (Azkuna) AZKUNAK zuzentzen duen Osasun (saila) SAILAK egin du inkesta (hori) HORI, eta horretarako 4.000 etxebizitzatara egin dute bisita. Orotara 12.700 pertsonaren osasun egoeraren berri izan dute. Aurreko (inkesta) INKESTA orain dela bost urte egin zuen Osasun (saila) SAILAK, eta orain egindako (galdeketa) GALDEKETAK erakusten du, oro har, herritarren osasun (egoera) EGOERAK hobera egin duela. Nolanahi ere, salbuespenak ere badira.

Izan ere, kontraesanak ere nabaritzen dira (inkesta) INKESTAK ematen dituen datu batzuen artean. Hala, 1992tik hona, ariketa (fisikoa) FISIKOA egiten duten pertsonen (kopurua) KOPURUA nabarmen hazi da; baina era berean, handitu egin da denbora berean gizenen (zenbakia) ZENBAKIA.

(Kirola) KIROLA egiten ez duten helduen ehunekoak zazpi puntu egin du behera azken bost urteotan: 1992an herritarren (%36) % 36K ez zuten inolako ariketa (fisikoa) FISIKOA egiten, eta orain, ordea, %29 besterik ez daude talde horretan. Datu horri kasu egingo bagenio, gizenen (kopurua) KOPURUAK ere txikiagoa izan beharko luke gaur egun. (Errealitatea) ERREALITATEA, baina, zeharo ezberdina da. Inkestaren arabera EAEko biztanleen (%10) % 10 gizen daude, eta duela bost urte (%8,5) % 8,5 bakarrik ziren (lodiak) LODIAK.

Emakume eta gizonen artean ere badira (ezberdintasunak) EZBERDINTASUNAK. Adin guztietako (emakumeak) EMAKUMEEK egiten dute orain dela bost urte baino ariketa fisiko gehiago, eta gizonen artean, berriz 45 eta 64 urte artekoen artean.

Eta badirudi gizen egoteak baduela lotura ahalmen ekonomikoekin. Izan ere, gizen egoteko (aukerak) AUKERAK hirukoiztu egiten dira ahalmen ekonomiko (txikia) TXIKIA duten gizon-emakumeen artean. Eta (Azkuna) AZKUNAK adierazi duenez, hori ez da EAEn bakarrik gertatzen. Beste komunitate autonomoetan, joera berdina da, eta Europako herrialdeetan ere bai.