Atal honetan euskeraz sentipenak nola adierazi aztertuko dugu:
GOSE NAIZ
Euskaraz, sentipenak adierazteko, IZAN aditza erabili ohi da. Hona hemen esapiderik ohikoenak:
| Gose izan | |
| Egarri izan | |
| Hotz izan | |
| Bero izan | |
| Beldur izan | |
| Lotsa izan |
Ohar zaitez IZAN aditzarekin doan hitza mugagabean doala, hau da, artikulurik gabe. Ikus dezagun zenbait adibide:
| Gose naiz,goazen zeozer jatera. | |
| Umeak egarri dira. | |
| Beldur bazara, ez etorri. |
HOTZAK NAGO
Badago sentipenak adierazteko beste forma bat: sentipena adierazten duen hitzak NORK kasuaren singularreko marka hartzen du eta EGON aditzaz erabiltzen da.
| Itxi leihoa hotzak nago eta | |
| Beroak zaude, ala? Bai, izerditan nago | |
| Hotzak hilda nago |
LOGURA NAIZ
Zenbait sentipen adierazteko gura atzizkiaren bitartez eratutako hitzez baliatzen gara.
| Logura (ohera noa, logura naiz eta) | |
| Txizagura (Non dago komuna? Txizagura naiz eta) | |
| Hazkura (Jertse honek hazkura ematen dit) | |
| Barregura (Horrek barregura ematen dit) | |
| Negargura (A ze tristura! Negargura naiz!) | |
| Ikusgura (esan didate oso pelikula ona dela eta ikusgura naiz) |
Zenbait lekutan gura atzizkiaren ordez gale atzizkiaz baliatzen dira. Adibidez: Logale, botagale, goragale
Bestalde, premiatasuna adierazi nahi denean, -larri atzizkia erabiltzen da: txizalarri
BURUKO MINA DAUKAT
Egitura hau mina adierazteko erabiltzen da eta dagokion gorputz-atala NONGO kasuan deklinatu eta jarraian mina jarriz eratzen da. Euskalkien arabera EDUKI ala UKAN aditzarekin erabiltzen da.
| Non daukazu mina? | |
| Nongo mina daukazu? | |
| Tripako mina daukat | |
| Begietako mina daukat | |
| Ez nago ezertarako buruko minez nago | |
| Min hartu dut eskuan | |
| Kontuz! Mina hartuko duzu! |