www.santurtzieus.com

PLAZAN

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan entzumena landuko duzu. Horretarako ariketari dagokion testua entzun eta bete hutsuneak.

Testua entzuteko behera ekarri leiho hau eta materialen atalean "Entzutezko testuak - Textos de audio" karpetan bilatu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión oral. Para ello deberás escuchar el texto correspondiente al ejercicio y completa los huecos.

Para escuchar el texto minimiza esta ventana y, en el apartado de materiales, búscalo en la carpeta "Entzutezko testuak - Textos de audio".

 

 

Hutsuneak bete

Herri txiki batean gaude, plaza____. Plaza___ erdi____ lorategia dago eta lorategi______ ondo___ bi zuhaitz: bata plaza______ ezkerralde______ eta bestea eskuinalde_____. Ez dira oso handiak.

Plaza___ ezkerralde ____ etxe bat dago. Etxe ederra da. Udaletxea da. Udaletxea_____ aurre_____ arkupea dago. Arkupe______ gain_____ balkoi luzea dago.

Udaletxe_____ ondo___ eskuinaldean kamioi bat dago aparkatuta. Kamioi_____ barru_____ kabina dago eta kabina_____ barru_____ txoferra.

Plaza_____ eskuinalde______ pilotalekua dago eta bertan bi mutil jolasean.

 

 

Zuzenketa-orria

Herri txiki batean gaude, plazan. Plazaren erdian lorategia dago eta lorategiaren ondoan bi zuhaitz: bata plazaren ezkerraldean eta bestea eskuinaldean. Ez dira oso handiak.

Plazaren ezkerraldean etxe bat dago. Etxe ederra da. Udaletxea da. Udaletxearen aurrean arkupea dago. Arkupearen gainean balkoi luzea dago.

Udaletxearen ondoan eskuinaldean kamioi bat dago aparkatuta. Kamioiaren barruan kabina dago eta kabinaren barruan txoferra.

Plazaren eskuinaldean pilotalekua dago eta bertan bi mutil jolasean.