Santurtziko Udal Euskaltegia
HABEren azterketa idatzia
Azterketak
Astelehena, 2008(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 12:06etan

HABEren lehen eta bigarren mailako azterketa idatzia egin ahal izateko, Santurtziko Udal Euskaltegiko ikasleek kontuan hartu beharreko oharrak.

Azterketa idatzia Santurtziko Udal Euskaltegiaren egoitzan egingo da 2008ko maiatzaren 17an.

Lehen mailako azterketa:

  • Ikasleak egoteko ordua: 8:45ean

  • Azterketari hasiera emateko ordua: 9:00etan


Bigarren mailako azterketa

  • Ikasleak egoteko ordua: 11:15ean

  • Azterketari hasiera emateko ordua: 11:30ean

Hirugarren mailako azterketa

  • Azterketa Barakaldoko BECen izango da

  • Noiz: 2008ko maiatzaren 24an, 9:00etan

Azterketara eraman beharrekoak:

  • Nortasun-agiria

  • Boligrafoa, arkatza eta borragoma

Bestelako oharrak:

  • Azterketa hasteko ordua baino bost minutu lehenago zerrendak eta nortasun-agiriak konprobatuko dira. Ordu horretarako (8:55 / 11:25) bere lekuan eserita ez dagoenak ezin izango du azterketa egin.

  • Azterketa amaitu arte ez zaio inori irteten utziko. Gelatik irteten denak ez du bueltatzerik izango.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 8 Guztira: 20