Hasiera
2008-(e)ko Augustren 30-(e)an
Udako ikastaroak - 2008
Ikastaroak
2008-(e)ko Mayren 14-(e)an

Image 

Udako ikastaroetan matrikula egiteko epea hasi ez bada ere, jakinarazi nahi dizuegu zein izango diren aurtengo berrikuntzak.

Ikastaro trinkoei dagokinez, bi dira aldaketa nagusiak. Alde batetik, ohiko ikastaro trinkoak egunean bost ordukoak izatetik lau ordukoak izatera pasatu dira, eta beste aldetik, helburu jakin bat izango dute: HABEren azterketak prestatzea.

Udako ikastaro laburrei dagokinez, berriz, iraupena handitu egin da. Aurten egunero bi ordukoak izango dira. Bi ikastaro labur eskainiko ditugu: Iniciación al euskera, bata eta Mintzamena landuz, bestea.

Informazio gehiago idazkaritzan

Artikulu honek iruzkin 1 du
 
HIK HASI: IX. Udako Topaketa Pedagogikoak
Ekitaldiak
2008-(e)ko Mayren 13-(e)an

Image

HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoak bederatzigarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera.

2008ko uztailaren 1, 2 eta 3ean gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz, Donostiako Ibaetako Kanpusean. Adi egon zeren dagoneneko matrikula egitea epea zabalik baitago!

Era guztietako ikastaroak prestatu dituzte eta hemen ondokoak azpimarratu nahi ditugu:

Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia hezkuntzan

Irakaslea: Iñaki PIKABEA. Psikologoa. Pedagogoa. Pedagogian doktorea. EHUko irakaslea.

Nola egokitu estilo kognitiboak eta irakaskuntza-estiloak?

Irakaslea: Mikel HARANBURU. EHUko irakaslea 

 Wikiak eta Webquestak irakaskuntzan

Irakaslea: Maite GOÑI. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT taldeko partaide eta euskaljakintza egitasmoaren arduraduna.

Blogak irakaskuntzan

Irakaslea: Mikel ETXARRI. Ordiziako Jakintza ikastolako webmasterra. LH eta DBHko irakaslea.

Irakaskuntza 2.0: WEB 2.0 baliabideak eta konpetentzia digitala

Irakaslea: Jokin LACALLE. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT dinamizatzailea. Batxilergoko Fisikako irakaslea.

Matrikula eta informazio gehiago hemen

 

Artikulu honek iruzkin 1 du
Gehiago irakurri...
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 17 - 18 Guztira: 78

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header12.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz agiriak irakasleen prestakuntza ikastaroak web guneak azterketak 2007-2008 ikasturtea HABE CMS euskara ikasi lokalizazioa gomendioak IKTak EGA Joomla!

Jarioa