Ebaluazioa

Joera dugu ebaluazioa kanpotiko prozesu bezala ulertzeko. Badirudi irakasle batek edota aztertzaile batek ebaluatzen duela beti gure lana. Baina, ez dugu ahaztu behar lehenengo ebaluazioa guk egiten badugu produktua hobetzea lortuko dugula alde batetik eta bestetik ikastea. Nola egin ordea lehen ebaluazioa hau? Oso erraza: irakurketa kritikoa eginez.

Horretarako guk idatzi dugula ahaztu eta beste norbaitek idatzitakoa balitz bezala irakurri beharko dugu. Ulertzen al da? Irakurtzen duenak ustez ezarri nahi genituen loturak egingo al ditu? Nekatu egingo al da? Galdera hauek guztiak ideiei eta ideien arteko loturaei dagozkie.

Horretaz gain, zuzentasunarena eta egokitasunarena dago. Hainbat aldiz irakurri beharko dugu idazlana bakoitzean arlo zehatz bati begiratuz. Euskaraz, askotan erdaraz ez bezala, gauza batek beste bat eskatzen du: aditz transitibo batek NORK bat eskatzen du; esan aditzak gehienetan –ela konpletiboa... Horiei guztiei erreparatu beharko diegu banan-banan edo taldeka, ahalik eta akats gehien identifikatu eta zuzentzeko.

Bestalde, kanpotiko ebaluazioa ere badago eta bigarren hau, kasu honetan, Santurtziko Udal Euskaltegian egingo dugu. Hemen duzu, beraz, idazlana egiteko aukera. Bukatutakoan, bidaliguzu eta zuzenduta itzuliko dizugu. Bidali ezazu helbide honetara: webmaster@santurtzieus.com

IDAZLANA

Ondorengo gai honen inguruan 300 bat hitzeko idazlana garatu behar duzu.

"Izugarri hazi da Interneten erabilera. Zenbaiten ustez, onerako izango da; beste askorentzat, ordea, kalterako."