Osteguna, 2008(e)ko azaroak 20
SUE MoodleMoot Euskadi'07an izango da
SUE
Asteazkena, 2007(e)ko ekaina(r)en 20-(e)an 13:00etan

Santurtziko Udal Euskaltegiak Moodle euskaraz erabiltzen dutenen bilkuran izango da.

Euskal Herriko Unibertsitateko IKTen Gerenteordetzak eta iKide Taldeak antolatuta, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuarekin (HELAZ) elkarlanean, Moodle Esperientzien Elkartrukerako I. Jardunaldiak - MoodleMoot Euskadi'07 antolatu ditu ekainaren 27an eta 28an Donostian.

Moodle irakaskuntza plataforma azkartasunez ari da hedatzen Euskal Herriko hezkuntza-prestakuntza komunitatean. Ezagutzak eta esperientziak konpartitzeko beharra sortu da honekin, bai irakasgai eta kurtsoen inplementazioari dagokionez, bai irakasleen prestakuntzarako edo zabalkunderako estrategia instituzionalei dagokienez.

Jardunaldi hauen xede nagusia da Moodle darabilten eragileei elkartzeko aukera eskaintzea, esperientziak elkartrukatzeko eta Moodle-ren erabilerei buruz eta egin daitezkeen garapenei buruz eztabaidatzeko.

Santurtziko Udal Euskaltegiak ere parte hartuko du jardunaldi hauetan Abel Camachok aurkeztuko duen Moodle Euskaraz: hizkuntza handien pare izeneko komunikazioarekin.

Jardunaldien inguruko informazio guztia: MoodleMoot Euskadi'07

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu RSSa
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

admin@santurtzieus.com

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header19.jpg

Lizentzia

Lizentzia

Web gune honetako edukiak Creative Commons-en baimen baten mende daude.