|
2007-(e)ko Novemberren 07-(e)an |
|
Hezkuntza eta Software librearen III. on-line Topaketa (Edusol) 2007ko azaroaren 12tik 23ra bitartean izango da. Biné hezkuntza-atariak eta UNAMek antolatuta, software librea eta hezkuntza aztertu nahi dituen on-line topaketa izango da aurten ere. Matrikula egiteko epea zabalik dago azaroaren 5era arte.
Topaketaren eztabaida-gai nagusia ikasteko objektuen ingurukoa izango bada ere, badira beste hainbat ardatz tematiko, hala nola: - On-lineko hezkuntza eta urrutikoa
- Multimedia eta hezkuntzamedia
- Software librea eskolan: politika eta esperientziak
- Software librearen erabilera tematikoak.
- Ezagutza, askatasuna eta hezkuntza
- Ezagutzaren gizartea eta proiektu kolaboratiboak
- Software librea darabilen hezkuntzaren perspektiba teknologikoak.
- Software libreak hezkuntza-komunitateetan dituen onura sozialak
Informazio gehiago: Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |