Hasiera arrow Baliabideak arrow Euskara doan ikasi!
2008-(e)ko Augustren 30-(e)an
Euskara doan ikasi! Inprimatu E-posta
2007-(e)ko Septemberren 14-(e)an

Santurtziko Udal Euskaltegiak Baliabide Zentro Birtuala euskara ikasi nahi duten guztien esku utzi du 

Gaurtik aurrera euskara ikasi nahi duten guztiek beste aukera bat dute Interneten: SUEren Baliabide Zentro Birtuala.

Bertan matrikulatzea doakoa da eta era askotako baliabideak izango dira guztien esku:

  • Testuak eta maila guztietako ariketak

  • On-line ikastaroak. On-line egitekoak edo norberaren ordenagailura deskargatzekoak.

  • On-line kontsulta daitezkeen bestelako materialak: gramatikak, hiztegiak, arauak...

  • Laguntza-materialak: zalantzen glosategia, azalpen gramatikalak, hobeto ikasteko aholkuak...

Eta horretaz gain, beste ikasleekin komunikatzeko aukera izango da foroa eta txat-gelaren bitartez. Norberaren zalantzak argitzeko, berriz, Duda-muda foroa izango da. Foro horiek gure irakasle batek moderatuko ditu eta komunikazioa bultzatzeaz arduratuko.

Matrikula egitea oso erreza da:

  • Santurtziko Udal Euskaltegiaren ikasgela Birtualean alta eman

  • Bidaliko dizugun mezuaren estekan klik egin

  • Baliabide Zentrora joan eta matrikula egiten amaitu

Matrikula egin gabe ere, bisitari gisa sar zaitezke! Ez galdu aukera eta anima zaitez!

 

Readers have left 3 comments.
 1. Eutsi goiari!
Irati, Unregistered
Ederki ari zarete! Benetan estimagarria da egiten ari zaretena. Baliabide hauek guztiak doan edonoren eskura jartzea txalogarria da. Segi horrela!
 Posted 2007-09-17 13:21:06
 2. francisco
Guest User, Unregistered
nola hasi?

 Posted 2008-01-27 22:46:46
 3. Euskaltegi
zubiarte, Unregistered
aber...nola sartzen da???
 Posted 2008-05-13 08:58:31
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header16.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa