www.santurtzieus.com

NOR NAIZ NI?

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan entzumena landuko duzu. Horretarako, ariketari dagokion testua entzun eta bete hutsuneak.

Testua entzuteko behera ekarri leiho hau eta materialen atalean "Entzutezko testuak - Textos de audio" karpetan bilatu.

En este ejercicio trabajarás la comprensión oral. Para ello deberás escuchar el texto correspondiente al ejercicio y rellenar los huecos.

Para escuchar el texto minimiza esta ventana y, en el apartado de materiales, búscalo en la carpeta "Entzutezko testuak - Textos de audio".

 

 

Hutsuneak bete

Nor naiz ni? Lur ______ nago: hemen, ____, han. Leku _______ bizi naiz: Everest mendian eta ___________, New York-en eta Asteasun, __________ eta gelen ______.

Lur osoan bizi naiz eta ________ adina daukat. Animaliarik _______ munduan egon naiz ________ eta gauez. __________ gabeko munduan egon naiz. Adan eta _______ egon naiz paradisuan.

_________ historia osoan egon naiz ________: ezteietan eta _______, hitzaldietan eta __________, festetan eta trajedietan, ______ eta negarretan. _________ guztietan egon naiz presente, ______ ez dut ezer ikusi. ______ ere ezin _______ ezer ikus. Leku ________ nago, baina ezin _______ ezer ikus, ez ______ begirik.

Nire izaera oso ________ da: batzuetan ______ egoten naiz, ________ urduri; batzuetan _________ egoten naiz, bestetan ________; batzuetan ________ izaten naiz eta besteetan oso _______ egoten naiz. Eta ________ baldin banago, ez dut ezer _____________, ezin dezaket ezer errespeta.

Ez dut ezer _______, ezin dezaket ______ ikus, ez dut ______. Ni naiz... Nor naiz ni?

 

 

Zuzenketa-orria

 

Nor naiz ni? Lur OSOAN nago: hemen, HOR, han. Leku GUZTIETAN bizi naiz: Everest mendian eta HAITZULOETAN, New York-en eta Asteasun, ITSAS ERDIAN eta gelen BARRUAN.

Lur osoan bizi naiz eta LURRAREN adina daukat. Animaliarik GABEKO munduan egon naiz EGUNEZ eta gauez. PERTSONARIK gabeko munduan egon naiz. Adan eta EVAREKIN egon naiz paradisuan.

GIZONAREN historia osoan egon naiz PRESENTE: ezteietan eta HILETETAN, hitzaldietan eta ISILTASUNEAN, festetan eta trajedietan, FARRE eta negarretan. NEGARRALDI guztietan egon naiz presente, BAINA ez dut ezer ikusi. ORAIN ere ezin DEZAKET ezer ikus. Leku GUZTIETAN nago, baina ezin DEZAKET ezer ikus, ez BAITUT begirik.

Nire izaera oso ALDAKORRA da: batzuetan LASAI egoten naiz, BESTEETAN urduri; batzuetan HOTZ-HOTZ egoten naiz, bestetan BERO-BERO; batzuetan GOZOA izaten naiz eta besteetan oso HASERRE egoten naiz. Eta HASERRE baldin banago, ez dut ezer ERRESPETATZEN, ezin dezaket ezer errespeta.

Ez dut ezer IKUSTEN, ezin dezaket ezer IKUS, ez dut BEGIRIK. Ni naiz... Nor naiz ni?