|
Ekitaldiak
|
|
2008-(e)ko Septemberren 26-(e)an |
|

Gaur, irailak 25, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da urtero bezala. Ospakizun honen helburu nagusia Europako aberastasun linguistikoa sustatu eta bultzatzea da, europarrak hizkuntzak ikastera animatu nahian. Horregatik, egunean zehar Europa osoan era guztietako ekitaldi, jai eta ospakizunak izango dira. Geure inguruan ere hainbat izango dira, hala nola:
| | Ez dago iruzkinik |
|
|
Azterketak eta deialdiak
|
|
2008-(e)ko Septemberren 08-(e)an |
|
2008ko irailaren 10ean zabalduko da HABEren mailak egiaztatzeko azterketetarako matrikula egiteko epea.
Hona hemen egutegia: Urriaren 4an, 11:30etan: Bigarren mailako proba idatzia Urriaren 11n, 9:00etan: Hirugarren mailako proba idatzia Urriaren 31n: Azterketa idatzien emaitzak Azaroaren 13tik 15era: Lehen eta bigarren mailetako ahozko probak Azaroaren 20tik 22ra: Hirugarren mailako ahozko probak Abenduaren 11n: Azken emaitzak
Matrikula www. habe.euskadi.net atarian egin behar da. | | Ez dago iruzkinik |
|
|
Ekitaldiak
|
|
2008-(e)ko Septemberren 05-(e)an |
|
Helduen Euskalduntzearen 2008-2009 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoa Donostiako Miramar jauregian izango da 2008ko irailaren 12an, goizeko 11:00etan. HABEk aurten antolatu duen ekitaldiaren ardatz nagusia David Crystal-ek (Galeseko unibertsitateko Hizkuntzalaritzan ohorezko irakaslea) eskainiko duen hitzaldia da: Keeping languages alive (Hizkuntzen biriraupena).
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Miren Azkarate bertan izango da beste hainbatekin batera: Patxi Baztarrika (Hizkuntza Politikako sailburuordea), Gurutze Arrieta (Udal euskaltegien ordezkaria) eta Isidro Ioldi (Euskaltegi pribatu homologatuen ordezkaria). | | Ez dago iruzkinik |
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 3 - 5 Guztira: 84 |