|
2007ko dirulaguntzak ikasleentzat |
|
|
|
2007-(e)ko Septemberren 10-(e)an |
|
HABEk argitaratu berri du 2007an euskara-mailak egiaztatzeko azterketak gainditu dituzten ikasleentzako dirulaguntzak jasotzeko ebazpena.
Dirulaguntza-eskaera 2007ko deialdian HABEren 1., 2. eta 4. mailak egiaztatu dituztenek egin dezakete, edo EGA gainditu dutenek 2006ko bigarren deialdi itxian edo 2007ko lehenengo deialdi itxian. Halaber, 2006ko dirulaguntza deialdian parte hartzeko aukera izan eta egin ez zutenek izango dute orain modua (2006ko deialdian HABEren 1., 2. edo 4. mailak egiaztatu zutenek, edo EGA 2005eko bigarren deialdi itxian edo 2006ko lehenengo deialdi itxian gainditu zutenek). Informazio gehiago:
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin. |