www.santurtzieus.com

porrusalda 1

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, ondorengo esaldiak irakurri beharko dituzu. Esaldiak 4 artikulu diferenteri dagozkie eta nahastu egin ditugu. Esaldi bakoitza zein artikuluri dagokion esan beharko duzu. Hona hemen artikuluen izenburuak eta zenbat esaldi dituen bakoitzak.

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello deberás leer unas frases que corresponden a 4 artículos diferentes. Hemos mezclado las frases. Deberás decir a qué artículo corresponde cada frase. Éstos son los títulos de los artículos y el número de frases que corresponde a cada uno.

ARTIKULUAK

  1. Ajeari aurre egiteko (Para remediar la resaca) (4 esaldi)

  2. Kableak zuritzeko (Para pelar cables) (4 esaldi)

  3. Hanburgesak nola frijitu (Cómo freir hamburguesas) (4 esaldi)

  4. Alkatxofak almejekin (5 esaldi)

ESALDIAK

Jaiki eta berehala edan beharko duzu ur hori.

Kazola zapal batean berotu olioa baratxuri zatiekin batera, eta gorritzen hasi baino lehen, erantsi almejak eta irina, eta eragin etengabe

Erabili burdinazko zartagin lodia

Bukatzeko, alkatxofei ura kenduta, bosna alkatxofa eta hamarna almeja zerbitzatu, eta saltsarekin estali

Moztu egingo dituzu hariak

Gehiegi edan baduzu, oheratu aurretik atera kontuak

Erraz zurituko duzu horrela

Lau lagunentzako osagaiak: 20 alkatxofa, 40 almeja, 4 baratxuri-ale (xehetuak), 2 koilarakada irin, arrain-salda eta oliba-olioa

Oso lodiak badira, berriz, sei bat minutu ere beharko dute

Horretarako tresna egokirik ez baduzu, ez hasi zuritzen guraizeekin

Ondoren,gehitu arrain-salda, eta egosi su motelean saltsa loditu arte

Olioa bero samar dagoenean, sartu haragia eta moteldu apur bat sua

Bost minutuz irakin 50 gramo perexil litro erdi uretan

Erre pixka bat kable-muturra

Zuritu alkatxofak beldurrik gabe (samurrena bakarrik aukeratu), egosi eta utzi ur horretan

Hanburgesak meheak badira, lau bat minutuz frijitu alde bakoitzetik

Handik 10 minutura erdia edan, eta beste erdia biharamunerako utzi

Zuzenketa-orria

  1. Ajeari aurre egiteko (Para remediar la resaca) (4 esaldi)
  2. Gehiegi edan baduzu, oheratu aurretik atera kontuak

    Bost minutuz irakin 50 gramo perexil litro erdi uretan

    Handik 10 minutura erdia edan, eta beste erdia biharamunerako utzi

    Jaiki eta berehala edan beharko duzu ur hori.

  3. Kableak zuritzeko (Para pelar cables) (4 esaldi)
  4. Horretarako tresna egokirik ez baduzu, ez hasi zuritzen guraizeekin

    Moztu egingo dituzu hariak

    Erre pixka bat kable-muturra

    Erraz zurituko duzu horrela

  5. Hanburgesak nola frijitu (Cómo freir hamburguesas) (4 esaldi)
  6. Erabili burdinazko zartagin lodia

    Olioa bero samar dagoenean, sartu haragia eta moteldu apur bat sua

    Hanburgesak meheak badira, lau bat minutuz frijitu alde bakoitzetik

    Oso lodiak badira, berriz, sei bat minutu ere beharko dute

  7. Alkatxofak almejekin (5 esaldi)