|
|
Ekitaldiak
|
|
2007-(e)ko Novemberren 07-(e)an |
|
Hezkuntza eta Software librearen III. on-line Topaketa (Edusol) 2007ko azaroaren 12tik 23ra bitartean izango da. Biné hezkuntza-atariak eta UNAMek antolatuta, software librea eta hezkuntza aztertu nahi dituen on-line topaketa izango da aurten ere. Matrikula egiteko epea zabalik dago azaroaren 5era arte. Topaketaren eztabaida-gai nagusia ikasteko objektuen ingurukoa izango bada ere, badira beste hainbat ardatz tematiko, hala nola:
- On-lineko hezkuntza eta urrutikoa
- Multimedia eta hezkuntzamedia
- Software librea eskolan: politika eta esperientziak
- Software librearen erabilera tematikoak.
- Ezagutza, askatasuna eta hezkuntza
- Ezagutzaren gizartea eta proiektu kolaboratiboak
- Software librea darabilen hezkuntzaren perspektiba teknologikoak.
- Software libreak hezkuntza-komunitateetan dituen onura sozialak
Informazio gehiago: | | Ez dago iruzkinik |
|
|
Azterketak eta deialdiak
|
|
2007-(e)ko Novemberren 06-(e)an |
|
HABEk Hirugarren maila egiaztatu ahal izateko egitasmoa jarriko du martxan hemendik gutxira. Agiri berriak EGAren pareko ezagutza-maila aitortuko du. HABEk duela hiru urte sortu zituen euskararen ezagutza-maila ezberdinak egiaztazteko azterketak. Lehenbiziko deialdietan lehen eta bigarren mailak egiaztatzeko azterketak burutu ziren bakarrik eta pasa den ikasturtetik aurrea laugarrenekoa gehitu zuten. Dirudienez, hemendik gutxira euskaltegietan izena emandako ikasleek Hirugarren maila ere egiaztatu ahal izango dute. Hona hemen HABEren mailak gainerako agiriekin alderatuta: | LEHEN MAILA | BIGARREN MAILA | HIRUGAREN MAILA | LAUGARREN MAILA | | 1 HE (IVAP-HAEE) 3. maila (Hizkuntza Eskola Ofizialak) | 2. HE (IVAP-HAEE) 1 HE (Hezkuntza) 4. maila (Hizkuntza Eskola Ofizialak) | 3. HE (IVAP-HAEE) 2 HE (Hezkuntza) 5. maila (Hizkuntza Eskola Ofizialak) EGA | 4. HE (IVAP-HAEE) | HAEEk, Hezkuntza Sailak eta Hizkuntza Eskolek emandako agirien arteko baliokidetzak ezarrita daude dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren dituen 263/1998 Dekretuan. HABEren ziurtagirienak ere bidean omen dira eta, beraz, laster izango dute euskaltegietako ikasleek benetako balio ofiziala izango duten agiriak eskuratzeko aukera. | | Artikulu honek 5 iruzkin ditu |
|
|
<< Hasi < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 49 - 51 Guztira: 84 |