www.santurtzieus.com

BALDINTZA HIPOTETIKOA 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan baldintza hipotetikoak landuko dituzu. Horretarako, baldintza errealetik hipotetikora aldatu behar dituzu beheko esaldiak.

En este ejercicio trabajarás las condicionales. Para ello, debes transformar los siguientes  enunciados y pasarlos de condionales reales a irreales.

 

 
  1. Atzean jartzen bazara, ez duzu ezer ikusiko

  2. Egunero ateratzen bada, jende asko ezagutuko du

  3. Zuek joaten bazarete, gu ere joango gara

  4. Hori itxita badago, beste batera joango gara

  5. Gehiago nahi badute, eskatuko dute

  6. Sobratzen badira, nik hartuko ditut

  7. Gustuko jertseren bat ikusten badut, erosiko dut

  8. Zuek irabazten baduzue, poztuko naiz

  9. Ariketa guztiak egiten badituzu, sasoian jarriko zara

  10. Nik ordenadorea erosten badut, berak ere erosiko du

  11. Lanpostu hori lortzen baduzu, izugarri poztuko da aita

  12. Bi partidu irabazten badituzte, promoziotik libre geratuko dira

  13. Ausartzen bazara, Gorbeia eta Anboto egingo ditugu egun berean

  14. Nahiko ditu aurreratzen badu, opor politak egingo ditu

  15. Goiz jaikitzen bagara, hamabietarako amaituko dugu lan guztia

 

Zuzenketa-orria

  1. Atzean JARRIKO BAZINA, EZ ZENUKE EZER IKUSIKO

  2. Egunero ATERAKO BADA, jende asko EZAGUTUKO LUKE

  3. Zuek JOANGO BAZINETE, gu ere JOANGO GINATEKE

  4. Hori itxita EGONGO BALITZ, beste batera JOANGO GINATEKE

  5. Gehiago nahi IZANGO BALUTE, eskatuko LUKETE

  6. SOBRATUKO BALIRA, nik HARTUKO NITUZKE

  7. Gustuko jertseren bat IKUSIKO BANU, EROSIKO NUKE

  8. Zuek IRABAZIKO BAZENUTE, POZTUKO NINTZATEKE

  9. Ariketa guztiak EGINGO BAZENITU, sasoian JARRIKO ZINATEKE

  10. Nik ordenadorea EROSIKO BANU, berak ere EROSIKO LUKE

  11. Lanpostu hori LORTUKO BAZENU, izugarri POZTUKO LITZATEKE aita

  12. Bi partidu IRABAZIKO BALITUZTE, promoziotik libre GERATUKO LIRATEKE

  13. AUSARTUKO BAZINA, Gorbeia eta Anboto EGINGO GENITUZKE egun berean

  14. Nahiko ditu AURRERATUKO BALU, opor politak EGINGO LITUZKE

  15. Goiz JAIKIKO BAGINA, hamabietarako AMAITUKO GENUKE lan guztia