Ostirala, 2008(e)ko azaroak 21
Santurtziko Udal Euskaltegia
Euskara irakasleak: Benito Fizen proposamena
Sarean berri
Asteazkena, 2008(e)ko urria(r)en 15-(e)an 09:30etan

Jakin berri dugu Benito Fizek euskara irakasleentzako gune berria jarri duela martxan euskara irakasten dugun guztion esku. Euskara irakasleak izeneko sare sozialaren asmoa euskaltegietan, eskoletan edo beste nonbait euskara irakasten dutenentzako komunitatea izatea da.

Benitok karrajua.org blogean eman digu proiektuaren berri eta besteak beste, aukera hauek izango ditugu eskura:

  • Foroa

  • Blogak egiteko aukera

  • Bideoak, argazkiak eta entzungaiak igotzeko modua

  • Taldeak edo foro tematikoak. Dagoeneko hiru sortu ditu probarako: Irakasle berriak, materialak eta autoikaskuntza

  • (...)

Ideia ezin hobea ezbairik gabe, arrakasta handia izango duena. Helduen Euskalduntzean ari garenok behar genuen topagunea izango ahal da!
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria: 4 Guztira: 18

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

admin@santurtzieus.com

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header7.jpg

Lizentzia

Lizentzia

Web gune honetako edukiak Creative Commons-en baimen baten mende daude.