Santurtziko Udal Euskaltegia
IKTen erabilera hezkuntza-testuinguruetan
Eskaintza akademikoak
Asteartea, 2006(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 02:00etan

Santurtziko Udal Euskaltegiak 2006-2007 ikasturterako hiru ikastaro antolatu ditu Hezkuntza Sailaren IRALE plangintzaren arabera.

Ikastarook ikastetxeetako profesionalei zuzenduta daude eta hezkuntza-testuinguruetan IKTen erabileran trebatzeko helburua dute.

Hona hemen horien inguruko oinarrizko informazioa:
 

Web moldeko edukiak sortzen

  • Helburua: hezkuntzaren alorreko web gune estatikoak eta dinamikoak sortzen trebatzea, gerora beharrezko eduki didaktikoez osatu ahal izateko
  • Data: 2006ko urritik abendura
  • Ordu lektiboak: 40 ordu
  • Moldea: aurrez aurrekoa Santurtzin

Irakaskuntza telematikoa Moodle-ren bidez

  • Helburua: irakaskuntza telematikoaren printzipio eta aribide metodologiko nahiz teknikoetan trebatzea
  • Data: 2007ko urtarriletik martxora
  • Ordu lektiboak: 40 ordu
  • Moldea: on-line

Web guneen baliabide teknologikoak alderdi didaktikotik aztertzen

  • Helburua: webgune estatikoek eta dinamikoek izan dezaketen hezkuntza-erabilera aztertzea eta erabilera horren ezaugarri behinenak zehaztea
  • Data: 2007ko apiriletik ekainera
  • Ordu lektiboak: 30 ordu
  • Moldea: aurrez aurrekoa Santurtzin

Ikastaro hauetarako matrikula ekainaren 29ra arte egingo da Santurtziko Udal Euskaltegian, 94461 0215 telefonora deituz edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora idatziz.

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 7 Guztira: 20