|
Ekitaldiak
|
|
Asteazkena, 2007(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 16:50etan |
Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailak 2007ko maiatzaren 10ean Informatikari Euskaldunen VI. Bilkura antolatu du Donostian. Aurtengo gai nagusia honako hau dugu: Web 2.0 hemen Web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei azaltzeko aukera ere izango da.
| Lekua: | Donostiako Teknologi Elkartegia (Miramon)- Eraikin Nagusia
| | Nori zuzendua: | Informatikari (zentzu zabalenean hartuta) euskaldunak: softwaregile, erabiltzaile, ikasle, irakasle, teknikari eta abar, eta abar. |
|
Eta zein da horren helburua? EITBren ...
Oso interesgarria