EGA 2008
Azterketak
Osteguna, 2008(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 12:48etan

Argitara eman berri da 2008rako EGA agiriaren azterketa-deialdia.

Datorren astelehenetik aurrera (urtarrilak 21) EGA agiria lortzeko azterketa-deialdian matrikula egiteko epea zabalduko da.

Aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira. Batetik, orain arte izan diren deialdi irekia eta itxia batu egin dira eta hartara, ez da euskaltegi publikoetako ikasleei zuzendutako deialdi espezifikorik egingo.

Bestetik, azterketa-eredua aldatu egindo da, ahozko gaitasuna ebaluatzeko proban, hain zuzen. Aurtengo deialdietan bi proba burutu beharko ditu azterketariak: a) gai baten ahozko azalpena,  eta b) azterketari biren arteko bat-bateko elkarrizketa-saioa. 

Ohi denez, matrikula lurralde bakoitzeko Hezkuntza Ordezkaritzan burutu behar da.

Hona hemen garrantzizko data batzuk:

  • Matrikula egiteko epea: 2008ko urtarrilaren 21etik otsailaren 1era artekoa (biak barne)

  • Atariko proba: 2008ko otsailaren 23an

  • Azterketa idatzia: 2008ko martxoaren 8an eta 15ean

  • Ahozko azterketa: 2008ko maiatzaren 16an, 17an, 23an eta 24an

Informazio gehiago:

 
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu RSSa
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
:angry::0:confused::cheer:B):evil::silly::dry::lol::kiss::D:pinch:
:(:shock::X:side::):P:unsure::woohoo::huh::whistle:;):s
:!::?::idea::arrow:
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."