|
2007-(e)ko Septemberren 14-(e)an |
|
Santurtziko Udal Euskaltegiak Baliabide Zentro Birtuala euskara ikasi nahi duten guztien esku utzi du
Gaurtik aurrera euskara ikasi nahi duten guztiek beste aukera bat dute Interneten: SUEren Baliabide Zentro Birtuala. Bertan matrikulatzea doakoa da eta era askotako baliabideak izango dira guztien esku: Testuak eta maila guztietako ariketak On-line ikastaroak. On-line egitekoak edo norberaren ordenagailura deskargatzekoak. On-line kontsulta daitezkeen bestelako materialak: gramatikak, hiztegiak, arauak... Laguntza-materialak: zalantzen glosategia, azalpen gramatikalak, hobeto ikasteko aholkuak...
Eta horretaz gain, beste ikasleekin komunikatzeko aukera izango da foroa eta txat-gelaren bitartez. Norberaren zalantzak argitzeko, berriz, Duda-muda foroa izango da. Foro horiek gure irakasle batek moderatuko ditu eta komunikazioa bultzatzeaz arduratuko. Matrikula egitea oso erreza da: Santurtziko Udal Euskaltegiaren ikasgela Birtualean alta eman Bidaliko dizugun mezuaren estekan klik egin Baliabide Zentrora joan eta matrikula egiten amaitu
Matrikula egin gabe ere, bisitari gisa sar zaitezke! Ez galdu aukera eta anima zaitez! Readers have left 3 comments. 1. Eutsi goiari!Irati, UnregisteredEderki ari zarete! Benetan estimagarria da egiten ari zaretena. Baliabide hauek guztiak doan edonoren eskura jartzea txalogarria da. Segi horrela! 2. franciscoGuest User, Unregisterednola hasi?
3. Euskaltegizubiarte, Unregisteredaber...nola sartzen da??? |