www.santurtzieus.com

XANTI ANTERO

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan deklinabideko NOR eta NORK kasuak birpasatuko dituzu. Horretarako, bete itzazu hutsuneak parentesi artean dauden hitzetatik bana aukeratuz. Ondo fijatu zein aditzekin doan hitza, egokia aukera dezazun.

En este ejercicio repasarás los casos NOR y NORK de la declinación. Para ello, deberás rellenar los huecos eligiendo una de las palabras que están entre paréntesis. Fíjate bien con qué verbo van para poder elegir la palabra correcta.

Xanti Antero: "magia sentitu egin behar da"

Euskal Herrian (magia / magiak / magiek)_________________________ aipatzen denean, (akelarreak / akelarrea / akelarreek) _________________________, (sorgin / sorgina / sorginak / sorginek) _________________________eta antzinako pertsonaia (mitologikoa / mitologikoak / mitologikoek) _________________________ etortzen zaizkigu burura. Baina gaur egun ere badauzkagu (magia / magiak /magiek) _________________________ egiten dutenak, David Copperfield bat behintzat badugu. Gipuzkoan bizi da bera, Larraulen hain zuzen ere. 34 (urte / urtea / urteak / urteek) _________________________ ditu eta egundoko ahotsa duen (alabatxoa / alabatxoak / alabatxoek) _________________________ (elkarrizketa egiten hasi eta berehala oihuka hasi delako ezagutu dugu). Zorionez, neskato zintzoa dela dirudi, aitak elkarrizketa egiten uzteko eskatu eta berehala isildu baita. Hori zortea, ezta?

AIZU: Tira, eta nor da Xanti Antero?

XANTI ANTERO: Xanti Antero edo Txan Handia? Xanti pertsona da, eta Txan handia, magoa.

AIZU: Nola hasi zinen magia egiten?

XANTI ANTERO: Beno, txiki-txikitatik hasi nintzen... badakizu, nork ez du umetan Magia Borras edo antzekorik jaso? Horrekin hasi nintzen ni. Dena den, mago atipikoa naiz, ez pentsa. Normalean magia egiten sartzen direnek beti izaten dute beste mago bat familian: gurasoren bat-edo... magiaren munduan sartuta daude aldez aurretik. Nire kasuan guztiz kontrakoa da. Ez nuen mundu horretako inor ezagutzen. Duela zortzi urte-edo, liburu bat hartu eta horrekin hasi nintzen.

AIZU: Zeuk bakarrik ikasi zenuen beraz?

XANTI ANTERO: Bai, neure kabuz. Beno, (guraso / gurasoa / gurasoak / gurasoek) _________________________ taberna dute, eta hara norbait joaten zenean oso ondo fijatzen nintzen. (Hori / horrek / horiek) _________________________ balio izan zuen nolabait (buru / burua / buruak) _________________________ janzteko magiaren munduan, (trikimailu / trikimailua / trikimailuak / trikimailuek) _________________________ non dagoen ikasteko.

AIZU: Gurasoek zelan hartu zuten zure erabakia? Ez zuten nahiago zu abokatua edo horrelako zerbait izatea?

XANTI ANTERO: Ondo, ondo. Je, je... pentsa ni denetarik izan naizela. Agian falta dudan gauza bakarra abokatua izatea da. Denetarik egin dut, bai, eta orain ogibide gisa (magia / magiak / magiek) _________________________ dut, baina hori azken hiru-lau urtetik hona da. Gainontzeko 30 urteetan denetarik egiteko aukera izan dut. Koadrilako (lagun / laguna / lagunak / lagunek) ________________________ izan ziren honetara dedikatzeko animatu nindutenak... lehendabiziko (urte / urtea / urteak / urteek) _________________________ pixka bat gogorra izan zen, baina azken urte honetan hasi naiz nolabait ereindakoa jasotzen.

AIZU: Ondo bizi daiteke magiatik?

XANTI ANTERO: Tira, segun eta zein filosofia daukazun bizitzarekin. Ni asteburura heltzearekin konformatzen naiz. Badakizu farandula mundua zelakoa den, ezta? Hilabete batean oso ondo doa dena eta hurrengoan ez duzu sosik ikusten, baina beno, nik uste dut Euskal Herriko jendea magia ikusteko gosez dagoela. Antzerkia, bertsolariak, ipuin kontalariak, pailazoak eta horrelakoak ikustea normalagoa da, jendea horrelakoak ikusita dago jadanik, halakoak ikustera joaten denean badaki zer motako ikuskizuna ikusiko duen. Baina magian hemen ez dago kulturarik, hortaz, jendea goseti dago magia ikusteko. Nire ikuskizunak eta beste lagun batzuenak ere oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere horregatik.

AIZU: Publiko ona duzu orduan?

XANTI ANTERO: Bai, bai kristorena. Publiko (finko / finkoa / finkoak /finkoek) ______________ ere badaukat, batez ere Nafarroan. Duela hiru bat (urte / urtea / urteak / urteek) _____________ deitu zidaten hainbat lekutatik lehenengo aldiz, proba modura, eta ordutik urtero-urtero joaten naiz. (Jende / Jendea / jendeak / jendeek) _________________________harrituta gelditzen da..."nire muturretik metro batera egin duzu eta gainera, euskaraz!". Izan ere, oso diferente da magoa telebistan ikustea edo zuregandik metro batera.

AIZU: Gertatu al zaizu inoiz trikimailuren bat txarto ateratzea? Zer egiten duzu horrelakoetan?

XANTI ANTERO: Bai, bai, batez ere hasieran. Horretan (ni / nik) __________ abantaila bat daukat. (Magia / magiak / magiek ) _________________________ egiteko era asko dago: hitzik egin gabe, musikarekin sinkronizatuta... horretan adibidez, kale egiten baduzu berehala ikusten da argi eta garbi. Baina (ni / nik) _______ egiten dudan erara, ez da ezer gertatzen. (Ni / Nik) _________ ez daukat gidoi finko bat. Hainbat joko prestatzen ditut. Zerrenda bat egin eta horrekin ateratzen naiz, eta jokoen ordena edota denak sartu behar diren ala ez unearen arabera erabakitzen dut, dena da inprobisatua. Nire ikuskizunetan %50 magia da eta beste %50 show antzeko zerbait.

AIZU: Zer egin behar da mago on bat izateko?

XANTI ANTERO: Zera, (ni / nik) ________ beti berdina esaten dut: magian sinestea, ezberdina da magia ikustea (trikimailu / trikimailua / trikimailuak / trikimailuek) ____________ non dagoen ez dakizula, publikoak bezala, edo magoaren ikuspuntutik. (Trikimailu / Trikimailua / Trikimailuak / Trikimailuek) _________________________ zein den dakizunean magia guztia desagertu egiten da, baina (zu / zuk) _________________________ segitu egin behar duzu magia (hori / horrek/ horiek) _________________________ mantentzen, sinesten. Agian bizpahiru urte daramazu trikimailu bera egiten, baina jakin behar duzu (hori / horrek / horiek) __________ kristoren indarra daukala, eta indar hori publikoari komunikatu behar diozula. Oso garrantzitsua da zure izaerari dagokion magia mota aukeratzea ere. Morroi serioa baldin banaiz, ez naiz hasiko magia komikoa egiten... hori ere oso garrantzitsua da.

AIZU: Ba al dago euskarazko hitz magikorik?

XANTI ANTERO: Bai, bai, noski. Euskal herriko hitz magikoak ere baditugu. Laguna dudan Joxemari Carrerek jaso zituen Iparraldetik, eta badirudi antzina erabiltzen zirela. Ikuskizunetara etortzen diren umeak nire izena baino hobeto ikasten dituzte hitzok, eta gero kalean ikusi eta horrelaxe deitzen naute. Euskal herriko ume gehienek (eta ume ez diren askok ere) badakizkite hitzok, baina tira, orain AIZU!-rako esklusiban ere esango dizkizuet, ea gehiago zabaltzen ditugun. Geure hitz magikoak hauexek dira: Artxila murtxila!

Eta horrela amaitu behar izan genuen elkarrizketa, hitzok esan eta berehala desagertu baitzen Xanti! Badaezpada ere, ez itzazue zuek ozen irakurri.

Zuzenketa-orria

Xanti Antero: "magia sentitu egin behar da"

Euskal Herrian magia aipatzen denean, akelarreak, sorginak eta antzinako pertsonaia mitologikoak etortzen zaizkigu burura. Baina gaur egun ere badauzkagu magia egiten dutenak, David Copperfield bat behintzat badugu. Gipuzkoan bizi da bera, Larraulen hain zuzen ere. 34 urte ditu eta egundoko ahotsa duen alabatxoa (elkarrizketa egiten hasi eta berehala oihuka hasi delako ezagutu dugu). Zorionez, neskato zintzoa dela dirudi, aitak elkarrizketa egiten uzteko eskatu eta berehala isildu baita. Hori zortea, ezta?

AIZU: Tira, eta nor da Xanti Antero?

XANTI ANTERO: Xanti Antero edo Txan Handia? Xanti pertsona da, eta Txan handia, magoa.

AIZU: Nola hasi zinen magia egiten?

XANTI ANTERO: Beno, txiki-txikitatik hasi nintzen... badakizu, nork ez du umetan Magia Borras edo antzekorik jaso? Horrekin hasi nintzen ni. Dena den, mago atipikoa naiz, ez pentsa. Normalean magia egiten sartzen direnek beti izaten dute beste mago bat familian: gurasoren bat-edo... magiaren munduan sartuta daude aldez aurretik. Nire kasuan guztiz kontrakoa da. Ez nuen mundu horretako inor ezagutzen. Duela zortzi urte-edo, liburu bat hartu eta horrekin hasi nintzen.

AIZU: Zeuk bakarrik ikasi zenuen beraz?

XANTI ANTERO: Bai, neure kabuz. Beno, gurasoek taberna dute, eta hara norbait joaten zenean oso ondo fijatzen nintzen. Horrek balio izan zuen nolabait burua janzteko magiaren munduan, trikimailua non dagoen ikasteko.

AIZU: Gurasoek zelan hartu zuten zure erabakia? Ez zuten nahiago zu abokatua edo horrelako zerbait izatea?

XANTI ANTERO: Ondo, ondo. Je, je... pentsa ni denetarik izan naizela. Agian falta dudan gauza bakarra abokatua izatea da. Denetarik egin dut, bai, eta orain ogibide gisa magia dut, baina hori azken hiru-lau urtetik hona da. Gainontzeko 30 urteetan denetarik egiteko aukera izan dut. Koadrilako lagunak izan ziren honetara dedikatzeko animatu nindutenak... lehendabiziko urtea pixka bat gogorra izan zen, baina azken urte honetan hasi naiz nolabait ereindakoa jasotzen.

AIZU: Ondo bizi daiteke magiatik?

XANTI ANTERO: Tira, segun eta zein filosofia daukazun bizitzarekin. Ni asteburura heltzearekin konformatzen naiz. Badakizu farandula mundua zelakoa den, ezta? Hilabete batean oso ondo doa dena eta hurrengoan ez duzu sosik ikusten, baina beno, nik uste dut Euskal Herriko jendea magia ikusteko gosez dagoela. Antzerkia, bertsolariak, ipuin kontalariak, pailazoak eta horrelakoak ikustea normalagoa da, jendea horrelakoak ikusita dago jadanik, halakoak ikustera joaten denean badaki zer motako ikuskizuna ikusiko duen. Baina magian hemen ez dago kulturarik, hortaz, jendea goseti dago magia ikusteko. Nire ikuskizunak eta beste lagun batzuenak ere oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere horregatik.

AIZU: Publiko ona duzu orduan?

XANTI ANTERO: Bai, bai kristorena. Publiko finkoa ere badaukat, batez ere Nafarroan. Duela hiru bat urte deitu zidaten hainbat lekutatik lehenengo aldiz, proba modura, eta ordutik urtero-urtero joaten naiz. Jendea harrituta gelditzen da..."nire muturretik metro batera egin duzu eta gainera, euskaraz!". Izan ere, oso diferente da magoa telebistan ikustea edo zuregandik metro batera.

AIZU: Gertatu al zaizu inoiz trikimailuren bat txarto ateratzea? Zer egiten duzu horrelakoetan?

XANTI ANTERO: Bai, bai, batez ere hasieran. Horretan nik abantaila bat daukat. Magia egiteko era asko dago: hitzik egin gabe, musikarekin sinkronizatuta... horretan adibidez, kale egiten baduzu berehala ikusten da argi eta garbi. Baina nik egiten dudan erara, ez da ezer gertatzen. Nik ez daukat gidoi finko bat. Hainbat joko prestatzen ditut. Zerrenda bat egin eta horrekin ateratzen naiz, eta jokoen ordena edota denak sartu behar diren ala ez unearen arabera erabakitzen dut, dena da inprobisatua. Nire ikuskizunetan %50 magia da eta beste %50 show antzeko zerbait.

AIZU: Zer egin behar da mago on bat izateko?

XANTI ANTERO: Zera, nik beti berdina esaten dut: magian sinestea, ezberdina da magia ikustea trikimailua non dagoen ez dakizula, publikoak bezala, edo magoaren ikuspuntutik. Trikimailua zein den dakizunean magia guztia desagertu egiten da, baina zuk segitu egin behar duzu magia hori mantentzen, sinesten. Agian bizpahiru urte daramazu trikimailu bera egiten, baina jakin behar duzu horrek kristoren indarra daukala, eta indar hori publikoari komunikatu behar diozula. Oso garrantzitsua da zure izaerari dagokion magia mota aukeratzea ere. Morroi serioa baldin banaiz, ez naiz hasiko magia komikoa egiten... hori ere oso garrantzitsua da.