|
Bost izarretakoak
|
|
2008-(e)ko Juneren 03-(e)an |
|

Euskara ikasten ari garenok ikasitakoa praktikan ipintzeko guneak behar ditugu. Gune horiek ikaskuntzarekin lotutakoak izan dira askotan; oraingoan, ordea, jolas egiteko euskarazko gunea aurkeztu nahi dizuegu: GOzoro . GO jokoa gogoko duten euskaldunen bilgune izan nahi du GOzoro taldeak eta gainera, ez da urrutira joan behar, Bilbon bertan daude. GO Txinan sortutako jokoa da, orain dela 3.000 urte inguru. Asian bereziki popularra da eta azken hamarkadetan Amerika eta Europan ere zabaltzen ari da. Jokoaren helburua kontrakoa baino lurralde gehiago kontrolatzea da, horretarako kontrakoaren piezak hil edo isolatuz. Herrialdeen arteko erlazioen metafora gisa ulertzen da, eta estrategia militarra irakasteko erabili zen Japonen Shogunen garaian. GOzoro guneak hainbat aukera eskaintzen ditu: Adi! Engantxatu egiten du-eta! | | Ez dago iruzkinik |
|
|
Baliabideak
|
|
2008-(e)ko Mayren 30-(e)an |
|
Digital Dialects web gunean hainbat hizkuntzaren ikaskuntzan lehen urratsak emateko jarduera interaktiboak eta esteka interesgarriak ditugu eskura. Ingelesa da abiapuntu gisa erabiltzen den hizkuntza eta horretan oinarrituta hedapen handiko nahiz txikiko 50 bat hizkuntzatako lexikoa ikasteko modua eskaintzen dute. Hizkuntza horien artean euskara ere badago, nahiz eta oso oinarrizko kontzeptuak lantzen diren.  | | Ez dago iruzkinik |
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 11 - 12 Guztira: 78 |