www.santurtzieus.com

deskribapena 2

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan zure gela (edo bestelako gela bat) deskribatu beharko duzu. Horretarako, eskema bat eta adibide bat eskaintzen zaizkizu. Bitarteko hauekin, idatzi beharko duzu gelaren deskribapena. Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio describirás tu habitación (o cualquier otra). Para ello te ofrecemos un esquema y un ejemplo. Con estos medios, deberás escribir la descripción de tu habitación. Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

 

Gelak deskribatzeko gida

ITXURA

 

Nolakoa da? Handia, txikia, estua, zabala; argia, iluna; karratua, borobila, errektangeluarra...
Zenbat ate du? Non daude?
Zenbat leiho du? Non daude?

HORMAK

Papereztatuak? Pintatuak? Zein koloretakoak?
Zer dago hormetan?

SABAIA

Kolorea
Zenbat lanpara dago. Nolakoa/k?

ZOLUA

Zerezkoa da?
Tapizik badu? Nolakoa da?

ALTZARIAK

Zenbat dira? Zer dira? Non daude?

NIRE LOGELA

Nire logela nahiko handia da. Lehen nire anaiak eta biok egiten genuen lo. Baina nire anaia ezkondu da eta orain neu bakarrik nago logelan.

Errektangeluarra da. Alde txiki batean atea dago eta beste alde txikian hiru leiho. Oso argia eta alaia da. Atean "Oskorri"ren poster bat dago zintzilik. Herrian abestu zutenean anaia eta biok joan ginen eta bion artean erosi genuen.

Hormak papereztaturik daude. Ezkerreko horman poster handi bat daukat: paisaia ederra azaltzen da. Niri asko gustatzen zait natura: mendiak, pinuak, errekak.

Sabaia pintatuta dago eta sabaiaren erdian metalezko lanpara bat dago. Normalean ez dut pizten, gehiago gustatzen zaidalako mesanotxeko argi txikia piztea irakurtzeko. Zolua zurezkoa da eta ez du tapizik. Amak ez du tapizik nahi, dena zikintzen dudala esaten duelako.

Leihoen azpian idazmahai bat dago. Hementxe ikasten dut egunero, leihotik begiratzen ez dudanean: leihotik eskola bateko patioa ikusten da eta sarritan geratzen naiz patioko umeei begira.

Ezkerreko horman armairua dago eta ondoan ohea eta mesanotxea. Ohe txikitxoa da, koltxoi bigunarekin. Eskuineko horman liburutegia dago eta bertan liburu asko, zintak eta abar, nahiko desordenaturik. Zintak ez dira nireak: normalean lagunek uzten dizkidate edo-eta grabatu egiten ditut, oso garestiak direlako.

Hauxe da nire logela. Niri izugarri gustatzen zait eta ordu asko ematen dut barruan. Lehen egun osoa ematen nuen kalean, baina orain gutxiagotan ateratzen naiz kalera. Gurasoek galdetzen didate ea zer egiten dudan hainbeste denboratan gelan sartua. Eta nire erantzuna beti izaten da: "Egon".