|
Ekitaldiak
|
|
2008-(e)ko Aprilren 16-(e)an |
|
Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Moodle Esperientzi Elkartrukeen II. Jardunaldia: MoodleMoot Euskadi ´08 izeneko ekitaldia izango da maiatzaren 23an Arrasaten. Hona hemen kontuan hartzeko datak: Lanak bidaltzeko epea: Maiatzak 2a (laburpenak) eta Maiatzak 9a (artikuluak). Onartu zein ukaturiko lanak Maiatzak 15ean jakinaraziko dira. Jardunaldia, Maiatzak 23an ospatuko da. Informazio gehiago jardunaldiaren webgunean
| | Ez dago iruzkinik |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Azterketak eta deialdiak
|
|
2008-(e)ko Aprilren 15-(e)an |
|
Gaur eman da argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzeko 64/2008 Dekretua. Hona hemen, laburpen gisa, Dekretauk baliokidetzen dituen agiriak, taula batera ekarrita: | Europako Erreferentzia Markoa | IVAP | HABE | OSAKIDETZA | ERTZAINTZA | HEZKUNTZA SAILA | | B1 | 1. HE | 1. maila | 1. HE | | | | B2 | 2. HE | 2. maila | 2. HE | 1. HE | | | C1 | 3. HE | 3. maila | 3. HE | 2. HE | EGA | | C2 | 4. HE | 4. maila | 4. HE | | | Taulan ageri ez diren gainerako euskara egiaztagiriak (Irakasleen 1. eta 2. Hizkuntza Eskakizunak, Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako tituluak) Hezkuntza Sailak kudeatzen dituenak dira, eta dekretuan ezarrita geratu da sei hilabeteko epean konbalidazio koadro bakar honetara bilduko direla egiaztagiri horiek ere. 64/2008 Dekretuaren testu osoa hemen. | | Ez dago iruzkinik |
|
|
Azterketak eta deialdiak
|
|
2008-(e)ko Aprilren 14-(e)an |
|
Argitara eman berri da Osakidetzako langileek 2008-2009 ikasturtean zehar euskara-ikastaroetan matrikula egiteko prozedura arautzen duen ebazpena. 2008-2009 ikasturtean euskara ikasi nahi duten Osakidetzako langileek 187/2008 Ebazpenak dioena hartu beharko dute kontuan. Ebazpenaren testu osoa hemen | | Ez dago iruzkinik |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 29 - 31 Guztira: 84 |