|
2007-(e)ko Octoberren 25-(e)an |
|
Urriaren 30ean Pixka bat es mucho euskararen aldeko kanpainaren aurkezpena izango da Donostian. Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko beste kanpaina bat jarriko du abian hemendik gutxira: Pixka bat es mucho. Kanpainaren aurkezpena Donostiako Tabakalera eraikinean izango da eta hainbat ekitaldi izango dira bertan: - Enpresaren soinu dantzak performantzia
- Jose Maria Morazaren Respeto y convivencia lingüística izeneko instalazioa
Readers have left 11 comments. 1. UntitledGuest User, UnregisteredErabilera bultzatzea kontu ona da, ados. Baina birus horren irudia ez dute aldatuko?  2. UntitledGuest User, UnregisteredBai, benetan zatarra. Horrekin batera, nik beste arazo bat ere ikusten dut: euskara eta gaztelera horrela, nahasian, erabiltzeak ez al du arriskurik?  3. UntitledGuest User etxepel, UnregisteredBa niri, egia esan, euskara/gaztelania nahaste horrek oso efektu bitxia eta erakargarria egiten dit. Gainera, hitzez hitzezko azaleko kontraesan horrek eta mezuan defendatu nahi denak are konbinazio dotoreagoa egiten dute. 4. pixka bat es muchoGuest User, UnregisteredEuskara-gaztelera nahasketa horren haritik, neuk ere kezka adierazi nahi dut. Ikusi bestela ume askoren hitzegiteko modua, nahiz eta D eredukoak izan. Euskararen kalitatearen aurka ari garela iruditzen zait. Adibideak, asko dira: (ama batek umerari) mira el txakur, (beste ama batek beste ume bati semaforoan) espera, que está gorri... Efektu bitxia bai, jakina; erakargarria? Espero dut jende asko ez erakartzea, bestela gureak egin du. 5. UntitledGuest User, UnregisteredBueno, bueno... uste dut ez zaudela oso urruti hemendik. Eta uste dut zure esperantza ez dela askok irakurtzea. 6. UntitledGuest User, Unregistered 7. UntitledGuest User, UnregisteredBa neri oso kanpaina polita iruditzen zait. Eta behingoz, euskaldunberriei "ezina ekinaren ekinez egina" mezua zabaltzea ondo dago. Animo mezu bat moduan ulertzen dot nik. 8. UntitledGuest User, Unregistered 9. UntitledGuest User etxepel, UnregisteredAurrekoan emandako iritzia berrestera nator; hori bai, ñabardura batekin: mezua polita, motibagarria...; baina irudia, desegokia, itsusia..., azaldu zenean sortutako kritikek adierazten zuten bezala. 10. UntitledGuest User, Unregistered 11. Euskara gaixofelipekin, UnregisteredNeure ustez euskararen aldeko kanpainak beharrezkoak dira, baina panpin hau motza da benetan.Birusak gainera ez dira onak... |