|
IKTen erabilera hezkuntza-testuinguruetan |
|
|
|
2006-(e)ko Juneren 06-(e)an |
|
Santurtziko Udal Euskaltegiak 2006-2007 ikasturterako hiru ikastaro antolatu ditu Hezkuntza Sailaren IRALE plangintzaren arabera. Ikastarook ikastetxeetako profesionalei zuzenduta daude eta hezkuntza-testuinguruetan IKTen erabileran trebatzeko helburua dute. Hona hemen horien inguruko oinarrizko informazioa: Web moldeko edukiak sortzen - Helburua: hezkuntzaren alorreko web gune estatikoak eta dinamikoak sortzen trebatzea, gerora beharrezko eduki didaktikoez osatu ahal izateko
- Data: 2006ko urritik abendura
- Ordu lektiboak: 40 ordu
- Moldea: aurrez aurrekoa Santurtzin
Irakaskuntza telematikoa Moodle-ren bidez - Helburua: irakaskuntza telematikoaren printzipio eta aribide metodologiko nahiz teknikoetan trebatzea
- Data: 2007ko urtarriletik martxora
- Ordu lektiboak: 40 ordu
- Moldea: on-line
Web guneen baliabide teknologikoak alderdi didaktikotik aztertzen - Helburua: webgune estatikoek eta dinamikoek izan dezaketen hezkuntza-erabilera aztertzea eta erabilera horren ezaugarri behinenak zehaztea
- Data: 2007ko apiriletik ekainera
- Ordu lektiboak: 30 ordu
- Moldea: aurrez aurrekoa Santurtzin
Ikastaro hauetarako matrikula ekainaren 29ra arte egingo da Santurtziko Udal Euskaltegian, 94461 0215 telefonora deituz edo
E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
helbide elektronikora idatziz.
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |